Sukaldeko paperez egindnako tulipauak


 

 

 

Kaixo berriro!

Gaurko honetan, garai honetan ain modan jarri diren tulipan sorta bat etxean dauzkagun materialekin nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Azkenekoz egin genituen loreak, komuneko paperarekin egin genituen arrosak izan ziren. Oraingoan, berriz, sukaldeko papera erabili dugu tulipauak egiteko.

Hauek ere erraz egiten diren loreak dira, eta ikus dezakezuenez oso politak geratzen dira.

Etxeko txikiek laguntza pixka batekin egin ditzakete gainera.


Hauek behar ditugun material guztiak:






Sukaldeko papera, noski.

Publizitate papera, edo periodiko papera berrerabilerako edozein.

Zelo berdea

Kola. Guk barrakoa erabili dugu.

Goraizak.


Hasi gaitezen gure loreak prestatzen...

 

 


 



Lehenengo egingo duguna, lorearen zurtoina izango da. Publizitate papera hartu eta diagonalean jarriz biribiltzen hasiko gera tututxo fin bat eginez. Bukaeran puntan kola apur bat jarriz ondo itsatsiko dugu.

 

 


 


Sukaldeko paperaren txanda orain.

Karratu bakoitza ( papera berez markatuta ekartzen dituenetakoa), sei tiratan moztuko dugu.

Tira bakoitza erditik tolestu eta tolesdura kiribilduz petalo bat sortuko dugu.

Gauza bera sei pusketekin egingo dugu, sei petalo eginez.






Lorea sortzen hasteko, paperezko bolatxo bat egin, beste paper batekik bildu,eta zurtoinari lotuko diogu zelo berdearekin lagunduta. Horrela lorearen muina edo zentroa eginez.





Petaloak jartzeko ordua. Banan bana jarriko ditugu zelo berdearen laguntzaz. Lehenengo biak hasieran egin dugun zentroa ondo estaltzen bata bestearen kontra jarriko ditugu.





Ondoren eta banan bana, hauek ere, beste petalo guztiak jarriko ditugu inguran tulipaua osatuz.





Hostoak egiteko, publiaren orri  bat hartu eta gainean eta bi aldeetatik zelo pixka bat jarri eta hosto forma moztuko dugu. Besterik ez.




Loreak bukatzeko, zutoina zelo berdeaz bildu dugu osorik. Batzuei hostoak jarri dizkiogu eta  beste batzuk gabe utzi ditugu. Hostoak ere zelo berdearekin lotu ditugu zutoinean.






Eta prest. Baditugu gure tulipauak bukatuak. Orain lore ontzi polit batean jarri eta nahi dugun txokoa apainduko dute.

Hau izan da dena gaurko honetan. Orain zuen txanda, anima zaitezte zuen tulipau sorta propioak egiten!

Hurren arte!



1 iruzkin:

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat