Hontza maskara
Kaixo berriro!
Gaurkoan berriro ere inauteriekin jarraitzen degu. Oraingo honetan maskara bat egin degu. Hontzaz mozorrotzeko maskara polit bat.
Beti bezala lan erraza izan da, eta etxeko txikiekin egiteko oso aproposa.
Ikus ditzagun erabili ditugun materialak:
Material gutxi eta errazak .
Kartulina puska bat, folio bat,baso bat (edo borobila markatzeko edozein objektu), arkatza (eta borragoma badaezpada ere), goraizak, gometxak eta goma elastiko puska bat maskara buruari ondo heltzeko ;-)
Kartulina edozein koloretakoa izan daiteke, gero gometxekin estaliko bait degu .
Hasi gaitezen ba pausoz pausokoarekin:
Basoarekin paperaren gainean bi zirkulu marrazten hasiko gera. Zirkuluen erdian, baino beheko aldean, hiruki bat egingo diogu sudurra markatzeko, zirkuluen goiko aldeetan beste hiruki bi, belarriak egiteko.
Guzti hau egina degunean ingurutik errepasatuko degu dena hontzaren aurpegia ondo markatuz.
Orain moztera, begietako zulotxoak ahaztu gabe. Badugu gure maskararen plantilla egina.
Paperezko plantilla hartu eta kartulinaren gainean jarri eta marraztuko degu. Orain kartulina moztuko degu. Hau izango da gure maskararen oinarria.
Orain gometxak jarriko dizkiogu gainean gure hontzaren aurpegia eginez. Nahi degun bezala konbinatuko ditugu koloreak.
Ba degu gure maskara ia bukatua....
Azken pausoarekin goaz orain. Goma elastikoa jarri ahal izateko maskararen alboetan bi zulotxo egingo dizkiogu, eta ondoren goma elastikoa bertan korapilatuko degu, atzeko aldetik pasaz.
Prest! egin degu...badugu maskara bukatua!
Erraza eta polita ezta??
Animatu eta zuen bertsioa egitera animatzen zaituztegu! Arratsalde pasa polita izan degu maskara eginez, eta oso dibertigarria izan da gero berarekin jolastea!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Gaurkotua:
Rebecaren reto desvanero-an parte hartzera daramat eskulan hau, hilabete honetan maskarak proposatu baidituzte... pasa handik beste proposamenak ikusteko...
Amets antzemailea diy
Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan batekin nator, baina oraingoan ez dezute hemen aurkituko.....
Gure eskulanaren gorabehera guztiak ikusteko Patypeandora jun beharko zarete oraingo honetan.
Patryk, hilabetero material batekin eskulan bat prestatuz beste bloger bat gonbidatzen du eta bakoitza bere bertsioa egiten du. Guk amets antzemalilea egin degu.
Esandakoa, ikusi nahi badezute Patypateandotik pasa.HEMEN klikatuz zuzenean zoazte.
Hurrenarte!
Eskuz eginiko mozorroa
Kaixo berriro!
Gaurko honetan, inauteriak gertu ditugula, eskuz eginiko mozorro bat ekartzen degu.
Guk indio mozorroa aukeratu degu zuei erakusteko. Oso era errazean egin degu gure mozorro hau, eta etxean erraz eduki ditzazkegun gauzekin egina dago.
Hauek dira erabili ditugun materialak:
Ikusten dezutenez oso material gutxi erabiliko degu:
Bi zabor poltsa, koloretako gometxak, goraizak eta zelo. Besterik gabe.
Orain ikus dezagun pausoz- pausozkoa:
Lehengo, poltsa bat hartuko degu eta mangak eta burua sartzeko zuloak egingo dizkiogu goraizez.
Orain bi poltsei, ekartzen duten lokarria kenduko degu eta alde batean gorde, gero erabiltzeko.
Gometxak hartuko ditugu, eta gorputza apaintzen hasiko gera, lehen gorde ditugun lokarriak ere erabiliko ditugu horretarako. Zeloz ere lagundu gaitezke.
Orain bigarren poltsa hartu eta eta flekoak egingo ditugu. Erditik moztuko ditugu flekoak aurrean eta atzean jarri ahal izateko.
Flekoak zeloz pegatuko ditugu gorputzeko poltsan eta gometsak jartzen jarraituko ditugu aurrean eta atzean nahi ditugun diseinuak eginez gure indio mozorroa ondo apaintzeko.
Eta prest!. Badugu gure indio mozorroa egina. Orain bururako luma bat aurkitzea besterik ezaigu geratzen.
Erraza, ezta?!.
Animatu eta ausartu zaitezte zuek honelako bat zuen eran egiten.
Hau da ba dena gaurkoz.
Hurrenarte
Paketatze polita bihotzekin
Kaixo berriro!
Iritsi da hilabete honetako Patypeando-ko Paketatze Polita erronkaren eguna. Oraingo honetan, paketatzea bihotzekin behar du izan. Badakizue San Valentin eguna hurbil dagoela....
Ni ez naiz egun horren oso zale, baino gaia bihotzak direnez, bihotzekin egin det paketatzea.
Hona hemen nire proposamenerako erabili egin ditudan materialak:
Kartoizko tutua, zeta-papera, gomaeba puska bat, kola, haria, pintzela, arkatza eta goraizak.
Zeta-papera kenduta, denok etxean eduki ditzakegunak. Paper hauek, nik auzoko liburudendan erosi ditut, baina edozein bazar edo eskulan dendatan aurkitu daitezke.
Goazen pausoz pausozkoarekin:
Kartoizko tutua erditik moztu egin det lehendabizi. Nik tutu luze hau erabili egin det, sukaldeko paperarena, baina komuneko paperaren tutuak erabiliz ez legoke moztu beharrik.
Behin tutua moztua izkin biak barrura tolestuko ditugu, forma hartu dezaten, paketea gero ixteko.
Orain, tolesdura kendu eta tutua apainduko degu.
Zeta-papera puska txikietan moztuko degu, eta kola txuria urarekin nahastuko degu, erdia eta erdia.
Orain pintzelarekin, paper pusketak kola nahasketarekin pegatuko ditugu tutuan, nahi degun eran apainduak egon arte eta lehortzen utziko ditugu.
Tutuak lehortzen diren bitartean, gomaeba hartu eta bihotz bat egingo degu. Lehenengo arkatzez marraztuko degu atzeko aldetik eta ondoren goraizez moztu. Zulotxo bat egingo diogu eta haria zulotxoatik pasako degu.
Baditugu pieza guztiak eginak, Tutuak paketeak izango dira. Oparitxoak barruan sartuko ditugu orain. Nik batean xaboitxo batzuk sartu ditut, eta bestean bonboi pare bat.
Tutuetako bi aldeak lehen egin ditugun tolesdurak jarraituz itxiko ditugu.
Bukatzeko paketea hariarekin inguratuko degu eta bihotza korapiloaren erdian jarriz itxi.
Baditugu gure paketatzeak eginak!
Orain nire proposamen hau Paketatze Polita erronkara eramango det. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztet proposamen guztiak ezagutzera. Eta gustuko baduzue, nire proposamenaren alde bozkatzera ;-)
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Kartoizko Zigiluak
Kaixo berriro!
Gaurkoan, birzkilatzen jarraituko degu, eta kartoizko kutxa eta kartoizko tutu bat erabiliz zigilutxo batzuk egingo ditugu.
Oso eskulan erreza da eta umeekin egiteko aproposa.
Hauek behar ditugun materialak:
Esan dizuedan bezala, kartoizko kutxa erabilia eta kartoizko tutu bat.
Arkatza, goraizak eta kola txuria.
Horiek besterik ez. Material gutxi eta errazak.
Goazen orain pausoz pausozkoarekin:
Hasteko, kartoizko tutua erabiliz, zigiluaren heldulekua egingo degu. Horretarako tutua lau puskatan moztuko degu, edo helduleku luzeagoak nahi baditugu, gutxiagotan.
Puska bakoitza irekiko degu eta bilduko dugu tututxo txikiagoak osatuz. Bukaeran kola txuriaz pegatuz ireki ez daitezen.
Orain zigilua izango dena.
Kartoian, nahi ditugun irudiak marraztuko ditugu, irudi bakoitzetik bi ale, eta ondoren moztu.Azkenik bi aleak elkarren artean kola txuriaz pegatu.
Bukatzeko irudiak heldulekuetan pegatuko ditugu kola txuriarekin. Lehortzen utzi eta baditugu gure zigiluak eginda.
Orain gure gustuko margoa jarri eta hasi gaitezke estanpatzen .Erraza eta dibertigarria , ezta?
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!!
Tupper-a eramateko Poltsa
Kaixo berriro!
Gaurkoan, berriro ere erronka batean parte hartuko duen eskulan erraz eta ekologiko batekin nator.
By Terenya-ko Terek proposatzen digun 3R gehi 1 Artearekin parte hartzera noa. Bertan, birziklatzen gauza ederrak, praktikoak, desberdinak... sortzera animatzen gaitu, eta hilabete honetarako proposatu digun materiala erabilitako arropa da.
Nik botatzeko zegoen pijama galtza zahar batekin tupperrak eramateko poltsa bat egin det.
Ikusi erabili ditudan materialak:
Esan dizuedan bezala, pijama zaharra .
Goraizak, haria eta orratzak.
Eta bukatzeko lokarria eta irudian agertzen ez bada ere, kateorratz bat.
Orain pausoz pausozkoa:
Lehenengo eta behin, galtza moztuko degu. Nik, erditik moztu det, hanka bat gida bezala hartuz gerriraino. Gerrian duen goma aprobetxatu ahal izateko.
Luzeraz, nahi dezuten tamainaz moztu. Kasu honetan tupper ertain bat sartzeko modukoa moztu det.
Orratzez lotu egin ditut bi aldeak josterakoan mugi ez daitezen.
Orain , jostera. Orratzez josi ditugun aleak elkarren artean josiko ditugu barrukoa izango den aldetik.
Behin ondo josi ditugunean buelta emango diogu gure poltsari.
Bukatzeko poltsari lokarria jarriko diogu. Horretarako kateorratz batekin lagunduko gera lokarria gerrian degun pasabidetik eta prest, bukatua!
Badugu gure tupper-a eramateko poltsa egina.
Orain By terenyara-ra 3Rgehi1artearekin-era proposamena uztera. Bertatik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera. Oso proposamen interesgarriak aurkituko dituzue!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!