Ipuinezko Paketatze Polita

 




Kaixo berriro! Urte berri On guztioi!!

Aurtengo gure lehenengo sarrera honetan, hilabetero daukagun derrigorrezko zita den #paketazepolita erronkarako gure proposamena zuekin partekatu nahi dugu.

Hilabete honetako gaia ipuinak ziren. Gure gustuko ipuin batez apainduta egin behar genuen gure paketatzea eta hauxe guri bururatu egin zaiguna.

Aliziaren ipuina gogora ekarriaz, handitzeko edo txikitzeko jakiaren potoetan inspiratu egin gera gozokiak oparitzeko erabili dugun paketaze hau. Ea gogoko duzuen.


Hauexek erabili egin ditugun materialak dira:






Ontzi bat. Gure kasuan kristalezko ontzi bat erabili egin dugu, baina tapadun edozein materialeko ontzia erabili daiteke.

Liburu zahar bateko orriak.

Gure aukerako ipuinaren irudi bat. Guk hau internetetik atera dugu. 

Kartulina puska bat.

Kordel baten puska luzea.

Kola txuria eta pintzela

Errotulagailu bat. Gure kasuan beltza.

Goraizak.



Behin materialak elkartu ditugunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:






Lehenengo egingo duguna, liburu orriak eskuekin moztea izango da. Gure ipuineko irudia, goraizekin lagunduta moztuko dugu ere.





Orain ontzia hartu eta kola gainean jarriko diogu. Gainean orrialde puskak itsasten joango gera pintzelarekin  ontzi guztia estali arte.

Taparekin ere gauza bera egingo dugu. Lehortzen utziko ditugu.






Erdi lehorra dagoenean , aukeratu dugun irudia ontziaren alde batean jarriko dugu, berriro ere kola txuria erabiliaz. Irudiaren gainetik ere emango diogu kola, babesgarri gisa.






Ontzia ondo lehortzen den bitartean, kartulina puska hartu eta etiketa bat egingo degu. Gure gustuko forma eman eta barruan idatziko dugu.

Guk Aliziaren ipuineko jakien ontzietan bezela "eat me" idatzi diogu. Euskaraz jan nazazu esan nahi duena. 






Etiketa bukatzeko zulotxo bat egingo diogu eta bertatik kordela sartuko diogu.

Badauzkagu prest paketearen osagai guztiak.






Orain oparia barruan sartzeko garaia iritsi da. Guk gozoki sorta bat sartu dugu, baina bakoitzak nahi duena sartu dezake barruan.

Tapa jarri eta ondo itxi, eta inguruan etiketa lotuz gure paketatze polita bukatu dugu.

 

 


 


Ba hau izan da, Alizia lurralde miresgarria ipuinean oinarritu dugun gure #paketatzepolita.

Orain Patypeando blogera goaz, ipuinezko paketatze polita guztiekin elkartzera. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu oraingoan ere, proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hurren arte!



6 iruzkin:

  1. Genial, de primeras pensé que era Blancanieves también, por lo de comeme, pero luego ya me di cuenta de Alicia en el Pais de las maravillas, jjjj... ando despistada.... mil gracias, ya se que andas a mil.... asi que se agradece mucho... saludines

    ErantzunEzabatu
  2. Me encanta! Y muy apropiado para caramelos, gominolas, galletas etc... Espero que al comerlos no les pase como a Alicia jeje

    ErantzunEzabatu
  3. Me gusta muchísimo!!! Que idea más chula y que preciosidad de bote, ha quedado ideal para chuches.
    Un besazo!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Como te sales!!! Super apropiado para caramelos y lo de dar una 2 vida a un bote de esa manera te lo copiare!!! Muy buen trabajo!!!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat