Sukaldeko erlojua tapa zahar bar birziklatuz





Kaixo berriro!

Gaurkoan hemendik pasatzen naiz zuekin beste birzilai lantxo bat aurkeztera.
Ikusi dezuten bezela, oraingo honetan, sukalderako erloju bat tapa zahar bat birziklatuz nola egin degun kontatuko dizuet.

Oso lan erraza izan da eta oso denbora gutxi erabili degu egiteko. Gainera, eta beti bezela etxeko txikiekin egiteko aproposa.

Hasi gaitezen erabili ditugun materialak aurkezten:












Oso material gutxi behar erabiliko ditugu lan honetarako.
Erloju makineria, noski. eskulanetako dendetan edo erloju dendetan saltzen dituzte eta merkeak dira.
Tapa zahar bat. Guk heldulekua puskatu egin zitzaion hau erabili egin degu.
Lata anilla bat.
Gometsak, zenbakien irudiekin.
Goraizak eta kola.



Pausoz pausozkoarekin goaz orain:










Lehengo egingo deguna, erloju makineria gure taparen zulotik sartzen den konprobatzea izango da. Gure kasuan zuloa txikiegia zan eta goraizen laguntzaz piskat haunditu egin degun, makineria sartu ahal izateko.









Makineria taparen zulotik sartu egin degu eta dakarzkin aradela erabiliz ondo lotu egin ditugu bata bestearekin, makineria dantzan egin ez dezan.










Orain gometsak hartu eta zenbakiak beren tokietan itsatsiko ditugu. Guk nahiko erloju minimalista egin degu, baina hemen bakoitzak nahi due eran egin eta apaindu dezake.







Orain erlojuaren eskuak jarriko dizkiogu.  Momentu hau lanaren pausorik zailena da, orden egokian sartu egin behar bait dira. Dakartzan instrukzioak jarraitzea aholkatzen dizuet.










Azkeneko pausoak orain. Tapari buelta eman eta lata anilla jarriko diogu goiko partean , bertatik erlojua zintzilikatzeko.
Behar duen tamainako pila jarri eta prest.



Ba hau izan da gure gaurko birziklai lana. Guk onezkero gure sukaldean zintzilikatuta daukagu.
Guri bezain beste atsegin izango dezutela espero degu.


Hurren arte.



5 iruzkin:

  1. Un reloj muy original y genial, me gusta!
    Besos

    ErantzunEzabatu
  2. ¡¡Guau que chulada de idea Miren!!. Nos encanta, es super original y a tope de reciclaje!!. Como nos gusta como aprovechas estos días de fiesta para diyear ;-)

    Besos y feliz semana

    ErantzunEzabatu
  3. No me entero de la mitad de lo que dices porque el traductor del g... es una m... pero lo de hacer un reloj con una tapa de sartén me encanta!!! te ha quedado chulísimo! es una idea de 10.
    Un beso

    ErantzunEzabatu
  4. que buen reciclaje miren, eres una crack!!!un besito.maria:)

    ErantzunEzabatu
  5. Un reciclaje super original, queda un reloj chulísimo.
    Un saludo!!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat