Paketatze Polita: Cupkakeak edo madalenak.


 

 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan Patypeando  -k antolatzen duen Paketatze Polita erronkarako hilabete honetako gure proposamena aurkeztera.

Dakizuenez, erronka honetan paketatze politak prestatu egin behar ditugu parte hartzaileak, gai, objektu edo gauza bati lotuak. Hilabete honetan cupcake edo madalenak dira oparitarako bildu egin behar ditugunak. Eta hau guri bururatu egin zaigun #paketatzepolita.

Oraingo honetan, auzoko kafetegi batean eramateko kafea eskatu ondoren, kartoizko ontzia behin hutsik zegoela, buruko argitxoa piztu egin zitzaigun eta gure paketatzea egiteko aproposa zela erabaki genuen.

Hemen azpian erabili egin ditugun materialen zerrenda osoa duzue:






Kartoizko edalontzia tapa eta guzti.

Washi tape sorta.

Tiradera apaingarria ( armairu batzuen tiraderak aldatu genituenean, kristala ematen zuten hauek aurkitu genituen eta behar baino gehiago erosi ondoren gure lanetarako aproposak izango zirelakoan gordeta genituen)

Goraizak eta kola unibertsala.


Materialak eskura ditugunean, paketatzea prestatzen hasiko gera.

Beti bezala, lan erraza da hau eta etxeko txikiekin egiteko aproposa izan daitekeena.

 





Edalontzia barrutik ondo garbitu ondoren, Kanpotik nahi dugun washi tapearekin gure gustura apainduko dugu.

Gure kasuan koadrodun washi beltz bat eta bihotzdun beste bat konbinatuz egin dugu.






Edalontzia gure gustura apaindu dugunean, buelta eman eta ipurdian tiradera apaingarria kolaz itsatsiko diogu.

Kola ondo lehorra egon arte itxarongo dugu orain. Bitartean eta nahi izan ezkero, madalenak egin ditzakegu.

Edalontzia horrela, gure opariaren tapa bihurtu dugu, eta edalontziaren plastikozko tapa, orain, oparia jartzeko oinarria izango da.

 





Tiradera ondo itsatsia dugunean, edalontziaren taparen gainean gure madalena edo cupcakea bertan jarri, eta edalontzia esan bezala tapa moduan jarriz gure #paketatzepolita egina dugu.

 

 


 


Errazaz eta azkar egiten den paketatzea da eta gainera birziklatuz sortzen gure filosofia jarraituz . Guk oso pozik gaude gure sorkuntza honekin.

Orain #PaketatzePolita erronkako esteka festan utziko dugu lotua, eta bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustuko baduzue, gure alde bozkatzera.

Hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!



2 iruzkin:

  1. Lo ví por instagram, y ya sabes que me gustó mucho! es un reciclaje estupendo y con la decoración que hiciste queda un empaquetado muy, muy bonito!
    Besos

    ErantzunEzabatu
  2. Ha quedado muy elegante, un gran reciclaje?
    Saludos!!!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat