Paketatze Polita aluminiozko ontzia eta feltoa erabiliz

 




Kaixo berriro!


Gaurkoan, blogera bueltan ekartzen ditugu paketatze polita erronkarako proposamenak.

Badakizuenez, erronka hau gure lagun @patypeando-k antolatzen du bere blogean. Bertan Patryk gai edo material bat edo batzuk ematen dizkigu, eta horrekin parte hartzaileak paketatze polit bat prestatu behar dugu.

Hilabete honetan, aluminiozko ontziak gehi feltroa erabiltzeko erronka bota digu Patryk eta hau da guri bururatu zaiguna material hori erabiltzeko.

Oraingoan, pazko garaiko goxoki eta txokolate batzuk oparitzeko untxi-poltsatxo bat egin dugu.

Hauek erabili egin ditugun material sorta guztia:






Aluminiozko ontzia, noski. Guk flan bateko ontzia berrerabili dugu flana jan ondoren.

Feltroa. Kasu honetan bi koloretakoa, txuria eta morea. Etxean genituenak ziran, beste lan batetik sobratutakoak.

Errotulagailu beltz bat.

Goraizak.

Kola beroa. Kola pistola eta guzti. Nahi izanez gero itsasgarri unibertsalen bat ere erabili daiteke.

 

Hasi gaitezen gure untxi-poltsa egiten.

 

 


 


Lehenengo egingo duguna, feltroa ontziaren inguruaren neurrira moztea izango da.

Ondoren eta kontu handiz ez erretzeko, kola beroarekin pegatuko dugu ontzianren inguruan.

Azkenik feltroa atzetik ere pegatuko dugu tutu bat osatuz. 





Egin dugun feltrozko tutuan, untxiaren belarriak marraztuko dizkiogu errotulagailuarekin, eta ondoren moztuko ditugu iruditan ikusten den bezala.





Sudurra eta biboteak egingo dizkiogu orain. Feltro txuriarekin sudurra eta feltro morearekin biboteak. Behin moztu egin ditugunean bata bestearen gainean pegatu eta gure untxiari jarriko dizkiogu.



Paketatzea ixteko feltrozko tira bat moztuko dugu orain.

Azkenik gure oparia untxiaren barruan sartu. (Kasu honetan gozoki eta txokolate batzuk.). 

Eta bukatzeko, belarrien hasieraren altueran moztu dugun azkeneko feltrozko tira jarri eta atzeko aldean korapilatuz, gure paketatzea bukatua izango dugu.

 

 


 


Prest, badugu hilabete honetako #paketatzepolita egina. Orain PATYPEANDO blogera goaz gure proposamen hau uztera. 

Aurkezten diren proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu, eta gurea gustuko baduzue, gure alde bozkatzera.


Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



4 iruzkin:

  1. Una bonita idea para la semana de Pascua. Musssssuuuuu pottttooooolllloooo

    ErantzunEzabatu
  2. Me encanta!!! Original y muy divertido.
    Saludos.

    ErantzunEzabatu
  3. super simpatico, es una chulada e ideal para la época que viene... siento tardar en pasarme, complicaciones del curro... pero a ver si me pongo al día... mil gracias por participar...saludines

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat