Paper soberekin egindako belarritakoak

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan paper eta kartoi edo kartulina soberak aprobetxatzeko lan bat ekartzen dizuegu.

Hemendik maiz zabiltzatenak, badakizue ez zaigula ezer botatzea gustatzen, eta askotan aprobetxamenduko lanak egiten ditugula.

Oraingoan, paper soberakin asko genuela konturatu ondoren, ideia pare bat aztertu ondoren, hemen daukazue bururatu egin zaigun lehenengo bat.

Paperez eginiko belarritako elegante batzuk nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Hasteko behar ditugun material sorta erakutsiko dizkizuegu:






Paper eta kartoi erretalak,noski. kasu honetan txokolate tableta baten ontziaren puska bat eta liburu zahar baten orri puska bat. (periodiko edo komiki orrialde galduak ere erabili daiteke)

Belarritakoentzako oinarriak, kasu honetan gantxo modukoak (guk auzoko bazarrean erosten ditugu)

Anila txiki pare bat . 

Arkatza, kola, goraizak, alikate txiki bat, zotza edo orratz bat (punta zorrotza duen edozer balio digu)eta azkenik esmalte gardena, azkazaletako erabiltzen den horietako bat.

Behin materialak eskura ditugula, belarritakoak egiten hasiko gera.





Hasteko belarritakoak zein forma edukiko duten erabaki behar  dugu. Guk borobilak nahi genituen eta horretarako kola barra hartu eta molde bezela erabili dugu bere ingurua kartoian markatuz.

Bi borobil markatu eta moztu egin ditugu, beraz, kartoian.. Hauek gure belarritakoen oinarria izango dira.




Kartoizko oinarriak hartu, eta paperaren gainean jarriko ditugu molde moduan eta ingurua marraztuko dugu lau aldiz, bi belarritako bakoitzeko.

Irudiak moztu eta kartoien bi aldeetan pegatuko ditugu barrako kola erabiliaz.






Papera ondo pegatua dagoenean, gainetik esmalte gardena emango diogu babes moduan,

Esmaltea lehor dagoenean, zotza edo orratza hartu, eta goialdean zulotxo bana egingo dizkiogu.





Orain lanaren alderik zailena dator, etxeko txikiek pauso honetan heldu baten lagntza beharko dutelako alikatea erabiltzeeko.

Alikatearekin anilak ireki, belarritakoei egindako zuloetatik sartu eta  belarritako gantxoa sartu ondoren anila itxi egingo dugu alikatearen laguntzarekin.

 

 


 

 Eta prest!. Belarritako berri eta original batzuk lortu ditugu, material soberakinak aprobetxatuz.

Hau izan da dena gaurkoz. Zuen gustuko lana izango dela espero dugu.

Hurren arte



1 iruzkin:

  1. Ezin hobea egindako berziklapen hau, Miren! Zure azalpenak gainera ondo baino hobeak. Zorionak!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat