Kaixo berriro!
Gaurko honetan kolaborazio berezi bat dakartzat. Nire iloba Alaitzen eskulan propioa, berari bururatukoa eta bera bakarrik egina.
Alaitz izaten da normalean nire laguntzailea eskulanak prestatzen, blogean gero publikatu ditzadan, baino oraingo honetan, laguntzailea ni naiz.
Hau da bere ADISKIDETASUNAREN ESKUMUTURREKOA egiteko erabili dituen materialak:
Eta gomatxo txiki bat behin eskumuturrekoa landuta ondo lotu eta bukatzeko.
Ondoren pausoz pausokoa:
Lehenengo hiru pipa garbitzaileak lotuko ditugu laugarrenarekin.
Ondoren txirikordatuko ditugu, gehiegi estutu gabe, nahi degun luzera hartu harte
Behin nahi degun luzera lortu degunean loturak kenduko ditugu.
Orain gomatxoarekin bi muturrak elkartu eta lotuko ditugu korapilatxo bat eginiz
Korapilatxoa ondo zapaldu
Eta prest! Badegu gure laguntasunaren pultsera egina, orain lagunekin partekatzea besterik ez zaigu geratzen.
Polita, ezta?
Ba hau izan da gaurko kolaborazio berezia.
Zuen iritzia utzi nahi badezue, guk gusto handiz hartuko degu.
Hurrenarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat