Aloezko xaboitxak
Kaixo berriro!
Hementxe gaude egun luze batzuen ostean, beste eskuz eginiko batekin.
Oraingo honetan, oparitarako etxean eginko xaboitxoak. Xaboia egiten dudan lehenengo aldi honetan, modu errazenarekin hasi naiz.
Glizerina xaboia erabiliaz oinarri gisa eta gure gustoko zerbaitekin nahasiz.
Etxean xaboia egiteko ere, sosarekin eta olioa erabiliz egin daiteke gure xaboia zerotik hasiaz, baina horrekin beste batean saiatuko gera.
Ikus dezaun zer erabili dudan gaurkoan xaboia egiteko:
Beti bezala eraz aurkitzekoak edo etxean edukitzekoak.
Lehenengo glizerina xaboia, lurrindegitan edo belar dendatan aurkitzeko erraza, nik 125gr-ko pastilatxoa erabili egin det.
Aloe penka pare bat. Nik balkoitxoan dudan Aloe landareari kendu dizkiot. Honek xaboiari bere propietate guztiak emango dizkio.
Moldeak, xaboiari eman nahi diogun formakoak. Ahal bada antiaderenteak, nik silikonazkoak erabili ditut.
Bol pare bat, bat behintzat mikrouhinean sartzeko modukoa.
Labana eta sardeska bat, eta irudian azaltzen ez bada ere batidora eskura eduki lagungarria izan daitekelako.
Goazen ba prestaketarekin:
Lehenengo, aloe penkak txurituko ditugu, eta barrukoa bol txiki batean jarriko degu.
Kontu handiz zapaldu, gero xaboiarekin nahasteko prest egon dadin. Sardeskaekin ezin bada, batidora hartu eta erabili .
Orain glizerina pastila hartu, karratutxotan moztu eta mikrouhinean 10/20 segundoko kolpetan urtuz joan.
Kontuz irakin ez dezan.
Orain, gauza biak nahastuko ditugu. Aloearen barrukoa glizerina urtuari gehituko diogu kontuz, eta ondo nahasiko degu.
Behin nahasita degunean moldetan jarriko degu eta hoztutzen utzi. Goizetik gauera utzi egin det ni, baina ordu pare batean hotzak eta gogortuak egongo dira.
Hotzak eta gogortuak daudenean moldeetatik aterako ditugu, eta erabiltzeko prest izango ditugu.
Orain era polit batean bildu eta oparitu!
Hau izan da, ba, dena gaurkoz.
Hurrenarte!
¡Qué fácil! Seguro que lo pongo en práctica porque me parece sencillo de hacer.
ErantzunEzabatuGracias por compartir.
Besos
Pruebalos ,Isabel.
EzabatuPara empezar estan muy bien.
Besos
Genial idea la de hacerte tus propios jabones Miren. A nosotros de momento solo nos ha dado por hacer desodorante casero y utilizamos nueces de lavado para el lavado de la ropa y bueno en la medida de lo posible nos gusta utilizar la mayor parte de los productos naturales que podamos ;-)
ErantzunEzabatuBesos y feliz domingo
En esto estoy empezando, la verdad, pero yo también procuro utilizar la mayor cantidad de productos naturales que puedo.
EzabatuBesazos
Xaboia egitea nire "lan pendiente" bat da... Eta glizerinazkoa izango da, ikusi dudanez erraza da eta. Irrikitan nago lantxo hori egiteko. Badaukat materiala, baina... lasaitasuna ere bada beharrezkoa... ;)
ErantzunEzabatuMusu handi bat!! Helena
Xaboiekin hasteko era hoberna da, Helena.
EzabatuAnimatu, gainera oso azkar egiten dira.
Muxuak
Que curiosa forma de preparar estos jabones, una explicación estupenda, recuerdo a mi madre preparando jabón casero, pero la verdad es que nunca he hecho. Te han quedado muy bonitos e imagino la suavidad que debe quedar con el aloe!
ErantzunEzabatuUn beso y feliz semana!
Para principiantes, Cristina.
EzabatuCon glicerina siempre salen bien.
Besos