Martxoak 2020ko egutegia







Kaixo berriro!


Sartu irten azkar bat egitera noa gaur,  datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, hau ere, txuri beltzean egin dut, zuek nahi badezue kolore pixkat eman edo dagoen bezala erabili egin dezazuten.

Hemen azpian hikus dezakezue nola geratu egin den:











Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.






http://bit.ly/2PJeEwv





  Mugikorrerako bertsioa nahiago badezue, hementxe dezue ere, ikusi:












 Honekin ere berdin, deskarga botoian klikatu, besterik ez .






http://bit.ly/2TiX9nF 




 Deskargatu, erabili eta nahi izanez gero parteka itzazue.

Besterik ez gaurkoz.


Hurrenarte:











Paketatze Polita animalien aurpegiekin







Kaixo berriro!

Gaurkoan, Patypeando blogak antolatzen duen Paketatze Polita erronkarekin daukagun zitara etortzen gera.
Oraingo honetan paketatzeak, animalien aurpegiekin apainduta egin behar genituen partaideak eta hauxe da gure proposamena.


Paketatzea prestatzeko erabili ditugun materialak lehenengo:












Ikusten dezuten bezala, oso  gutxi eta denok etxetik, zihur, edukiko ditugunak.

Folio txuri bat
Errotulagailu parea
Zelo apur bat.




Goazen orain, pausoz pausozkoarekin. Hau ere super erraza.











Folioaren alde bat erdiruntz tolestuko degu lehengo, eta ondoren beste erdia. Orain azpiko partea izango dena goruntz tolestu eta junta guztiak zeloz itsatsiko ditugu, pakete bat osatuz.










Paketeari buelta emango diogu, zeloa duen partea atzean eta aurreko partea izango den aldea gorutz utziaz.
Goiko alde honetan eta errotulagailuaren laguntzaz, aukeratutako aniamaliaren aurpegia marraztuko degu orain.
Guk, ikusten dezuten bezala, girafa baten aurpegia marraztu degu errotulagailu beltzez, eta San Valentin eguna ain gertu daukagunez, bihotz gorri eder bat ere jarri diogu bokadilo baten barruan maitasun hitzak esaten egongo balitz bezala.








Prest, badegu gure proposamena hilabete honetako #paketatzepolita erronkan parte hartzeko.

Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikusteko eta gurea gustukoa badezue gure alde bozkatzera.
Gainera, parte hartzera ere gonbidatzen zaituztegu, paketatze politak asmatzea esperientza polita eta dibertigarria bait da.


Ba besterik ez gaurkoz.


Hurren arte:




Sukaldeko erlojua tapa zahar bar birziklatuz





Kaixo berriro!

Gaurkoan hemendik pasatzen naiz zuekin beste birzilai lantxo bat aurkeztera.
Ikusi dezuten bezela, oraingo honetan, sukalderako erloju bat tapa zahar bat birziklatuz nola egin degun kontatuko dizuet.

Oso lan erraza izan da eta oso denbora gutxi erabili degu egiteko. Gainera, eta beti bezela etxeko txikiekin egiteko aproposa.

Hasi gaitezen erabili ditugun materialak aurkezten:












Oso material gutxi behar erabiliko ditugu lan honetarako.
Erloju makineria, noski. eskulanetako dendetan edo erloju dendetan saltzen dituzte eta merkeak dira.
Tapa zahar bat. Guk heldulekua puskatu egin zitzaion hau erabili egin degu.
Lata anilla bat.
Gometsak, zenbakien irudiekin.
Goraizak eta kola.



Pausoz pausozkoarekin goaz orain:










Lehengo egingo deguna, erloju makineria gure taparen zulotik sartzen den konprobatzea izango da. Gure kasuan zuloa txikiegia zan eta goraizen laguntzaz piskat haunditu egin degun, makineria sartu ahal izateko.









Makineria taparen zulotik sartu egin degu eta dakarzkin aradela erabiliz ondo lotu egin ditugu bata bestearekin, makineria dantzan egin ez dezan.










Orain gometsak hartu eta zenbakiak beren tokietan itsatsiko ditugu. Guk nahiko erloju minimalista egin degu, baina hemen bakoitzak nahi due eran egin eta apaindu dezake.







Orain erlojuaren eskuak jarriko dizkiogu.  Momentu hau lanaren pausorik zailena da, orden egokian sartu egin behar bait dira. Dakartzan instrukzioak jarraitzea aholkatzen dizuet.










Azkeneko pausoak orain. Tapari buelta eman eta lata anilla jarriko diogu goiko partean , bertatik erlojua zintzilikatzeko.
Behar duen tamainako pila jarri eta prest.



Ba hau izan da gure gaurko birziklai lana. Guk onezkero gure sukaldean zintzilikatuta daukagu.
Guri bezain beste atsegin izango dezutela espero degu.


Hurren arte.



Otsailak 2020ko egutegia







Kaixo berrriro!

Azken aldian lana dela eta ez dela, bloga alde batean utzia daukat baina espero det laister, astean behin publikatzeari heldu ahal izatea.
Bitartean, hilabeteroko egutegiak, zuekin partekatzeko minutu batzuk hartzen saiatuko naiz behintzat.

Gaurkoan otsaileko egutegia hementxe uzten dizuet...









Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.




http://bit.ly/2OdHDHJ




 Mugikorrerako bertsioa nahiago badezue, hementxe dezue ere, ikusi:


 





Honekin ere berdin, deskarga botoian klikatu, besterik ez .




http://bit.ly/2S4i9h3




Deskargatu, erabili eta nahi izanez gero parteka itzazue.

Besterik ez gaurkoz.


Hurrenarte:



Urtarrileko egutegia







Kaixo berriro!

Ez nuen abendua bukatzerik nahi, datorren urteko egutegi berria zuekin partekatu gabe.

Aurtengo egutegiak, urritik publikatu gabe gelditu ziran , akats batzuk direla eta, baina 2020ko egutegi guztiak ondo errepasatu egin ditut eta akatsik gabe daudela konprobatu ondoren hilabetero zuekin partekatzeko prest daude.

Oraingoan, denak txuri beltzean eginak daude, eta animaliekin apainduta. Nahiko garbi eta gardenak gelditu direla uste dut.
Ea hauek ere zuen gustukoak diren eta asko deskargatu eta erabiltzen dituzuen.

Besterik gabe 2020ko urtarrileko egutegia hemen erakusten dizuet.










Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.










http://bit.ly/2QwXrpx







 Mugikorrerako bertsioa nahiago badezue, hementxe dezue ere, begira:










Honekin ere berdin azpiko deskarga irudian klikatuz zuena izango da.




http://bit.ly/2F1JNVV






Hau da dena gaurkoz.

Urte berri on denori eta hurren arte!



Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria








Kaixo berriro:

Oraingo honetan sartu irten azkar bat egiten det oparitxo ekartzeko.

Gabonak gainean dauzkagun honetan, Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutuntxo bat beharko degunez, bat diseinatu eta hemen zuentzako uztea bururatu egin zait.

Hemen azpiko irudian ikusi dezakezue nolakoa dan:








Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.




http://bit.ly/2Pr3Kf4



Badaezpada ere, orain dela urte pare bat egin nuen interneten aurkitu nituen Olentzeroren gutunen bilduma ikusi nahi baduzue HEMEN klikatuz ikus dezakezue.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


Paketatze Polita: diztiraz betea







Kaixo berriro:

Hemendik agertzen gera berriro ere, denbora asko pasa ondoren, Patypeando-k antolatzen duen urte honetako azken paketatze polita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera.

Oraingo honetan, paketea diztiraz bete egin behar genuen, eta hau izan da baldintza hori beteaz,  guri bururatu egin zaiguna.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:










Kartulina beltza. Din A 4 tamainakoa.
Erregela
Arkatza
Goraizak
Kola, guk barrakoa erabili degu
Elur maluta distiratsuak. Auzoko bazar batean erosi ditugu .
Zinta distiratsua. Etxean genuen baina edozein paper dendetan aurki dezakegu.


Goazen orain pausoz pausozkoarekin:







Lehenengo eta behin, erregelaz lagunduta kartulinaren lau aldetan arkatzarekin erregelaren tamainako lau marra egingo ditugu.










Orain kartulina azpitik artu eta goiko markaraino tolestuko degu eta ondoren beste aldetik gauza bera egingo degu.
Eskuin eta ezker aldeetan geratuko zaizkigun marketatik kontuz moztuko degu irudian ikusten den bezala









Lortu ditugun solapatxoak kolaz pegatuz, lehenengo behealdea eta ondoren tapa sortuz, kutxa bat osatuko degu.
 Kutxa nola egiten den argiago ikusi nahi baduzue hemen klikatu .

Honezkero opari bat sartzeko kutxa egitea lortu degu, orain diztira jarriko diogu paketeari.









Elur maluta distiratsuak artu eta kolarekin lagunduta banan bana kutxan pegatuko ditugu gure gustuko diseinua lortu arte..









Elur maluta guztiak pegatzen duen kola guztia lehortu denean, oparia (gure kasuan galtzetin batzuk) barruan sartu eta zinta distiratsuarekin bildu eta lazo polit bat egingo degu.









Eta hau da gure proposamena urte honetako azken  #paketatze polita erronkan parte hartzeko.
Orain gure pakete distiratsua hartu eta Patypeandora goaz, pasa zaitezte zuek ere beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izan da dena gaurkoz.
Laster itzuliko garelakoan
Hurren arte!