Brownie azkarra




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, festa eguna daukagunez, erraz eta azkar egiteko gutizi batekin nator. Txokolatezko brownie gozo batekin.
Oso, oso, oso azkar eta erraz egiten den errezeta da. Bol bat, molde bat, batidora , goilara eta labea , horiek dira behar ditugunak.
Hasiko gera:

Labea 180º tan  berotzen jarriko degu eta moldea gurinez igurtzi eta irineztatu .

Bol batean jartzen ditugu:
  • kakao krema katilu bat
  • bi arraultze
  • hamar koilarakada irin
Orain batidora hartu eta dena ondo nahasi.
 Labean sartzen degu 30 minutuz.
Eta prest! Badugu gure brownia.
Ikusten dezutenez , ez dauka errezeta honek, inolako konplikaziorik.


Ondo ateratzen da beti. Konprobatua!

Gainetik txokolate urtua jartzen badiozue, mundiala geratuko zaizue ;-)
Hau da dena, ba, gaurkoz.
Animatu eta probatu eta kontaidazue!

Hurrenarte!




 

2 iruzkin:

  1. Guauuuuuu ze goxo! Esto lo tengo que probar sí o sí! Me muero por cualquier cosa de choco y siempre voy con prisas así que....postre perfecto! Mil esker! Muxu!

    ErantzunEzabatu
  2. Ezhorregatik!. Probatu, mundiala dago eta ondo ateratzen da beti.
    Muxux

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat