Kartoizko pazko arrautzen girlanda

 





Kaixo berriro !

Gaurko honetan, pazko oporrak gainean dauzkagula, etxeko txikiekin egiteko eskulan azkar bat ekartzen dizuegu.

Oraingoan kartoizko kutxa bat birziklatzen pazko arrautza batzuk egingo ditugu eta hauekin gure etxeko txokoren bat apaintzeko girlanda bat osatuko dugu. 

Oso erraz egiten den lana, eta oporretako arratsalde entretenigarri ba.t pasatzeko baliagarria izan daitekeena.

Hauek erabili ditugun materialak:
 
 
 

 



Kartoizko kutxa bat. Guk izozkien kutxa bat erabili egin dugu oraingoan.
Papera eta arkatza
Tenperak. Edo etxetik dauzkagun margoak.
Pintzelak 
Ura. Pintzelak garbitzeko.
Goraizak.
Orratz eta haria.
 
 
 
Pausoz-pausozkoarekin hasiko gara.
 
 
 

 

Papera eta arkatza hartu eta arrautza bat marraztu eta ondoren moztuko dugu. Honekin gure girlanda osatuko duten kartoizko arrautzen txantiloa egingo dugu.
Marrazten ez bagara oso abilak edo erosoagoa egiten bazaigu, irudia internetetik ere jaitsi dezakegu.









Behin gure arrautzen txantilo edo plantilla daukagula, kartoizko kutxa ireki eta bertan nahi aina arrautza marraztuko ditugu. guk dozena erdi bat egin ditugu, baina kantitatea bakoitzak nahi duen bezala egin dezake.
Kartoian marraztuak dauzkagunean goraizekin moztuko ditugu arrautzak. 








Orain parterik dibertigarriena dator. Margoketa. Gure tenpera eta pintzelak hartu eta kolorea emango diogu arrautzei. Oinarrizko kolore bat eman diogu guk lehenengo eta gainean beste koloreekin irudi diferenteak egin dizkiogu.
Pauso hau ere bakoitzak nahi duen eran egin dezake.
 
 
 
 

 



Arrautza guztiak margotu ditugunean, margoa lehortzen utzi eta lehorrak daudenean, orratza eta haria hartu eta gure girlanda osatuko dugu.
 
 
 
 





Orain gure girlanda hartu, eta nahi dugun txoko apaindu dezakegu.
Guk goiko irudietan ideia pare bat eskaintzen dizuegu.
Orain zuen txanda. Animatu eta bat egitera gonbidatzen zaituztegu.


Ba hau izan da dena gaurkoz.
 
Hurren arte!
 


1 iruzkin:

  1. Es super chula, me mola para packaging... hice una hace años con conejitos, y quedaba muy chuli... saludines

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat