Kaixo berriro!
Gaurkoan, birziklapen lan erraz, azkar eta sinple batekin gatoz zuengana.
Orain dela egun batzuk, behar bati erantzuteko bururatutako ideia azkar eta sinple bat behar nuen eta horrela atera zen lan hau.
Gauza da, paper batzuk kalera eramateko karpeta baten bila nenbilela, eta neuzkan guztiak okupatuak neuzkala. Zein hustu eta barrukoak non gorde begira ari nintzala, bat batean, kartoizko gutun-azal pare bat ikusi nituela kartoia birziklatzeko daukagun tokian eta folioen tamainakoak zirenez, hauek sartzeko aproposak zirela konturatu nintzan, eta bereala hartu eta aldaketa batzuk egin eta gero, karpeta berri bat sortu nuen.
Emaitza ona zela konprobatu ondoren, hemen zuekin partekatzeko ideia polita eta praktikoa iruditu zitzaigun eta beste bat egin genuen geneuzkan bigarren gutun-azalarekin. Eta honen pausoz pausozkoari argazkiak egin ondoren hementxe daukazue.
Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta:
Kartoizko gutun azala. Etxera internetez erositakoa ekartzen duten enpresa horietako batena. (bai,noiz behinka gu ere internetez eskatzen dugu zeozer hemendik aurkitzen ez dugunean...)
Folio txuri pare bat.
Washi tapea. Gu bi desberdin erabili ditugu, baino hau bakoitzaren gustuen arabera .
Errotulagailuak.
Goraizak.
Belkro itsasgarria.
Material guztiak prest dauzkagunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:
Folioetako bat hartu, eta kartoizko gutun-azaleren aurreko aldean itsatsiko diogu washi tapea inguru guztitik jarriaz marko baten moduan. Ondoren bestea hartu eta apaintzen jarraituko dugu. Guk kasu honetan markoaren barruan beste marko bat egin diogu.
Baino esan bezala, bakoitzak bere gustuen arabera apaindu dezake folioa.
Ondoren gutun-azalari buelta eman eta atzeko partean gauza bera egingo dugu. Guk bi aldeak berdin apaindu ditugu. Hau da folioari marko bikoitza egin diogu washi tapearekin.
Gutun-azalak dakarren ixteko solapatxoa ere, kanpoko aldetik washi tapearekin apaindu dugu.
Orain belkro itsasgarria hartu, eta pusketa pare bat moztuko ditugu. Solaparen azpian alde bat eta karpetaren gainean beste puskaren parean pegatuz. Guk bi puntutan jarri dugu, karpeta ondo itxi dezan.
Karpeta, berez, bukatua dugu, baina guk errotulagailu bat eta washi tape puska bat erabili ditugu titulutxo bat jartzeko karpetari. Horrela karpetaren barruan dagoena jakingo dugu bistazo batez.
Prest, badugu gure karpeta bukatua.
Aurrerago kontatu dizuegun bezala, erraz eta azkar egiten den lana da eta guretzat praktikotasun handia duena. Alde batetik kartoizko-gutun azalari beste bizitza bat eman diogulako eta gainera gure folio edo paperak eramateko karpeta berri pertsonalizatua dugulako.
Oraintxe post hau idazten ari garela, bururatzen zaigu, liburuak babesteko erabiltzen den plastiko itsaskorrarekin ere babestu dezakegula nahi izan ezkero.
Ba hau izan da dena gaurkoz!.
Espero dugu gure birziklapen ideia hau zuen gustukoa izango dela.
Hurren arte!
buenísima idea y os ha quedado una carpeta xulísima
ErantzunEzabatuBsos
Es una buena forma de reutilizar. Con todo lo que compramos online se crea mucho cartonaje que da pena deshacerse de él. Y si tienes niños pequeños también viene genial para archivar sus pequeños trabajos de artistas. Me gustó la idea Miren. Musus!
ErantzunEzabatu