Poltsikozko jostotzarra

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan beste birziklapen lan bat zuekin partekatzera gatoz. Badakizue #birziklatuzsortzen leloa praktikatzea asko atsegin dugula.

Oraingo honetan, paper hezea edo txikientzako toallatxo bustien paketeak dakartzaten tapak erabiliko ditugu poltsikozko jostotzar txiki bat egiteko.

Egia da, guk, ez ditugula holakoak asko erabiltzen, baina gure ingurukoek horrelako gauzak dauzkatenean, askotan, guri ematen dizkigute beste erabilpen bat emango diogula dakitelako.Horrela birziklapenerako material asko pilatzen dugu. Eta hortik ateratzen dira blog honetarako lan gehientsuak.

Baina berriketak alde batera utzi, eta hasiko gara lanean. Hemen azpian erabili ditugun material sorta daukazue.






Plastikozko tapak. Aurrerago kontatu dizuegun bezala, toallatxo hezeak dakartzaten horietako bi erabiliko ditugu.

Kartoi puska bat. Gurea txokolate tableta baten bilgarriaren puska bat.

Washi tapea. 

Kola. Oraingo honetan itsasgarri unibertsala erabili dugu.

Arkatza eta goraizak.

Eta azkenik barruan sartzeko nahi ditugun josketa anabasak: hariak, orratza, botoitxoak....


Behin materialak eskuratu ditugunean, lanean hasiko gara.






Lehenengo pausua, behin tapak garbiak ditugula, bata bestearekin itsastea izango da.

Kola unibertsala erabili dugu guk oraingoan, baino nahi izan ezkero kola beroa ere erabili daiteke.

Gure jostotzar birziklatua, berez, egina dugu. Orain gure gustura apaintzea besterik ez zaigu falta.






Apaintzen hasi baino lehen, nahi izan ezkero, tapak dakartzan marrazkia eta letrak azetona erabiliaz kendu daitezke. Guk oraingoan gainetik apaintzea erabaki dugu, erabili ditugun washiak nahiko opakoak direlako.

Ba horixe, washi tapea hartu eta gure gustuen arabera jostotzarra apaintzen joango gara bi aldeetatik.





Azkenik, barruan sartuko ditugun anabasak antolatzeko erabiliko dugun kartoia jostotzarraren barruko neurrira moztu, eta bertan hariak, orratzak eta abar ipini eta ondoren barruan sartuko ditugu.





 

Tapa ondo itxi eta gure poltsan edo motxilan larrialdi batean erabiltzeko gure jostotzar txikia eramateko prest dugu.





Orain gure jostotzarra hartu eta #reciclaycreadiy erronkara goaz. Pasa zaitezte handik birzilatuz sortzen aurkezten dituzten lan guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da gaurkoz guztia. Espero dugu atsegin izan duzuela eta zuen bertsio propioa egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!



2 iruzkin:

  1. Un estupendo trabajo de reciclaje para hacer este lindo costurero de viaje.
    Besitos

    ErantzunEzabatu
  2. Una ideal genial reutilizar esas tapas (yo también tengo algunas guardadas, jeje), y el uso que le das me parece perfecto, fantástico decorarlo con washi tape, muy decorativo, me ha encantado!.
    Eskerrik asko, Miren, por sumarte!.
    Petons

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat