Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan aurtengo Gabonetako lehenengo lanarekin. Azken minutuko gabonetako egutegia nola egin dugun kontatuko dizuegu.
Badakigu txokolateak dauzkaten gabonetako egutegiak edozein denda edo supermerkatuetan merke-merke erosi daitekeela, baina hemendik gurea propioa egitea gustatzen zaigu eta berziklatzen bada, askoz gehiago.
Joan dan urteko abenduan, maskarilen kutxa eta plastikoak birziklatuz egin genuen egutegia, baina aurten maskarilen oroitzapenak alde batera utzi nahian beste hau egin dugu, kristalezko poto bat birziklatuz.
Momentutxo batean egiten den lana da eta etxeko txikiek egiteko erreza da.
Hemen erabili ditugun material sorta:
Kistalezko potoa. Guk garbantzu egosien kristalezko potoa erabili egin dugu.
Errotulagailu txuria, auzoko bazarrean erositakoa.
Barrako kola eta goraizak.
Txokolateak eta gozokiak.
Azkenik gabonetako irudia eta 1etik 24 rako egutegi bat. Hauek, guk marraztuak izan daiteke edo gureak gustukoak badituzue, beherago deskarga botoiak utziko ditugu zuek deskargatu ahal izan ditzazuen.
Hasi gaitezen egutegia prestatzen.
Lehenengo eta behin, irudiak moztuko ditugu. Gabonetako irudia potoaren tapan jartzeko tamainan moztu eta kolarekin tapan itsatsiko dugu.
Egutegia, atzera kontua izango dena, potoaren gorputzean jartzeko tamainan moztu eta kolarekin potoan itsatsiko dugu.
Bukatzeko, errotulagailu txuriarekin potoa apainduko dugu elur malutak eta puntutxoak potoan margotuz.
Potoa gure gustura apaindu dugunean, 24 txokolate edo gozoki bertan sartu eta abenduko atzera kontua hasteko prest izango dugu.
Abenduak 1ean hasiko gera bertatik egunero txokolate edo gozoki bat hartzen eta potoan itsatsi dugun egutegian dagokion zenbakia ezabatuz 24ra iritxi arte, Olentzero eta Maridomingi gure etxeak bisitatuko gaituzten eguneraino.
Zuen bertsioa egitera animatzen bazeate, eta gure irudiak zuen gustukoak badira, azpiko irudietan klikatuz zuenak izango dira.
Jpg formatuan daude zuek nahi edo behar dituzuen tamainan inprima dezazuen.
1etik 24rako atzera kontuaren irudia deskargatzeko HEMEN KLIKATU.
Olentzero eta Maridomingiren irudia deskargatzeko HEMEN KLIKATU.
Ah, ahaztu gabe, lan honekin, Diydetodounpoco-ko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkan parte hartzen dugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera.
Hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat