Botoi batekin egindako eraztuna


 

 

 Kaixo berriro!

Gaurkoan urte honetako azkeneko eskulana zuekin partekatzera gatoz. Aurten ekarri dizkizuegun gehienak bezala, lan azkarra eta erraza izango da. Material gutxikoa gainera, baina helduak edo helduen laguntzarekin egiten den horietakoa da.

Urtea bukatzeko, eraztun bat, botoi berezi batekin nola egin kontatuko dizuegu.

Guk botoi hau, Donostiako Eskulanen Etxean erosi egin genuen botoi eder batekin egin dugu. Hariak eta abar erostera joaten ginen bakoitzean, hango botoi bilduma handia ikusten genuen guztietan botoi hau ikusten genuen eta beti erosteko gogoarekin geratzen ginen, baina nola erabili erabaki arte ez genuen erosi. Hau da,eraztun bat egitea erabaki genuen arte. Orduan poz pozik botoia erosi eta lanean jarri ginen.

Huek erabili egin ditugun material sorta:





Gure botoi berezia. Zuek nahiago duzuen botoia erabili dezakezue, zuentzat berezia dena edo bereziki gustukoa duzuen bat.

Eraztun oinarria. Guk auzoko bazarrean erosi dugu.

Alikatea

Kola beroko pistola.


Behin materialak bildu ditugunean, lanean hasiko gera.





Lehengo egin duguna, azpiko partean zeukan metalezko piezatxoa alikatearekin moztea izan da. Azpiko aldea ahalik eta zapalena behar dugulako.





Orain kola bero puntu bat emango diogu botoiari azpiko partean eta gainean eraztun oinarria jarriko dugu.

Kola ondo hoztu arte itxoin eta prest izango dugu gure eraztuna.

 

 


 

Eraztun elegantea geratu zaigu. Gau zaharreko afaritarako jantzita eramango dugu aurten, gure modelito elegantearen konplementu perfektu gisa.


Ba hau izan da guztia gaurkoz. 

Sartzear dagoen urte berriko proposamen artean, hemendik, zuekin eskulan gehiago eta gehiagotan partekatzearena dago. Espero dezagun lortu ahal izatea.

Hurren arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat