Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan beste esku lan erraz batekin.
Oraingoan etxeko txikiek beraiek bakarrik egin dezaketen lan bat ekartzen dugu. Guk egindako washi tapea.
Washi tapea zinta itsaskor apaindua da, eta hemendik maiz zabiltzatenak, badakizue guri washi tapea erabiltzea asko gustatzen zaigula . Mota, tamaina ,eta kolore desberdinetako zinta hauetako batzuk badauzkagu, eta dibertigarria iruditu zaigu gure zinta propioa egitea.
Behin egiten probatu eta pila egiten hasi ginen, oso erraza bai da. Eta zuekin partekatzera animatu gera.
Uda arraro honetako rato eder bat pasatzeko modu entretenigarri bat ere izan daiteke.
Hasi gaitezen materialak aurkezten:
Margolari zinta. Tamaina desberdineko bi erabili ditugu guk, baina nahi den tamainakoak izan daitezke.
Laberako papera. Ziur etxeko sukaldean daukazuela rollo bat .
Zigiluak, zuen gustuko edozein.
Errotulagailuak.
Goraizak
Kartoi puska batzuk.
Hasi gaitezen ba gure washi tapea egiten...
Lehenengo egingo dugun gauza, labeko papera lan egin behar dugun mahai gainean ondo zabaltzea izango da.
Gainean margolari zinta tirak gainean itsatsiko ditugu. Labeko paperean jartzen ditugu gero zinta berriro ere bildu eta erabiltzeko prest izango dugulako, paper honen gainean ez delako finko itsasten.
Nahi aina zinta tira jarri eta bertan lanean hasiko gera.
Lehenengo modeloa, zigiluak erabiliz egingo dugu. Zigiluak errotulagailuekin margotu eta hauek margolari zintaren gainean estanpatuko ditugu.
Nahi aina bider eta gure gustuko konposizioak eginez.
Argazkitan ikus dezakezuenez, erraz egiten den pausua da, eta oso emaitza politak ematen ditu.
Beste aukera bat, zuzenean errotulagailuekin gure diseinuak egitea da. Rotuak hartu eta guk nahi ditugun marrazkiak zintaren gainean egitea, alegia.
Zinta guztiak gure gustura dekoratu eta gero gordetzeko bildu egin behar ditugu, erabiltzerakoan erraz eta eskura izan ditzagun.
Horretarako kartoi puskak hartu eta gure zinta inguran jartzeko tamaineko pusketak moztu, eta bertan zintak jarriko ditugu.
Nahi izan ezkero kartoian zen den idatzi egin dezakegu apaingarri moduan edo.
Eta prest, badugu gure washi tapea egina. Orain gure lanak, agendak, paperak, gutunak eta abar apaintzeko erabili ditzakegu.
Guk gure bullet journala apaintzeko erabili ditugu post hau prestatzeko egin ditun zintak.
Orain zuen txanda, anima zaitezte!
Eta hau da dena gaurkoz
Hurren arte!
Què buenísima idea, me la apunto.
ErantzunEzabatuSaludos!!!
Que guapo, me ha encantado..... saludines
ErantzunEzabatu