Opariak biltzeko papera

  

Kaixo berriro!
Gaurkoan umeekin egiteko eskulantxoa ekartzen det. Opariak biltzeko papera.
Aste honetan, nire ilobarekin laguntxo batzuen urtebetetzea dela ta, oparitxo batzuk prestatzen ari ginala, konturatu ginan biltzeko paperarik gabe geundela. Orduan bururatu zitzaidan, beste toki batzuetan ikusi degun bezala, guk geuk egitea gurea .
Esan eta egin.
Hauxe izan da gure papera egiteko erabili ditugunak:





 Errazak, beti bezala. 
Paperezko folioak erabili ditugu, opari txikiak genituelako biltzeko. Kolore desberdineko tenperak eta pintzela.
Eta etxetik genituen zigilu batzuk. 
Orain lanera:
Lehenengo zigiluen irudiak koloreztatu kontu handiz, eta gero paper gainean jarri indar pixkat eginaz irudia itsatsi dadin.


Irudiak nahi degun bezain beste jarri , berdinak ala desberdinak, koloretakoak, edo kolore bakarrekoak, ilaratan, borobiletan...
Guk ilara desberdinak egin ditugu, irudi bakoitza eta kolorearekin.
Behin gure gustura daukagunean, lehortzen utzi.
Eta lehorra dagoenean....opariak biltzera!
Gureak horrela geratu dira:


Polita, eh?!
Hau izan da, ba gaurkoa.
Ze iruditu zaizuen kontatu nahi badezute, iruzkin bat utzi, guk gustura hartuko degu!

Hurrenarte!


2 iruzkin:

  1. Oso ideia ona benetan!!! Zuk gustoko dituzun irudiak eta diseinua egin dezakezulako. Mila esker Miren!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ezhorregatik, Onintze.
      Asko pozten nau zure iritzia jasotzea. Mila esker zuri, zure bisita eta hitzengatik.
      Muxuak

      Ezabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat