Oporretako abenturen koaderno inprimagarria

 

Kaixo berriro!

Oraingoan uda honetarako inprimagarri bat zuekin partekatzera gatoz. Guri, momentu ezberdinetan bizi ditugun abenturen oroitzapenak gordetzea gustatzen zaigu, hauek idatzi, baloratu eta argazkiak gorde.  Horretarako koadernoak sortzen ditugu maiz. Oraingoan guretzako bakarrik gorde beharrean , inprimagarri hau sortu eta partekatzera animatu gera.

Txuri beltzean diseinatu dugu, inprimatzeko merkeagoa izan dadin, eta horrela bakoitzak bere gustura koloreztatu eta pertsonaliza dezan.

Koadernoa muntatzeko erabili dugun materialak azalduko dizuegu orain:




Gure inprimagarria. Beherago deskarga botoia utziko dugu bertatik deskargatu dezazuen

Grapagailua.

Barrako kola

Margoak

Goraizak.


Goazen koadernoaren muntaketarekin:





Behin koadernoa inprimatu dugunean, orrialdeak erditik tolestuko ditugu. Lehenengo orrialdea tolestu ondoren portada eta kontra portada izango direnez alde batera utziko ditugu. 

Beste orrialdeak ere, erditik tolestuko ditugu eta ondoren alde txuritik pegatuko ditugu bata bestearekin, gure gustuko orrialde konposaketa osatuz.




Orrialde konposaketa erabaki dugunean, hauek elkartu eta portada eta kontra portada daukan orrialde tolestuaren barruan sartu eta grapatuko ditugu koadernoa osatzeko.

Hau guk muntatu dugun era izan da. Baina bakoitzak nahiago duen eran muntatu egin daiteke. Orrialdeak erditik moztuz eta bata bestearen atzean grapatuz,  zulotxoak egin eta anilatxoak jarriz... Zuek nahiago duzuena. 




Azkenik eta koadernoa muntatua dugunean, oroitzapenez betetzen ondo pasatzea geratzen zaigu.

Koloreztatu, marraztu, argazkiak pegatu, gure kontuak idatzi, izan dugun abenturak kontatu eta baloratu..zuek erabakitzen duzue nola bete.

Guri bezain beste gustatzea espero dugu.

Hemen azpian deskarga botoia uzten dizuegu. 


Botoian klikatuz pdf dokumentura joango zarete, bertan deskargatzera eman eta inprimatu.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat