Olentzeroren gutuna




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, eskulanik ez dator nerekin, gaurkoan imprimagarri bildumatxoa ekartzen det zuekin partekatzeko.
Olentzerori idazteko gutunaren bila ibili eta gero, sarean topatu ditudan gutunen artean, neri gehien gustatu zaizkidanak zuekin partekatzera noa.
Bilduma txikia da, baina polita.
Bost modelo desberdin dauzkazue aukeran. Ondoren irudiak jarriko dizkizuet eta azpian enlazeak. Badakizue, enlazeetan klikatu eta deskarga orrietara jungo zarete, eta hantxe deskargatu ahal izango dezute.
Ikus ditzagun lehenengoak:


Lehenengoa, Muxote potolo batekoa, bertan Olentzero eta erregeak batera dauzkagu. Hau gustukoa baduzue HEMEN klikatu ta deskargatu.
Bigarrena, Pinteresten aurkitutakoa, txuri beltza, xinple eta polita. HEMEN klikatuz deskargatu.
Hirugarrena ere sarean topatutako gutun polit hau deskargatzeko HEMEN klikatu deskargatu ahal izateko

Orain beste bi modelo. Neri gehien gustatu zaizkidanak.


Bi gutun modelo hauek, dibuccos blogekok dira, bat jun dan urtean publikatutakoa eta bestea aurtengoa.
Lehenengo modeloa nahi baduzue klikatu HEMEN.
Bigarrena nahi izan ezkero, ordea, HEMEN.

Hau da dena gaurkoz, ez da oso luzea izan, baina espero det baliagarria izatea.
Gutxi falta zaigu Olentzero etortzeko eta bada garaia gure gutuna idazteko.....
Nik, egun hauetan Olentzero laguntzeko lanetan nabil...;-)

Hurrenarte!



2 iruzkin:

  1. Mila esker partekatzeagatik! Hemendik nagusiak dira jadanik Olentzerori idazteko... Dena den beti zeozer idazten dugu, gure erara...
    Musu handi bat!! Helena

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrikasko zuri, pasatzeagatik eta zure hitzengatik.
      Olentzerori idazteko ilusioa besterik ez da behar, adina ez du kontztzen.
      Muxuak

      Ezabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat