#Eguberrizoriontsublogeroa-ren Galtzetin trukaketa.

 

 

 

 

Kaixo berriro!


Gaurko honetan ez ohizko post batekin gatoz.

Oraingo honetan, kontatu nahi dizuegu @patypeando -k antolatu duen beste jarduera batean parte hartu dugula. 

Urtero gabonak iristear daudenean gure lagun Patryk, Eguberri zoriontsu blogeroa antolatu egiten du. Jarduera honetan gabonetako lagun ezkutu moduko bat ospatzen dugu izena ematen dugun blogari lagunen artean. Azkeneneko bi urtetan galtzetin trukaketa egiten dugu, eta guk,  aurten jasotako  galtzetinak erakutsi nahi dizkizuegu.

Guri aurten Aseret Gaston blogeko Teresak bidali dizkigu galtzetinak, eta ezin gera alaiago egon. Asko gustatu zaizkigu gure galtzetinak, eta paketetxoan zetozen gutun, postal eta gozokiak ere bai. 

Hemen dauzkazuen irudietan ikus ditzakezue:

 

 


 


Gutun azala ere gabonetako irudiekin apainduta zetorren. Barruan zekarren gutun pertsonalean ze jartzen zuen ez dizuet kontatuko baina hitz politez josita zetorren, eta bere buruari buruzko informazioa zeukan papertxoa ere zekarren, eta postapolitez kontaktuan jarraitzeko onartzen dugun gonbidapena ere ekartzen zuen. Bere herrian tipikoak diren gozokiak bidali zizkigun beste gozoen artean.

Lehenago esan dizuedan bezala asko gustatu zitzaidan paketeak ekartzen zituen opari sorta guztia. Eta Galtzetinak ilusio berezia egin zidaten.

Galtzetinak gabon gaueko afaritarako estreinatu nituen ikusi:

 

 


 



Guk,galtzetinak, nori bidali dizkiogun  ezin dizuegu kontatu oraindik, jaso dituen ala ez ez bai dakigu.

Espero dugu jaso dituen blogari lagunak gustuko izan duela bai galtzetinak, baita bidali dizkiogun opari txiki sorta.

Abenduko paketatze politan erakutsi genuen paketatzea izan da bidali genion paketeetako bat. Bertan galtzetinak sartu geniolako.





Bere berri daukagunean, berrituko dugu post hau eta bidali dizkiogun oparitxoak erakutsiko ditugu.

Bitartean Patryren etxe birtualean utziko dugu post hau, trukaketaren beste parte hartzaileekin batera galtzerdi guztiak elkartu daitezen.

Ba besteri ez gaurkoz.

Hurren arte!




5 iruzkin:

  1. Espero que te haya gustado como otros años... a mi me parece que lo habeis disfrutado todas... o eso me gusta pensar.... saludines

    ErantzunEzabatu
  2. Muy chulos los calcetines y todo lo recibido Miren,los dulces de Zaragoza están de muerte (yo también recibí carta de Teresa).
    Un besazo!!

    ErantzunEzabatu
  3. Que bien que te gustara todo ¡¡Un abrazo!!

    ErantzunEzabatu
  4. Ohhhh que calcetines tan invernales, jeje, son un encanto :D
    Que cosas tan lindas monta Patry, jiji
    Besote!!!!!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat