Kaixo berriro!
Eskolako oporrak iritsi dira, eta honekin uda garaiko eskulanekin hasteko momentua iritsi da.
Gaurkoan udako zutargi polit bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.Udako gauak terrazan argitzeko edo dekorazio moduan erabiltzeko detaile polita izan daitezkeela pentsatu dugu.
Beti bezala etxean ditugun gauzak birziklatuz egindako lan bat da.
Ikusi erabili egin ditugun material sorta:
Paperezko ezpain zapia. Uda kutsua duena. Guk arraindun bat erabili dugu.
Lata huts bat.
Tapa bat. Kristalezko poto batena.
Kola txuria eta ur pixka bat.
Pintura txuria.
Pintzelak, guk bi motatakoak erabili ditugu. Ohiko bat kolarekin lan egiteko, eta esponjadun bat pinturarekin lan egiteko.
Itsasgarri unibertsala.
Behin materialak prest ditugula, hasi gaitezen zutargia egiten.
Gure zutargiaren oinarri gisa lata erabiliko dugu, eta hau apaintzen hasiko gera.
Lehenengo egingo duguna, lata margotzea izango da. Pintura txuria hartu, eta esponjadun pintzelarekin inguru guztia margotuko dugu. Ondo lehortu arte itxaron, eta bigarren kapa bat ere emango diogu. Berriro ere ondo lehortu arte itxarongo dugu.
Ezpainzapiaren txanda orain. Lata apaintzeko erabiliko dugun tamainako zatia, eskuekin moztuko dugu.
Hau egin dugunean, zapiaren gaineko kaparekin bakarri geratuko gera.
Kola txuria ur pixka batekin nahasi egingo dugu.
Kola nahasketa hartu eta lata gainetik pasako dugu, gainetik ezpainzapia jarri eta honen gainetik berriro ere kola nahasketa jarriko diogu. Hau lataren inguru guztia osatu arte. Sobera daukagun pusketa eskuekin kendu eta gainetik ere kola nahasketa jarriko diogu.
Lataren goi eta behe aldeetan sobera dugun materiala, uretan bustitako pintzelaren laguntzarekinegingo dugu.
Orain lata berriro ere oso ondo lehortzen utziko dugu.
Taparekin lan egiteko garaia. Hau izango da, berez, kandela jartzeko tokia.
Guk tapa txuria erabili dugu, beraz ez diogu ezer egin. Beste kolore batetako tapa eduki ezkero txuriz margotzea gomendatuko genizueke.
Tapa hartu eta itsasgarri unibertsalarekin lataren gainean itsatsiko dugu.
Itsasgarria ondo lehortu egin denean, gure zutargia prest edukiko dugu.
Kandela bat gainean jarri eta gozatzera!. Guk led kandela bat jarri diogu argazkiak egiteko, baina edozein kandela mota erabiltzeko aproposa da.
Guk orain zutargi hau, gure lagun @diydetodounpoco Annaren etxera eramango dugu. Bertan, hilabete honetako #denetarikikasten erronkan parte hartzera.
Handik pasatzera animatzen zaituztegu aurkezten diren proposamen guztiak ikustera, eta gure proposamen hau gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!