Kaixo berriro!
Gaurko honetan, halloween garaiko apaingarri gisa prestatu dugun momia lanparatxoa nola egin dugun kontatzera gatoz.
Beti bezala , etxeko txikiek egiteko aproposa eta etxetik dauzkagun gauzekin erraz egingo duguna.
Hauek erabili ditugun material sorta:
Kristalezko ontzi bat.
Paperezko zapiak. Pare bat. edo komuneko papera, daukazuena.
Kartulina beltz puska bat.
Zelo, goraizak eta rotu bat.
Led argiak. Guk hauek bazar batean erosi ditugu, pila pare batekin funtzionatzen dute. Led kandelatxo bat ere balioko luke.
Goazen pausoz pausozkoarekin:
Lehenengo egingo duguna, paper zapiak tiratan moztea izango da. Eta ondoren zeloaren laguntzaz tira guztiak elkartu eta tira luze bat osatuko dugu.
Orain, paperezko tira luzea hartu eta kristalezko ontziaren inguruan biltzen joango gera. Paperarekin momia baten itxura emanez. Hasierako eta bukaerako muturrak kristalezko ontzian zeloarekin itsatsiko dugu.
Kartulinaren txanda iritsi da. Bertan eta errotulagailuarekin begiak marraztuko ditugu. Goraizekin moztu eta gure momiari jarriko dizkiogu paper tiren artean sartuz.
Azkenik, led argiak ontziaren barruan sartu, piztu eta ontziaren tapa ondo itxiz, taparen gainean ontzia zutik jarriaz gure momia lanpara bukatu dugu!
Txoko ilunak argiztatzeko prest dugu gure momia lanparatxoa .
Erraza, ezta? Ba, zuen gustukoa baldin bada, badakizue,anima zaitezte eta zuena prestatu.
Besterik ez gaurkoz
Hurren arte!
Una lampara momia de lo más simpática, Miren.
ErantzunEzabatuBesos
Tu linterna se ve genial!
ErantzunEzabatuBesos
Me encanta es terroríficamente divertida!!!
ErantzunEzabatuUn precioso tres en uno en toda regla Miren!!. Precioso, lowcost y súper divertido 🙌🙌. Nos gusta poco el jalogüen y si es sangriento menos .... Así que nos encantan estos diys con su punto entrañable 😘
ErantzunEzabatuBesotes