Olentzero eta Mari Domingiren gutun inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan aspaldiko partez.

Hilabete konplikatuak izan ditugu eta hemendik pasatzeko astirik gabe ibili gera aspaldi honetan, baina bueltatu gera eta saiatuko gera maizago eskulan eta inprimagarriak zuekin partekatzen.

Honezkero Abenduaren erdira iristen ari gera, eta aurten ere Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria oparitu nahi dizuegu.

Gure azkeneko diseinuetako bat da eta zuen gustukoa izango dela espero dugu. Azpiko irudian ikus dezakezue nolakoa den aurtengo gutuna.





Ala bada, eta zuentzat nahi baduzue, betikoa egin beharko duzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure inprimagarri gehienak bezala jpg formatuan dago, zuek nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Deskargatu, erabili eta zuen ezagunekin partekatzen  baduzue asko poztuko gera.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat