Gabonetako egutegia



Kaixo berriro!
Gaurko honetan beste eskulan erraz,polit eta garaiko batekin nator. Gainera birziklatu ere egingo degu!
Oraingo honetan Gabonetako egutegi gozo bat egin degu.
Badakit edozein dendatan erosi egin daitekeela barruan txokolatez beteriko egutegiak, baina guri, etxean eginiko gauzak gustatzen zaizkigu, eta gainera birziklatuz egiten baditugu, hobe.
Hau da erabili degun materiala gure egutegia egiteko:


Gaurkoan ere etxetik dauzkagunak, hobe esanda, etxetik zaborrera joan behar zirenak gehienak. Guk, berriro ere bizitza berria emango diegu.
Pizza kutxa bat, gutun azal zaharrak, washi eta zelo pixkat, hari puska eta goraizak.
Orain pausoz pausozkoa.
Lan pixkat du, baina konplikazio gabekoa ikusi:


Lehenengo pizza kutxa moztu eta kartoizko karratu batekin geratuko gera. Honi washiarekin inguruan marko polit bat egingo diogu, eta azkenik goikaldea izango den tokian nahi duguna idatziko degu. Gure kasuan Abendua , eta marrazkitxo batzuk egin dizkiogu.




Orain, gutunazal zaharrak hartu eta azpiko partea moztu, txuria dagoena aprobetxatuz, paketetxo txikiak egiteko. Hauek washiarekin itxiko ditugu aldeetatik, goikoa irekia utziz, gure gozoa edo saritxoa bertatik sartzeko.


Paketetxoak egin ditugunean, gainean egunen zenbakiak idatzi eta barruan oparitxoa edo gozoa sartuko ditugu.


Orain, banan bana hartu eta zelo puskekin joango gera kartoizko karratuan pegatzen behetik gora, 24garrenetik 1tera.
Behin pegatuak dauzkagunean, kontu handiz buelta eman eta hari puska zeloz pegatuko degu, horrela egutegia zintzilikatu ahal izan dezagun.
Prest!, badugu gure Gabonetako egunkaria egina. Abenduko batean hasiko gera paketetxoak kentzen barruan zer tokatu zaigun ikusten, Olentzero etortzeko zain gauden bitartean.



Gustatu zaizue?, Ausartuko zarete bat egiten?.
Guk hau, zintzilikatua degu honezkero.
Orain ideia hau Tereren blogera daramagu bere 3R+1arte erronkan parte hartzera. Handik pasa beste kideen Gabonetako egutegiak ikustera.Denak gauza birziklatuekin eginak daude.

Hurrenarte!


Zintzilikario glaktikoa




Kaixo berriro!
Gaurkoan, umeekin egiteko eskulan batekin nator.
Beti bezain erreza, baino oraino honetan, margotzeko teknika berri batekin.
Modelatzeko pasta txuriarekin apaingarriak, brotxeak, eta honelakoak egiten ari ginala , hauek margotzeko beste teknika batzuk erabiltzen ikasi nahian, interneten teknika errez berri hau topatu genuen eta zintzilikario bat egin eta probatzera ausartu ginen.
Teknika, sinple eta dibertigarria da. Gainera behar ditugun materialak, etxean edukitzea erraza da.
Guri gustatzen zaigun bezalakoa.
Horra ba prozesua.
Lehenengo materialak:


Bi material talde oraingoan.
1.- Modelatzeko pasta txuria, egin nahi degun objektua egiteko. Gure kasu honetan, zintzilikario borobila.
2.- Margotzeko teknika berrian erabiliko ditugunak:
Azkazalak margotzekoa. Gure kasuan urdin desberdin pare bat.
Ura epela ontzi zabal batean.
Zotz pare bat eta hari puska bat zintzilikarioa heltzeko
Azkenik, argazkian agertzen ezbada ere, zintzilikarioa lepotik zintzilikatzeko zerbait. Guk larruzko kordel puska bat genuen eta horixe izan da erabili deguna.
Orain pausoz pausozkoa:



Zintzilikarioa egingo degu lehengo. Modelatzeko pasta hartu eta nahi degun forma eta tamaina emango diogu. Guk borobil ertain bat egitea erabaki genuen.
Behin pieza egina dugula, zotz batekin, zintzilikatu ahal izateko, zulotxo bat egingo diogu.
Orain lehortu behar da. Gureak, egun pare bat behar izan du.
Pieza ondo lehorra daukagunean, margotuko dugu.
Teknika berri hau erraza da, ikusi:





Lehenengo eta behin, ontzi zabal batean (pieza osorik sartzeko aina ), ura epela jarriko degu. Ondoren azkazalak margotzekoa  hartu, eta pixkanaka gainean tantatxoak botako ditugu.
Nahi ditugun koloreak jarri ditugunean, zotzarekin pixkat nahasi.




Orain pieza hartu, (guk haritxo batekin heldu degu), eta ontziaren barruan sartu margoa itsatsi diezaion.
Atera ontzitik eta lehortzen utzi.
Gurea, ikusten dezutenez, nahiko galaktikoa atera zaigu. Baina beste kolore batzuk jarri ezkero emaitza desberdinak izango ditugu.
Lehortu egin denean, larruzko kordela zulotxotik sartu, bi puntak korapilatuz, eta badugu gure zintzilikario galaktikoa bukatua.


Erraza, ezta?. Gainera oso dibertigarria izan da teknika berri bat erabiltzea.
Hau da ba, dena aurkoz.

Hurrenarte!



Egurrezko basoazpiak




Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan erraz eta praktiko batekin nator. Arropa zabaltzeko egurrezko pintza zaharrekin eginiko basoazpiak.
Baneuzkan balkoian, nahiko zaharrak gelditu ziren egurrezko pintzak. Honezkero arropa zabaltzeko ez nituen erabiltzen, itsusi samar zeudelako eta erdiko metalezko pieza erdoiltzen hasia zegoelako. Baina etxe honetan gauza gutxi botatzen da, eta beste bizitza bat eman nahi nienez, ideia hau bururatu zitzaidan.




Esan eta egin, pintzak hartu eta basoazpi polit hauek egin ditut.
Aldaketa hau egiteko erabili ditudanak, hauek izan dira:


Beti bezala etxetik dauzkagun materialak, edo erraz lortzeko modukoak.
Gainera, oraingo honetan, material gutxi: pintza zaharrak, kola txuria eta washi tape piskat.
Ondoren jarraitu dudan pausoz pausokoa, ikusi:




Hasteko, pintzak askatuko ditugu erdiko burnia kenduta.
Gero, banan banan hartu eta alde batetik kola eman, eta bata bestearen ondoan pegatuko ditugu, nahi degun tamaina lortu arte.
Gainetik kola kapa bat eman eta lehortzen utzi. Nik, gau osoz utzi ditut lehortzen.





Orain, alde errez eta kreatiboarena.
Gure gustuko washi tapea hartu eta gaineko partetik itsatsi.Hori besterik ez. Nik washi kapa pare bat  jarri dizkiot gorpuz piskat emateko eta gainetik, babes gisa, kola kapa bat . Nahi izanez gero, barniza ere erabili daiteke horretarako.
Prest!. Baditugu gure basoazpiak.
Hauek gureak, gure kafe kikaratxoen azpian.





Gustatu zaizue ideia??, saiatuko al zarete zuek batzuk egiten??
Nik oraingoz, hauek hartu eta Anna ren blogera noa. Hilabete honetan, denetarik ikasten-en "aurretik eta ondoren" erronkan parte hartzera.

Hurrenarte!




Oparien zerrenda inprimagarria




Kaixo berriro!
Gaurkoan sarrera motz batekin nator, baina oparia dakarrena.
Oraingo honetan, datozen Gabonetarako inprimagarri praktiko bat zuekin partekatzera noa. Oparien zerrenda inprimagarria.
Bertan pertsonaren izena, zein den oparia, non erosi eta zenbat diru beharko degun idazteko tokia dauka.Dena toki batean elkarrekin edukitzeko, ezer ez ahaztutzeko.
Nik beti, dena idatzita eramaten dudanez, pentsatu det zuentzako ere praktikoa izan daitekeela eta neretzako prestatu dudana zuekin partekatzen det.


Nahiko sinplea diseinatu egin det,nahiz eta oraingo honetan kolore pixkat ere jarri diodan.
Espero det atsegin izango dezutela.
Beti bezala, deskargatu izan nahi ezkero, badakizue, deskarga botoian klikatu eta leiho berri bat irekiko da deskarga orriarekin.
Nahi dituzuen kopiak egin behin deskargatua daukazutenian. JPG formatuan dago eta nahi dezuten tamainan inprimatu dezakezue.

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwU0RTbG80V2JWbjQ


Ba hau izan da dena gaurkoz.
Zuen gustukoa izan bada kontaidazue iruzkin baten bidez. Eta nahibadezue zuen sareetan konpartitu eskertuko dizuet.

Hurrenerte!




Iman katugarria




Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan erraza ekartzen det. Umeekin egiteko aproposa, eta opari polit bat izan daitekeena.
Gure kasua behintzat, ala izan da.
Lankide bati eskerrak emateko detailetxo baten bila nenbilela, Elisabet-en blogean iman bat egiteko ideia polit bat ikusi egin nuen, eta hori oinarritzat hartuta, nire bertsio hau egitea bururatu egin zitzaidan.
Nire lankideari katuak asko atsegin zaizkio, ta katu eder bat daukanez.....iman katugarri hau egin eta oparitu egin genion.
Hauek erabilitako materialak:



Zerrenda honetan washi tape txuri beltza falta da. Argazkiak igo eta gero konturatu naiz. Baina beno, orain kontatzen dizuet.
Orain pausoz pausozkoa, benetan erraza, ikusi:


Lehenengo egur puska margotu. Guk chalk painta erabili degu, deskubritu genuenetik ez degu besterik erabiltzen. Oso ondo kubritzen du eta ez du aurretik inolako prestakuntzarik behar. Zuzenean edozein materialen gainean ondo itsasten da.
Behin pintura lehortu denean, txantiloa hartu eta aukeratutako marrazkia kontu handiarekin markatu.


Behin markatuta, rotua hartu eta ondo errepasatu gainetik. Guk rotu permanentea erabili degu,baino marrazten abila izanez gero pintzelarekin ere egin daiteke.



Orain washitapearekin izkinetan marko bat egin genuen. Eta nahiago izan genuen gure katua barrutik ere beltzez ondo margotu, silueta politagoa geratzeko.
Minimalista eta zuri beltza. Baino oso elegantea!. Oso koadro polita lortu degu.




 Orain iman pare bat pegatu dizkiogu kontu handiz, kontaktuzko pegamentua erabilita. Horrela nahi genuena lortuz. Hozkailuan jartzeko iman katugarri pinpirina!


 

Erraza, eh?.
Hauxe ba, dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Orri-markagailuak




Kaixo berriro!
Gaurkoan, umeekin egiteko eskulan errez eta polit bat ekartzen degu.
Guri liburuak oparitzea asko gustatzen zaigu, eta zein da liburu on baten lagunik onena.....ba orri-markagailu polit bat. Gainera eskuz eta maitasun handiarekin egina baldin badago... hobeto!
Gure markagailu hauek egiteko, scrap papera erabili degu lehenengoz, eta oso emaitza polita eman digula uste dugu.
Ea ba, hemen erabili ditugun material guztiak:



Errazak, beti bezala. Guk scrap papera euro bateko denda horietako batean erosi degu, baina edozein paper denda edo eskulan dendatan ere aurkitu daiteke.
Orain pausoz pausozkoa,ikusi:



Lehenengo, kartulina hartu eta gure markagailua izango duen neurria markatu eta moztu. Ondoren scrap papera nahi diogun formarekin moztu eta kartulinaren gainean pegatuko degu kola erabiliaz.
Ikusten dezutenez, umeak ere laguntza handirik gabe egin dezakete beraiek bakarrik.


Orri-markagailua, nahi izan ezkero horrela utzi daiteke, baina gu, gure izena kartulina puskatxo batean idatzi eta gainean pegatu degu. Horrela pertsonalizatuagoak gelditu zaizkigu.
Profesionalagoak nahi baditugu, plastiko itsaskorra erabiliaz plastifikatu daitezke. Guk, gureak, gabe utzi ditugu oraingoan.


Prest!. Erraz eta azkar batean egin ditugu. Hori bai..... ilusio eta maitasun askoz ;-)
Ze iruditzen zaizue? Animatuko zarete zuek ?

Hurrenarte!



Platano, oloa(avena) eta txokolate gailetak




Kaixo berriro!
Gaurkoan beste errezeta goxo eta erraz bat partekatuko det zuekin.
Oraingoan gailetak.
Azken aldi honetan, garirik gabeko errezetak probatzen hasia naiz, eta beste zerealekin eginiko errezetak bilatzen ari nintzala, oloarekin eginiko gaileta honi buruz hitzegin zidaten eta saiatu nintzen beraiekin.
Errezeta erraza da. hiru osagai besterik ez daramazki, eta gainera ondo egin ezkero gozoak dira,oso.
Ondo egin ezkero esaten det, nik lehengoan hanka ondoraino sartu nuelako.
Errezeta honek platanoak daramazki, eta ondo ateratzeko, oso helduak behar dute egon, horrek ematen dio eta gozotasuna. Baina nik, platano berdeak nituen etxean eta horiek erabili nituen......desastre ederra! ezinezkoa izan zan horiek jatea!. Denak zaborrera jun ziren.
Bigarrengoz egin nituen  platano helduekin, ia beltzak zeudela kanpotik, eta ordun bai, ordun ikaragarriak atera ziran.
Ea ba, abentura guzi honen ondotik, hemen dezute errezeta:



Gogoratu: Platanoa oso oso heldua, azala beltza duenean!
Txokolatea, nik tabletakoa puska txikietan egina erabiltzen det, baina zuek txispak edo fruitu lehorrak ere erabili ditzakezue.

Orain pausoz pausokoa, erraza eta sinplea benetan, ikusi:





Asteko, labea 180gradutan berotzen jarriko degu.
Lehenengo, platanoa tenedore batekin ondo zapaldu, purea egin arte. Ondoren oloa jarri eta ondo nahasi. Orain txokolate pusketatxoak bota eta berriro nahasi dena ondo integratua egon arte. Azkenik gailetei forma eman eskuekin eta laberako bandeja paper sulfurizatuz babestu eta gainean gailetak jarri.
Orain labera, 180 gradutan 25minutuz izango ditugu.Eginak daudenean hozten utzi eta prest! baditugu gure gaileta gozoak eginak


Orain errezeta hartu eta Patypeandora nijoa, zuk gozo ta nik gazi erronkan parte hartzera, Niña Bonita-rekin antolatzen duena. Pasa handik beste kideen errezetak ikustera.

Huirrenarte!


Lamina inprimagarria





Kaixo berriro!
Gaurko honetan, oparitxo batekin nator.
Nahiko saltseroa naizela, gehiagotan kontatu dizuet, eta gauza berriak egitea atsegin det. Azken aldian egutegiak diseinatu eta partekatzera ausartu naiz, eta oraingo honetan,berriz lamina inprimagarri bat diseinatzea bururatu zait.
Horretarako gure etxean asko erabiltzen den esaldia hartuz sortu egin det lamina.
Hizki motak, blogerako erabiltzen ditudanak erabili ditut, eskuz eta makinaz irudikatua sortzen dudan konbinazio hori asko atsegin dudalako.
Hemen , behin inprimatua, nola gelditu daiteken eredu pare bat dijoaz:


Mokup-ak erabili ditut ereduak erakusteko, ez uste!. Hona beste bat:






Nik sukaldean jartzeko intentzioa daukat, marko sinple bat jarriko diot eta kitto.
Espero det zuen gustukoa izatea, eta badakizue, lamina deskargatu nahi baduzue, egutegiekin bezela deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue deskarga orriarekin. Deskargatu eta nahi duzuen tamainan inprimatu eta nahi dezuten tokian jarri.

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwNEF6bWZRU0J4eWs


Irudia JPG. formatuan dago deskargarako prest. Disfrutatu.
Ba hau izan da dena gaurkoan.
Iruzkinetan komentatu nahi baduzue atsegin izan zaizuen edo, poz handiz hartuko ditut zuen hitzak.

Hiurrenarte!