Kaixo berriro!
Gaurko honetan berriro ere birziklatzen arituko gera.
Erraz eta azkar egiten den eskulana eta oso itxurosoa gelditzen dena.
Edari poto bat birziklatuz eginiko zutargia.
Hona hemen eskulan hau egiteko behar ditugun materialak:
Ikusten dezutenez, material gutxi ta erraz edukitzekoak.
Orain ikus dezagun pausoz pausokoa.
Egia esan, kontatzeko zailagoa da, egitea baino. Hasi gaitezen ba:
Lehenengo, edari potoari kuterra erabiliz, goiko aldea kenduko diogu kontu handiz. Eta ondoren goitik behera moztutzen jungo gera goraizekin, zentimetro erdiko ilarak eginik.
Hona hemen iruditan argiago ikusteko:
Orain bigarren partea.
Metalezko ilara bakoitza hurrengoaren gainetik pasatuz eskubira tolestuko degu, bata bestearen atzetik guztiak tolestuak izan arte, eta horrela lana bukatua izango degu.
Iruditan ikusi:
Prest, ba. Egina. Orain kandela polita gainean jarri eta kitto! Zutargi erraz eta panpoxa edari potoa birziklatuz!
Hau da dena gaurkoz.
Zuen iritzia utzi nahi baduzue, atsegin handiz hartuko det.
Hurrenarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat