Udako erronka: Vintage burukoa

 




Kaixo berriro!


Gaurkoan, Latienda del boton eta Garden Fabrics dendak antolatzen duten #udakoerronka rako gure lehenengo proposamena ekartzen dizuegu.

Gauza da La tienda del boton-eko lagunek beraien urte urrena ospatzeko, Garden fabrics-eko lagunekin elkartu eta udako erronka bat antolatu dutela.

Bertan, beraiek aukeratutako hamar diyer-ei ohial puska bat eta botoi sorta eder bat bidali digutela, eta material hau eskuan dugula sormena astintzea eskatu digute guk nahi genuena sortzeko.

Guri bidalitako materialekin gauza bat baino gehiago bururatu zaizkigu.Hau lehenengoa.

Lehendabizi, eta beti bezala, materialak aurkeztuko dizkizuegu:

 

 


 



Botoiak. La tienda del boton-en botoi ederrak. Egurrezkoak eta nakar-ekoak.

Oihal puska. Garden fabrics-ek bidalitako vichy txuri-beltza.

Satin oihala. Guk bi satin poltsa genituen. Abanikoak bertan gordetzeko horietakoak.

Diadema. Kasu honetan beltza.

Orratza, aria, goraizak eta kola beroa.



Material guztiak eskura dugula, goazen lanarekin hastera.






Lehenengo pausua, vichy oihala moztea izango da. Guk neurririk hartu gabe egin dugu, gutxi gora behera bistazo batez kalkulatu eta lore ertain bat egiteko moduko tira zabal bat moztu dugu. Irudietan ikus dezakezue hobeto.






Moztu dugun tira, erditik tolestuz azpiko aldea josiko dugu akordeoi baten moduan, eta bukaerara iristerakoan, aritik tira egingo dugu oihala estutuz lore baten oinarria osatzeko. Behin borobildu dugunean, bi puntak josiko ditugu .

Berriro ere irudietan argiago ikus dezakezue.






Satin-poltsaren txanda. Lotzeko lokarria ekartzen duen aldea moztuko diogu. Eta ondoren, vichizko oihalarekin bezala erditik tolestu eta josiko dugu lorearen beste zati bat osatuz.

 

 


 


Orain, sortu ditugun bi lore zatiak bata besteren gainean josiko ditugu. Vichyzkoa azpian eta satinezkoa gainean.

Loreari errematea besterik ez zaio falta.






Falta zaion errematea, botoi batekin emango diogu. Guk botoi txuri eder hau aukeratu dugu. "Boton nacar salvaje" izena jarri diote  La tienda del Botoneko lagunek.

Botoia lorearen gainean ondo josiz, lorea bukatua izango dugu.

Orain lorea eta diadema elkartu behar ditugu, burukoa osatzeko.





Horretarako kola beroa erabiliko dugu. Lorearen azpian kola beroa jarri, diademaren puntu zehatza aukeratu eta puntu hori itsatsiko dugu kontu handiz, erre ez gaitezen.

Badugu gure burukoa egina, ikusi:





Vintage puntu bat duela iruditzen zaigu guri. 


Hau izan da gure lehenengo proposamena. Datorren astean bigarrena izango duzue hemendik. 

Hurren arte!


 


3 iruzkin:

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat