Serpentinaz egindako kutxatxoa.






Kaixo berriro!
Zer moduz dijoa hasi berria den urte hau??
Guk, eskulanak egiten hasi egin degu.
Gainera Gabonak utzitako soberakinak berrerabiltzen .
Jakina da Gabonetan, apaingarri, opari eta abarretatik gauza askok zakarrean bukatu egiten direla, baina guri gauza guzti horiei beste bizitza bat ematea gustatzen zaigu eta hau izan da Gabonetako soberakinekin egin degun lehenengo eskulana...... eta ez da azkena izango...


Hauek izan dira kutxatxo hau egiteko erabili egin ditugun material guztiak.






Serpentinak. Hauek urte zaharreko gauean botatako serpentinak dira. Festa amaitzerakoan bildu eta gorde genituenak.
Kola txuria, serpentinak pegatzeko eta lana bukatu ondoren babesgarri bezala erabiltzeko.
Pintzela, kola emateko.
Arropa zabaltzeko pintzak, lana egiten ari garela gelditu behar bagera,serpentinak heltzeko.
Besterik ez.


Ikus dezagun orain nola egin degun kutxatxoa...






Nahi degun koloreko serpentina hartu eta estu estu biltzen hasiko gera zirkulu forman pixkanaka. Saiatuko gera denbora guztian benetan estu estu biltzen gorputza ondo hartu dezan.







Serpentina bat baino gehio erabiliko degunez, bata bestearekin kola txuri apur batez pegatuko degu eta jarraituko degu serpentina biltzen nahi degun tamainako zirkulu handia lortu arte.
Koloreen konbinazioa, dauzkagun serpentinen arabera izango da, edo gure gustukoak erabiliaz bakarrik.... edo behin lana bukatutakoan margotu egin daiteke ere.....nahi dezuten moduan.







Behin nahi degun tamianeko zirkulua lortu egin degunean, kontu handiz, erditik barrura bultzatuko degu zirkuluari fondoa emateko eta horrela kutxatxoaren alde bat lortuz.

Pauso hauek, bi aldiz egingo ditugu gure kutxatxoaren bi aldeak lortzeko. Goikoa eta behekoa.





Orain gure kutxaren bi aldeak babestuko ditugu kola txuria gainetik emanez, edo nahi izan ezkero barniza kapa bat emanez.

Kola kapa lehortzen den bitartean,  guri bururatu zitzaigun heldulekutxo bat egitea, begira...






Horretarako serpentina hartu eta eraztun moduko bat egin degu. kola kapa babesgarria eman eta tapa izango den partean pegatu egin degu.

Orain pieza guztiak ondo lehortu arte itxoitea besterik ez zaigu geratzen gure kutxatxoa erabiltzen hasteko.






Polita eta erraza ezta??. Animatu zaitezte zuek orain, pazientzia pixka bat besterik ez da behar lantxo hau egiteko, ta.

Guk , orain, berzkilatze lan hau hartu, eta ByTerenya- ren  etxera goaz berak antolatzen duen 3R+1con arte esteka festara, hilabete honetako gaia Gabonetako soberakinak birziklatzea bai da. Handik pasa beste birziklatze lan eder asko ikustera.

Hurrenarte!




Euskaraz eskuz egindako birziklatze ideia hau  eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramaten det. Handik pasa euskaraz egindako proposamen gehiago ikustera.

Paketatze polita flamenkoekin





Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, eta aspaldiko partez utzita genuen Paketatze polit berri batekin.

Dakizuenez, Patypateando-k hilabetero antolatzen duen erronka da Paketatze politarena.
Hilabete bakoitzean  gai edo material bat proposatzen digu, eta horiekin, paketatze polit bat egin eta aurkeztu egin behar da.

Hilabete honetarako paketatzeak flamenkoekin egitea proposatu egin zigun eta hauxe da gure proposamena erronkarako.

Hemen erabili egin ditugun materialen bilduma...





Hasteko, flamenko baten irudia.
Kartulina txuria.
Plastiko itsaskorra, liburuak forratzeko erabiltzen dena.
Washi tapea eta zeloa. Guk, bihotzdun washi tape arrosa erabili egin degu.
Errotulagailu bat, arkatza eta goraizak.

Lortzeko errazak, ezta?

Goazen orain pausoz pausozkoarekin...

Lehenengo egin deguna , flamenko baten irudia lortzea izan da,  guk interneten bilatu eta tableta bertatik kalkatu egin degu, begira






Behin irudia lortu degunean alde batean utziko degu momentutxo batez.

Kartulina hartu eta oparia bildu egingo degu lehenengo.
Guk liburu bat oparitu egingo degunez, (asko atsegin degu liburuak oparitzea) liburua hartu eta ondo bildu egin degu kartulinarekin, pakete sinple eta garbi bat eginez,





Orain, paketea apaintzen hasiko gera, eta horretarako gure flamenko bihotzdun pegatina propioa egingo degu.
Horretarako folio batean daukagun flamenkoaren irudia moztu egingo degu kontu handiz, eta ondoren irudiaren tamainako plastiko itsaskor puska bat ere moztuko degu.






Orain flamenkoaren irudia kopiatuko degu plastiko itsaskorraren atzeko aldean, babesteko paperaren gainean.Horretarako errotulagailua erabiliko degu beste aldetik irudia ikusi ahal dezagun.
Irudia kopiatuta degunean, plastikoari buelta eman eta irudi guztia washi tapearekin estali egingo degu.





Berriro ere buelta emango diogu plastikoari, eta kontu handiz, irudia moztuko degu gure pegatina lortzeko.
Behin pegatina egin degunean, atzeko papera kendu eta paketeren gainean itsatsiko degu.






Azkeneko detailetxoak besterik ez zaizkigu geratzen.
Guk errotulagailua hartu eta hizki politez zorionak idatzi egin diogu flamenkoaren azpiko aldean.
Eta washi tape tira pare bat gehio jarri dizkiogu paketeari apainagoa uzteko, ikusi...






Ba bukatu egin degu gure paketatze polita flamenkoekin.
Zer iruditzen zaizue gure proposamena??
Atsegin dezute??






Orain paketea hartu eta Patypeandora goaz, hilabete honetako paketatze politean parte hartzera. Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea atsegin baduzue, gure alde bozkatzera!.


Ba besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!


Urtarrilerako egutegia






Urte berri on guztioi!!!

Urte hau bestea bukatu nuen bezala nahi nuen hasi eta horregatik hementxe nago beste opari txiki batekin zuekin partekatzeko.

Badakit nire azkeneko sarreran, urte berri osorako egutegia ekarri nizuela, baina gutako askok  hilabete bakoitza orri oso batean edukitzea atseginago degunez, ba hasi naiz hilabeteko egutegia egiten eta hementxe daukazue gaur bertan hasten den urtarrilerako egutegi berria.

Joan dan urtean zuekin partekatu nituen hilabeteko egutegiak bezala kolore pixkatekin egin ditut hauek ere.
Ikusi urtarrilekoa.....





Zuen gustukoa izatea espero det.
Ala bada, beti bezalaxe, hemen azpian dagoen deskarga botoian klikatuz zuena izango da.
Hau ere JPG formatuan dago gordeta, zuek nahi duzuen tamainan deskargatu ahal izateko. Nik Din A4 tamainan inprimatzea atsegin det.
Baina zuek nahi dezuten eran egin dezakezue, eta nahi aina bider.
Zuen sareetan  partekatzen baduzue ere, eskertuko nizueke, horrela jende gehiagok deskargatu ahal dezan.



https://drive.google.com/open?id=1MFOPbbjrqG_px5Lb7db_KEOtd3W9RWuG



Ba besterik ez, gaurkoz.

Gaur hasten den urte berri honek gauza on onez beterik etor dadila guztiontzat.

Hurrenarte!!






Euskaraz egindako inprimagarri hau, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramaten det. Bertatik pasa euskaraz egindako lan eder asko ikustera.