Kaixo berriro!
Gaurko honetan, aurtengo azkeneko eskulana ekartzen dizuegu.
Beti bezala super erraza, etxeko txikiek egiteko modukoa eta birziklapena lantzen duena ere.
Bizitzen ari garen garai konplikatu hauetan, nahasmena ez da batere gomendagarria, eta familia edo lagunekin elkartzeko aukera izan ezkero gau zaharrean, garrantzitsua iruditzen zaigu, bakoitzak bere kopa edo edalontzia zein den ondo jakitea.
Horretarako kopetan jartzeko etiketak jartzea aukera ona dela iruditzen zaigu, eta hauek dira guk egin eta zuekin partekatu nahi ditugunak.
Hauek behar ditugun material sorta:
Erlojuen irudiak. Interneten erraz aurkitzekoak, ala ere gureak nahi izan ezkero azpian deskargatzeko esteka utziko dizuegu.
Kartoizko tutua. Komuneko edo sukaldeko paperarena.
Arkatza eta errotulagailu bat
Barrako kola eta goraizak
Zulagailua.
Lazo edo zinta gorria. ( Zerbait gorria eraman behar omen da eta, urte berria zortea ekar dezan)
Goazen ba gure etiketa identifikatzaileak prestatzera:
Tutua ondo zapaltzen hasiko gera, eta ondoren, bertan, guk nahiago dugun formako etiketa marraztu eta moztuko dugu. Hauek gure lanaren oinarria izango dira.
Etiketak apaintzeko momentua. Erlojuen irudiak moztu eta barrako kolarekin etiketen gainean pegatuko ditugu.
Esan dizuegun bezala, interneten erlojuen irudi pila aurkitu ditzakezue, baina guk erabili dugun irudi hau erabili nahi baduzue HEMEN KLIKATUz zuena izango da. Nahiago duzuen tamainan inprima dezakezue.
Erlojua pegatu dugunean, errotulagailuarekin edalontzia erabiliko duen pertsonaren izena idatzi eta etiketa pixkat apaindu. Guk izar batzuk marraztu ditugu.
Zulagailuarekin goiko aldean zulotxoa ere egingo diogu.
Egin diogun zulotxotik lazo gorria sartu eta korapilatuko dugu etiketa bukatzeko.
Behin lazoa ondo lotua duenean, dagokion kopan lotu eta prest izango dugu!
Eta era erraz honetan, ez dugu nahasketarik izango gure kopekin gabon gaueko afari edo festan.
Eta etiketak hartu eta Diy de todo un poco blogeko #reciclaycreadiy erronkan parte hartuko dugu. handik pasa eta proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Orain zuen txanda. Anima zaitezte zuenak egiten eta festa ona izan dezazuela.
Sartzear dagoen urte berri honek osasuna ekar ditzagula guztioi.
URTE BERRI ON GUZTIOI
Qué bonito detalle para los nombres. Mira, de esto me libro porque no hago la cena en mi casa, pero si lo hiciera te lo copiaría. 2022 urte Berri on!!
ErantzunEzabatuEstupendo reciclaje, e idea Miren, quedan genial esos marcadores de copas con el reloj, me han encantado!.
ErantzunEzabatuMuchas eskerrik asko por sumarte, i molt bona entrada d'any!.
Petons
Que maravilla de marcadores, Miren
ErantzunEzabatuEs una idea original y divertida.
Besitos
Es una chulada de idea, me gustó mucho desde luego este reciclaje es muy bueno. Un abrazo y mis mejores deseos para este año que vamos a empezar.
ErantzunEzabatuQue chuli... saludines
ErantzunEzabatuUna idea genial para reuniones familiares!!!
ErantzunEzabatu