Kaixo berriro!
Gaurko honetan, kurtsoa amaitzear dagoela, esker ona agertzeko txartela batzuk zuekin partekatzera gatoz.
Urtero gure irakasleei esker ona agertzea atsegin dugu, guk behintzat, eta detailetxo bat prestatu eta oparitzen dizkiegu.
Ideia horri lotua,aurten, txartel hauek prestatu ditugu, eta akaso zuek ere gustukoak izango duzuelakoan, blogean nola egin ditugun kontatzea pentsatu dugu.
Hauek erabili egin ditugun materialak:
Inprimagarria. Kasu honetan guk diseinatutako bat. Zuen gustukoa bada beherago deskarga botoia utziko dugu lasai askoan deskarga dezazuen.
Margoak. Guk egurrezko margo normalak erabili ditugu, baina koloreztatzeko erabiltzen duzuen edozer balioko du.
Oraingoan pausoz pausozkoa ezin errazagoa izango da.
Gure inprimagarria azpiko deskarga botoian deskargatu eta inprimatuko dugu nahi dugun tamainan eta koloreztatzen hasiko gara.
Behin gure gustura apaindu dugunean, erditik tolestu eta barruan nahi dugun mezu pertsonala idatzi eta gutun-azal baten sartuz oparitzeko prest izango dugu.
Edo guk egindako opari bat laguntzeko ere erabili dezakegu.
Guk esker oneko txartelak prestatzen dizkiogu kurtsoan zehar gurekin egon diren irakasle, jangela jagole edo hezi lagunei, egunero bazkaria egiten diguten sukaldariei eta eskolaz kanpokoko aktibitateetako monitoreei ere.
Edo maite ditugun lagun, familiarteko edo lankideei ere oparitu egin daitezke. Zuek nahi duzuena.
Esan bezala, inprimagarria deskarga botoian klikatuz lortuko duzue. Gure inprimagarri guztiak bezala jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.
Espero dugu asko deskargatu eta oparituko duzuela. Partekatzen baduzue ere, poztuko gara.
Ha izan da dena gaurkoz
Hurren arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat