Kaixo berriro!
Gaurkoan betiko jolas baten beste bertsio berri bat ekartzen det. Hiru hilaran jokoa. Beste batean ere jolas honen bertsio bat ekarri nuen onera, gazta kutxa bat birziklatuz, baina gaurko honetan beste bueltatxo bat emanda ekarri egin det.
De todo un poco blog eko Anna Llansak bere blogean denetarik ikasten proposamena izaten du, non bakoitzak, aldez aurretik jarritako gai baten inguruan eskulan bat egiten du. Oraingo honetan " betiko jolasak" izan da aukeratutako gaia, eta bertan parte hartzea bururatu zait, hiru ilaran honekin.
Ea ze iruditzen zaizuen.
CD kutxa zahar bat, eta nespresso kapsula batzuk hartu eta hauxe da egin dudana.
Orain pausoz pausokoa:
Lehenengo fitxak egin: Kapsulak zapaldu eta bertan fieltrozko irudiak pegatu. Nahi bada, beste materialeko irudiekin ere egin daitezke....
Orain tableroa:
Erraz, erraza. Erregela eta rotuarekin tableroa kutxaren tapan marrazten degu, eta badugu tableroa egina.
Gainera fitxak, jolasten bukatzean, kutxaren barnean gordetzen dira.
Orain jolastera!
Ba hau da nire proposamena, betiko joko eder bat, erabilitako materialak birziklatuz.
Orain "aprendiendo de todo un poco" ra noa parte hartzera. Pasa zaitezte handik , parte hartzaile guztien proposamenak ikustera!
Hurrenarte!
























