Freskagarri lata batekin egindako belarritakoak

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude uda honetako lehenengo birziklapen lanarekin. Oraingo honetan gauden garairako oso aproposak diren belarritako batzuk, freskagarri lata bat birziklatuz nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Lan hau, heldu batekin lagunduta egingo dugu artista oso txikia baldin bada. Artista ertaina baldin bada berak bakarrik egin dezaken lana da.

Hasteko erabili egin ditugun materialak zeintzuk diren kontatuko dizuegu:




Freskagarri baten lata bat. Hustua eta garbia, noski.

Goraizak

Arkatza

Orratz bat

Allikate txiki bat

Belarritako oinarri parea

Anila parea.



Materialak lortu egin dugunean, lanean hasiko gara.




Lehenengo egingo duguna lata moztea izango da. Goraiza batekin egin dezakegun lana da ,hori bai kontu handiarekin egingo duguna.

Burua eta ipurdia kenduko diogu lehenengo, bigarren goitik behera moztu xafla bat lortzeko. Hasieran nahiko irregularra aterako zaigu, beraz iskin guztiak errepasatuko ditugu zuzenak utziz.

Irudietan hobeto azalduta duzue lehenengo pauso hau, ikus dezakezuenez.




Behin latazko xafla lortu egin dugunean, gure belarritakoak diseinatzeko garaia iritsi da. Gure gustuko forma xaflan gainean marraztuko dugu arkatzez, eta ondoren moztuko dugu.

Gure kasuan bi karratu luze marraztu eta moztu ditugu lataren koloredun aldean, diseinuaren oinarri gisa. Ondoren izkinak borobildu ditugu lata  ziztatu ez dezan.



Koloredun zatiaren gainean jartzeko, kolorerik gabeko aldetik beste bi pieza txiki marraztu eta moztu ditugu. Hauei ere izkinak borobildu dizkiogu.




Orain eta belarritakoak muntatzen hasteko, moztu ditugun lau piezari goialdean eta erdian gutxi gora behera zulotxo bat egingo dizkiogu orratz batekin lagunduta.




Alikatea hartzeko momentua. Alikatearekin anila ireki eta bertan bi lata pieza sartuko ditugu, gure kasuan koloreduna azpian eta kolorerik gabekoa gainean jartzea erabaki dugu, eta orden horretan sartu ditugu anilaren barruan. Ondoren belarritako oinarria sartu eta azkenik eta berriro ere alikatea erabiliz anila itxiko dugu.




Baditugu erabiltzeko prest gure belarritako berriak. Moda osagarri polit eta ekologikoa!

Orain zuen bertsio propioa egitera animatzen zaituztegu. 

Hurren arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat