Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan, esan genizuen bezala, Gabonetako gure lehenengo lana zuekin partekatzera.
Abendua hasi baino lehen gure aurtengo gabonetako egutegia nola prestatu egin dugun kontatuko dizuegu gaur.
Gabonetako egutegia dakizuenez, abenduko lehen egunetik gabon gaua arte atzera kontua egiteko egutegia da, non egun bakoitzerako sorpresa txiki bat gordeta dugu.
Azkar batean egiten da, eta gainera birziklapena lantzen duen lana da.Begira zeintzuk diren erabili egin ditugun materialak:
Musuko edo maskara kutxa.
Musukoen plastikozko poltsatxoak.
Folio txuriak
Errotulagailuak
Goraizak-
Kola eta margolari zinta.
Aurrerago kontatu dizuegun bezala, eta materialak ikusi ondoren, argi geratu egin da birziklapen edo berrerabilpen lana dela, ezta?.
Gaur egun derrigorrezkoak diren musukoak etortzen diren kutxa eta plastikoei beste bizitza bat nola eman gure ardura bat izaten ari da aspaldi honetan, eta hau izan da bururatu egin zaigun ideietako bat.
Goazen pausoz pausozkoarekin:
Lehengo egin duguna, kutxaren alde guztiak foliotan markatzea izan da. Eta ondoren hauek moztu egin ditugu. Hauekin musukoen kutxa forratzeko erabiliko ditugu.
Aurreko aldea izango den puska hartuko dugu forratzen hasi aurretik eta bertan abenduko egutegia 1-etik hasi eta 24-ra marraztuko dugu. Nahiago dugun bezala apainduz.
Alde hau hartu eta kolaren laguntzaz, esan bezala, kutxan pegatuko dugu.
Era berean kutxaren alde guztiak forratuko ditugu. Guk folio txuriekin egin dugu, baina bakoitzak nahi duzuen bezala egin dezakezue, zuen gustuko paperak erabiliaz.
Margolari zinta hartuko dugu orain eta bertan gure egutegiaren zenbakiak banan bana idatziko ditugu eta nahi izan ezkero apaindu. Guk bihotz baten barruan idatzi ditugu gure zenbakiak ikus dezakezuenez.
Gure 24-a handiagoa egin dugu zintaren bi puska bata bestearen gainean jarriaz.
Zenbaki guztiak idatzi ditugunean moztuko ditugu eta plastikozko poltsatxoetan ipiniko ditugu.
Poltsatxoen barruan sartzeko, paper puska batzuk prestatu ditugu eta bertan mezutxoak idatzi egin ditugu. Batzuk animozkoak, beste batzuk oporretako plan txikien ideiekin, eta guztiak txokolate pixka batekin lagundu ditugu.
Sorpresa guztiak poltsatxoetan ditugunean, kutxaren barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.Eta abendua iristean, dagokion egunaren sorpresa atera eta kanpoan marraztu ditugun zenbakietan, marka jarriz gure gabonetako atzera kontua disfrutatzea tokatuko zaigu.
Espero dugu gure ideia hau atsegin izatea, eta zuena egiteko gogoa piztu izana.
Gure lan hau gaurkoan ere, Diydetodounpoco-ko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkan parte hartzera eramango dugu. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera. Eta gurea gustuko baduzue, gure alde bozkatzera.
Hau izan da guztia gaurkoz.
Hurren arte!
Te ha quedado monisimo,Miren y como siempre reciclando y reutilizando.
ErantzunEzabatuAhora a disfrutarlo a partir del día 1.
Besitos
Buenísima idea la de reciclar todo!!!!quedan genial.
ErantzunEzabatuUn saludo.
Qué ingenio Miren! Muy buen reciclaje, y un calendario fantástico, no le falta detalle, me encanta!.
ErantzunEzabatuMuchísimas gracias por sumarte, petons!
Un reciclaje de los buenos, me gusta el calendario. Un abrazo
ErantzunEzabatulas 3 r, y encima un calendario muy chuli.. saludines
ErantzunEzabatu