Hemen nago berriro, eta gaurkoan umeekin egiteko beste eskulan errez bat ekartzen det.
Paperez eginiko katilutxo bat. Sarreran giltzak uzteko, txanpon solteak gordetzeko...
Etxean dauzkagun edozein paper erabiliaz egin dezakegu, edo aldizkari koloretsuren bat izanez gero, bota beharrean, birziklatu ahal degu lantxo hau egiteko.
Hauek erabiliko ditugun materialak:
Beti bezala, etxean erraz eduki ditzakegunak.
Asteko kola urarekin nahastuko degu potetxo batean. Erdia eta erdia gutxi gora bera.
Puxika puztuko degu eta aparte utziko degu.
Paperak puska ertainetan moztuko ditugu pazientzia handiz.
Orain lan "gogorra" hastera goaz. Pintzela kolan ondo busti eta puxikan zabaltzen hasiko gera, beldurrik gabe. Banan bana papertxo puskak itsatsiko ditugu eta gainean kola gehio emango degu.
Guzti hau puxikaren alde andian egingo degu katilu forma emanez. Bizpahiru kapa egingo ditugu eta gainetik kola kapa eder batekin bukatuz.
Orain itxoitea!
Ondo lehortu denean puxika zulatuko degu eta erraz kenduko zaigu, nahi izanez gero, guraizez berdindu dezakegu katilua zuzena geratzeko.
Gu irregularra utzi degu originalagoa iruditzen zaigulako, eta prest! badugu gure katilua egina!
Ze iruditzen zaizue? Saiatuko zarete zuek?
Ba hori da dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Oso polita da. Puxikarena gustatu zaigu, etxean egingo dugu.
ErantzunEzabatuAsko pozten nau!.
ErantzunEzabatuMilaesker zuen bisita eta hitzengatik.