Kaixo berriro!
Hemen gaude bueltan, hilabete honetako Paketatze polita erronkarako gure proposamena aurkeztera.
Dakizuen bezala, gure lagun Patypeando blogak antolatzen duen erronka honetan, gaia, kontzeptu edo gauza bati lotutako paketatzeak sortu behar ditugu.
Hilabete honetako kontzeptua friki zan. Hau da, zerbaiti buruzko zaletasun amorratua. Guk onartu behar dugu nahiko friki garela, eta gai honi helduta ideia mordo bat etorri zitzaizkigun burura, baina bat aukeratu behar, eta "Lord of the Rings" filma eta liburuei diegun zaletasunari lotutako ideia hau izan zen garaile.
Arwen eta Aragorn pertsonaiei gure omenalditxo umil hau.
Ikus ditzagun jarraian, erabili egin ditugun material sorta:
Krema kolorezko papera.
Margolari zinta.
Hosto adarrak. Guk hauek etxerako bidean dauden igokari landare handiei kendutakoak dira.
Formadun goraizak. Guk olatu forma duten hauek gentuen.
Errotulagailu beltz bat.
Goazen ba, pausoz-pausozkoarekin:
Lehenengo egingo duguna, formadun goraizak hartuz papera moztea izango da. Horrela paperaren inguru guztia apainduta geratuko zaigu.
Orain paperaren erdia gutxi gora bera kalkulatu eta bertan aukeratu egin dugun irudia marraztuko dugu.
Guk Arwen-ek Aragorn-i emandako "arratsaldeko izarra"-ren irudia marraztu dugu. Interneten aurkitu dezakezue nahi izan ezkero.
Orain oparia hartu eta gure paperarekin bilduko dugu irudia kanpora begira duela.
Paketea ixteko orduan papera itsastean bazterrak bistan uzten saiatuko gera. Guk margolari zinta erabili dugu itsasgarri bezala, papearen tonalitate antzekoa duelako.
Paketea itxia dugunean, hostoak hartu eta irudiaren inguran jarriko ditugu paketea apaintzen. Elfoen lurren berdetasun ederra irudikatu nahi izan ditugu honekin.
Gure paketatzeari errematea emateko,zorion txarteltxoa egingo dugu. Horretarako formadun goraizekin papertxo puska bat moztu eta bertan Zorionak hitza idatzi diogu. Baina oraingoan elfikoz idatzi dugu.
Berriro ere interneten laguntza erabili dugu pauso honetan. Itzultzaile elfiko bat bilatu dugu, zorionak hitza jarri eta eman digun emaitza gure paperean kopiatu dugu. Baita elfiko hizki solte batzuk ere gero argazkian apaingarri gisa erabiltzeko.
Prest. Badugu gure paketatze frikia egina.
Orain paketea hartu eta #paketatzepolita erronkara goaz. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu, proposamen guztiak ikusteko, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Hau izan da dena gaurkoz
Hurren arte!
Lo mejor de "El señor de los anillos" sin duda era Orlando Bloom (no sé si se escribe así) en su personaje de Legolas. Y siempre me quedé con las ganas de vestirme como la chica que hacía de Arwen... era tan guapa y esas orejillas, esas coronas en el pelo, y ese caminar etéreo que tenían.... aysss si creo que tu paquete nos ha trasladado a ese lugar. Muy bonito Miren.
ErantzunEzabatuGenial idea, me encanta como lo has diseñado.
ErantzunEzabatuSaludos.
Te ha quedado maravilloso...muy elfico.
ErantzunEzabatuBesitos
La verdad que hasta que no leí de que iba, pensé que era algo de Harry Potter, vaya friki que estoy hecha, si me encanta el señor de los anillos, yo me disfracé de Frodo un año, vaya pintas, las tengo por instagram, creo... bueno super molon el packaging, me encanta... saludines
ErantzunEzabatuPrecioso embalaje, que gusto recibir un paquete tan lindo
ErantzunEzabatuBsos