Lore lehorrez egindako eranskailuak

 




Kaixo berriro!

Gaurkoan, beste lan erraz bat zuekin partekatzera gatoz.

Honezkero udaberria iritsi zaigun honetan, lehenengo loreak loratzen ari direla, loreak biltzen aritu egin gara paseatzera atera garenean.

Bildutako loreak, liburuen barruan lehortzen izan eta gero,  gure postal, orri-markagailu edo bullet journala apaintzeko erabiliko ditugun eranskailuak nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Esan bezala oso lan erraza, txikiekin egiteko polita eta aproposa iruditzen zaiguna. Eta gainera oso material gutxirekin egingo duguna. Ikusi:








Guk bildutako eta ondoren lehortutako loreak.

Goraizak.

Plastiko itsasgarria. Liburuak forratzeko erabiltzen den horietakoa.

Hiru gauza hauek prest dauzkagula, hasi gaitezen loreak eranskailu bihurtzen.

 

 


 


Lehenengo egingo duguna, plastiko itsasgarria moztea izango da. Gutxi gora behera  erabiliko ditugun loreak sartzeko tamainaren bikoitza moztuko dugu. Eta ondoren, puska hau, bi zati berdinetan (gutxi gora behera hau ere).





 Bietako plastiko puska bat hartu eta oinarri gisa erabiliko dugu. Gainean loreak guk nahi dugun bezala jarri eta ondoren beste plastiko puskari beheko babesgarria kendu eta loreen gainetik itsatsiko dugu.






Gaineko plastikoa, ondo estutuko dugu, ondo itsatsia gera dadin , eta ondoren loreen inguruan moztuko dugu, nahi diogun forma emanez, eranskailua sortuz.

Irudietan ikus dezakezuen bezala,  nahi aina tamaina eta forma desberdin lortu ditzakegu.






Gure eranskailuak erabiltzea oso erraza da. Azpian utzi egin dugun babesgarria kendu eta nahi dugun tokian itsatsi besterik ez dugu.

Goiko irudietan ikusten duzuen bezala, guk kasu honetan orri-markagailu eta etiketa bat apaintzeko erabili ditugu, eta oso politak geratzen direla pentsatzen dugu.

 

 

 




Ba horrela, era erraz honetan egin ditugu lore lehorrez eranskailu hauek. Orain zuen txanda.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



3 iruzkin:

  1. Que idea tan original y diferente para decorar trabajos de Scrap, cartas, marcapáginas, etc....me ha encantado.
    Besitos

    ErantzunEzabatu
  2. si que queda bonito, no conocía esta técnica, habrá que intentarlo
    Bsos

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat