Udazkeneko kalabazak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, hasi berri den udazken honetako gure lehenengo eskulanarekin.

Gaurkoan, ain modan jarri diren oihalezko kalabaza apaingarrien gure etxeko bertsioa nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Toki guztietatik ikusten ari gera oihalezko kalabaza apaingarriak, eta oihal eder askorekin eginak , edo denda askotan salgai eta guri gure lowcost bertsio hau bururatu egin zaigu, etxetik guztiok ziur izango ditugun gauzak erabiliz.

Gainera etxeko txikiekin egiteko lan erreza da. Arratsalde euritsu batean denbora pasa polita izan daitekeena.

Hauek materialak:

 

 


 


Sukaldeko zapi bat. Eskuak edo sukaldeko gauzak lehortzeko erabiltzen dugun horietako bat.

Kartoizko tutu bat. Edo txikiak badira bi (komuneko paperarena adibidez) .

Publizitate papera.

Hari beltz pixkat

Margolari zinta

Goraizak.


Behin material guztiak eskura ditugunean, hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin.





Lehengo egin duguna, kartoizko tutua erditik moztea izan da. Tutu txikiak erabiltzen baditugu, pauso hau ez dugu egin behar, bi tutuk baditugulako.





Publiaren txanda orain. Publizitate papera hartu eta tutu edo txurro lodi xamarrak egingo ditugu eta margolari zintaren laguntzaz, tutuaren inguran pegatuko ditugu borobil antzeko zerbait lortu arte.

Honekin, gure kalabazaren barrualdea lortu egin nahi dugu, beraz, gure kalabazak izango duen tamaineko  lodiera emango diogu papera gehiago edo gutxiago jarriaz.





Zapiarekin lanean hasiko gera orain. Zapia mahi gainean zabaldu eta gure kalabazaren oinarria gainean, erdian gutxi gora behera, jarriko dugu.

Orain zapia punta batetik hartu eta tutuaren barruan sartuko dugu, oihalari forma pixkat emanez. 

Gauza bera hiru puntarekin egingo dugu, eta laugarren punta hartzerakoan, pixkat kanpoan utziko dugu, hosto bat irudikatuz.






Bigarren tutu puska hartuz, kirtena egingo diogu kalabazari.

Tutua erditik ireki, barrura bildu eta margolari zintarekin itsatsiko dugu. Hari beltz puska luze bat hartu eta kirtenaren inguruan bilduko dugu, lehengo gorantz eta gero beherantz haria gurutzatuz, eta behe aldean margolari zintarekin ondo pegatuz.

Kirtena prest dugunean, gure kalabazaren erdian jarriko dugu, utzi diogun hostoaren ondoan ondo sartuz.

Prest bukatu dugu gure kalabaza.






Guk, iruditan ikus dezakezuenez, bi zapi desberdinekin, kalabaza pare hau egin ditugu, baina etxetik daukagun edozein oihal puska erabili dezakegu. Kamiseta edo alkandora zaharrak erabiliz, koadrodunak adibidez . Zuen gustuen arabera edo etxetik aprobetxatzeko daukagunaren arabera.





Hau izan da ba, gure oihalezko udazkeneko kalabaza apaingarriaren etxeko bertsioa.

Espero dugu gustatu izan eta zuen bertsio propioak egiten anima zaitzatela.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



2 iruzkin:

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat