Kaixo berriro!
Hementxe gaude eskulanekin bueltan. Oraingo honetan, birziklapen lan azkar eta polit batekin gatoz.
Udazken euritsua (azkenik eta zorionez euria dugu bueltan) hasi den honetan, edozein arratsaldean egiteko aproposa iruditu egin zaigu.
Etxetik dauzkagun edozein plastikozko botilatxo loreontzi eder bihurtuko dugu oso era errazean, ikusiko duzue.
Hauek izango dira erabiliko ditugun material sorta:
Plastikozko botila edo ontzia. Kondizio bakarra txuria izatea da. Esnearena, txanpu edo xaboiarena edoizen balio du txuria baldin bada. Gurea esne kondentsatu pote bat da.
Errotulagailu permanenteak. Gure gustuko edozein koloretakoak eta beltz bat.
Goraizak.
Behin materialak dauzkagula, hasi gaitezen gure ontzia loreontzi bihurtzen.
Lehenengo egingo duguna, ontzia biluztea izango da. Horretarako tapa eta dakarren etiketa guztiak kenduko dizkiogu.
Eta ondoren ondo garbitu eta lehortuko dugu. Barrutik eta kanpotik.
Ontzia garbia eta lehorra dugunean, apaintzen hasiko gera. Horretarako errotulagailu permanenteak hartu eta gainean inguru guztian margotzen hasiko gera. Bakoitzaren gustuen arabera.
Guk kasu honetan, lehenengo kolore piskat jarri diogu oinarri gisa irudi irregularrak osatuz, eta ondoren eta errotulagailu beltzaren laguntzaz, gainean gure gustuko irudiak egin ditugu.
Apaintzeko fase honetan, bakoitzaren gustu eta irudipena libre lantzeko momentua da.
Behin gure gustura apaindu dugunean, barrua betetzeko garaia iritsiko da.
Paperezko lore polit batzuk, guk bildutako lore sorta bat, nahi duzuena jarri eta gure etxeko edozein txoko alaitzeko prest izango dugu.
Guk gure ikas mahaiaren gainean jarri dugu, paperezko lore batzuk barruan jarri ondoren.
Lan erraza, ezta?. Orain zuen txanda. Anima zaitezte zuen bertsio propioak egitera!
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurren arte.
Liluragarria iruditu zait benetan, Miren. Inoiz ez nuen pentsatu lorontzia pote baten birziklatuz sortuta zela. Eta askoz izugarria deitzot no la lortun diseinu polit hori.
ErantzunEzabatuOso ona.
Besarkada ha di bat zuretzat.