Josketa kutxa


Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan batekin nator zuengana. Oraingoan josketa kutxa polit bat.
Orain dela denbora bat,nire gertuko pertsona batek, egurrezko galleta kutxa polit bat pasa egin zidan  beste bizitza berri bat emateko.
Buruari buelta batzuk ematen ari nintzaiola, pertsona berarekin hitzegiten ari nintzala, jakin izan nuen josketa kutxarik ez zuela etxean, eta hor piztu egin zitzaidan bonbilatxoa.
Gainera bere urtebetetzea iristear zegoen....

Hemen dituzue kutxa hau egiteko erabili ditudan materialak:


Ikusten dituzue, beti bezala materiala gutxi eta eraz lortzekoak. Oraingoan chalk paint argi bat erabili egin det. Pintura mota hau erabiltzen deten lehengo aldia izan da, eta ez da azkena izango. Oso emaitza ona eman dit.
Dekorazioa, inprimatutako marrazkiak dira. Kasu honetan, vintage estilokoak, baino nahi direnak erabili daitezke.
Hemen lanaren pausoz pausokoa:


Lehengo eta behin pintura ondo zabalduz kutxa guztia margotu , barrutik eta kanpotik. Kasu honetan kapa bakarra emanda  nahikoa izan da.
Pintura lehortzen zen bitartean marrazki guztiak moztu egin ditut.


Behin marrazkiak moztuta eta pintura lehortua dagoenean,  marrazkiak nola ipini planteatu, eta ondoren kola eta pintzelaz kutxan pegatu. Gainetik ere kola kapa bat eman egin diot.


Marrazkiak pegatu eta lehortu egin direnean, detailetxoekin jarri naiz, kasu honetan ingurua errotulagailu permanentez errepasatu egin det.
Eta hemen da lan honen emaitza. Vintage estiloko josketa kutxa!

Hau izan da gaurkoa ba.
Ze iruditzen zaizue??  Polita? Zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake.

Hurrenarte!

2 iruzkin:

  1. Una forma muy chula de reciclar las cajas de galletas que todos tenemos por casa........ademas algo muy práctico para tener el material de costura bien organizado ;-)

    Besos y buen finde

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Me alegro que os guste. Si, la verdad es que ha sido una bonita manera de darle una nueva vida a la caja de galletas
      Besos y buen finde a vosotros también

      Ezabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat