Abuztuak 2023-rako egutegia

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen abuztuko
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin dan.

 

                             

 

 

 

Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!


Oporretako abenturen koaderno inprimagarria

 

Kaixo berriro!

Oraingoan uda honetarako inprimagarri bat zuekin partekatzera gatoz. Guri, momentu ezberdinetan bizi ditugun abenturen oroitzapenak gordetzea gustatzen zaigu, hauek idatzi, baloratu eta argazkiak gorde.  Horretarako koadernoak sortzen ditugu maiz. Oraingoan guretzako bakarrik gorde beharrean , inprimagarri hau sortu eta partekatzera animatu gera.

Txuri beltzean diseinatu dugu, inprimatzeko merkeagoa izan dadin, eta horrela bakoitzak bere gustura koloreztatu eta pertsonaliza dezan.

Koadernoa muntatzeko erabili dugun materialak azalduko dizuegu orain:




Gure inprimagarria. Beherago deskarga botoia utziko dugu bertatik deskargatu dezazuen

Grapagailua.

Barrako kola

Margoak

Goraizak.


Goazen koadernoaren muntaketarekin:





Behin koadernoa inprimatu dugunean, orrialdeak erditik tolestuko ditugu. Lehenengo orrialdea tolestu ondoren portada eta kontra portada izango direnez alde batera utziko ditugu. 

Beste orrialdeak ere, erditik tolestuko ditugu eta ondoren alde txuritik pegatuko ditugu bata bestearekin, gure gustuko orrialde konposaketa osatuz.




Orrialde konposaketa erabaki dugunean, hauek elkartu eta portada eta kontra portada daukan orrialde tolestuaren barruan sartu eta grapatuko ditugu koadernoa osatzeko.

Hau guk muntatu dugun era izan da. Baina bakoitzak nahiago duen eran muntatu egin daiteke. Orrialdeak erditik moztuz eta bata bestearen atzean grapatuz,  zulotxoak egin eta anilatxoak jarriz... Zuek nahiago duzuena. 




Azkenik eta koadernoa muntatua dugunean, oroitzapenez betetzen ondo pasatzea geratzen zaigu.

Koloreztatu, marraztu, argazkiak pegatu, gure kontuak idatzi, izan dugun abenturak kontatu eta baloratu..zuek erabakitzen duzue nola bete.

Guri bezain beste gustatzea espero dugu.

Hemen azpian deskarga botoia uzten dizuegu. 


Botoian klikatuz pdf dokumentura joango zarete, bertan deskargatzera eman eta inprimatu.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Freskagarri lata batekin egindako belarritakoak

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude uda honetako lehenengo birziklapen lanarekin. Oraingo honetan gauden garairako oso aproposak diren belarritako batzuk, freskagarri lata bat birziklatuz nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Lan hau, heldu batekin lagunduta egingo dugu artista oso txikia baldin bada. Artista ertaina baldin bada berak bakarrik egin dezaken lana da.

Hasteko erabili egin ditugun materialak zeintzuk diren kontatuko dizuegu:




Freskagarri baten lata bat. Hustua eta garbia, noski.

Goraizak

Arkatza

Orratz bat

Allikate txiki bat

Belarritako oinarri parea

Anila parea.



Materialak lortu egin dugunean, lanean hasiko gara.




Lehenengo egingo duguna lata moztea izango da. Goraiza batekin egin dezakegun lana da ,hori bai kontu handiarekin egingo duguna.

Burua eta ipurdia kenduko diogu lehenengo, bigarren goitik behera moztu xafla bat lortzeko. Hasieran nahiko irregularra aterako zaigu, beraz iskin guztiak errepasatuko ditugu zuzenak utziz.

Irudietan hobeto azalduta duzue lehenengo pauso hau, ikus dezakezuenez.




Behin latazko xafla lortu egin dugunean, gure belarritakoak diseinatzeko garaia iritsi da. Gure gustuko forma xaflan gainean marraztuko dugu arkatzez, eta ondoren moztuko dugu.

Gure kasuan bi karratu luze marraztu eta moztu ditugu lataren koloredun aldean, diseinuaren oinarri gisa. Ondoren izkinak borobildu ditugu lata  ziztatu ez dezan.



Koloredun zatiaren gainean jartzeko, kolorerik gabeko aldetik beste bi pieza txiki marraztu eta moztu ditugu. Hauei ere izkinak borobildu dizkiogu.




Orain eta belarritakoak muntatzen hasteko, moztu ditugun lau piezari goialdean eta erdian gutxi gora behera zulotxo bat egingo dizkiogu orratz batekin lagunduta.




Alikatea hartzeko momentua. Alikatearekin anila ireki eta bertan bi lata pieza sartuko ditugu, gure kasuan koloreduna azpian eta kolorerik gabekoa gainean jartzea erabaki dugu, eta orden horretan sartu ditugu anilaren barruan. Ondoren belarritako oinarria sartu eta azkenik eta berriro ere alikatea erabiliz anila itxiko dugu.




Baditugu erabiltzeko prest gure belarritako berriak. Moda osagarri polit eta ekologikoa!

Orain zuen bertsio propioa egitera animatzen zaituztegu. 

Hurren arte!



Uztailak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Uda honetako lehenengo egutegia zuekin partekatzera gatoz, sartu irten azkar batean.

Hasi berria dagoen opor aldi honetarako eskulan freskagarriak prestatzen ari gera, eta laster blogak martxa hartuko duela aurreratzen dizuegu.

Bitartean hemen azpiko irudian Uztailerako egutegia nola geratu egin zaigun ikusi dezakezue.





Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba betikoa egingo duzue. Azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.





Beti bezala, jpg formatuan dago, beraz, nahiago duzuen tamainan inprima dezakezue.


Gaurkoz besterik ez.

Hurren arte!


 


Ekainak 2023-rko egutegia


 

 

 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen ekainerako egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin dan.






Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi baduzue, ba betikoa egin beharko duzue. Letra hauen azpian dagoen deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.

 



 

 

Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Espero dugu baliagarria izatea. 

 

Ha izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Maiatzak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurko honetan, hilabetea hasi berria dagoela ekartzen dizuegu egutegi inprimagarria, baina espero dugu oraindik baliagarria izatea.

Azpiko argazkian ikus dezakezue nola geratu egin zaigun.





Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Fruta eta barazkien domino inprimagarria


 

 

Kaixo berriro! 

Gaurkoan iritsi diren aste santuko oporretarako jolas inprimagarri bat zuekin partekatzera gatoz.

Betiko dominoaren bertsio desberdin bat prestatu dugu oraingoan, fruta eta barazki dibertigarriak jarri dizkiogu etxeko txikienak ere jolas ahal izateko.

Bertsio pertsonalizatu hau, eskolako ikasleekin probatu dugu eta oso gustura ibili direnez, hemen blogean zuekin partekatzea bururatu egin zaigu.

Gaurko post-aren irudietan eskolako ikasleekin dominoa prestatu dugun egunekoak dira, beraz,aldez aurretik beraiei eskerrak eman nahi diegu .

Goazen erabili ditugun material sorta aurkeztera:

 

 


 


 Gure domino inprimagarria. Beherago deskarga botoia utziko dugu bertatik inprimagarria deskarga dezazuen.

Margoak, edo errotulagailuak....kolorea emateko nahiago duzuena

Kartulina edo kartoi fina, dominoari gorputz piskat eman diezaion.

Kola eta goraizak.

 

Hasi gaitezen dominoa prestatzen:




Behin dominoa inprimatu egin dugunean (deskarga botoia beherago dago), gure gustura koloreztatuko dugu. Fruta eta barazki bakoitzari,pieza desberdinetan kolore berdina emango diogu.





Kolorea eman eta gero, kartulina edo kartoian pegatuko dugu, eta bukatzeko pieza guztiak moztuko ditugu kontu handiz.





Orain dominoa erabiltzen hasi eta partidak jolastea besterik ez zaigu geratzen.

Gustuko duzuela gure dominoa eta zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoi honetan klikatuz zuena izango da.




Oraingo honetan pdf formatuan dago, Beraz zuzenean inprimatu dezakezue.

Bukatu baino lehen gure eskolan eskulanen txokora egunero hurbiltzen diren ikasle taldeari eskerrak eman nahi diegu berriro ere, post honetako argazkietan parte hartu dutelako.

Hau da guztia gaurkoz.

Hurren arte!