Betiko jolasak: mikadoa







Kaixo berriro!



Gaurkoan ere, betiko jolas baten gure bertsioa zuekin partekatzera gatoz. Etxean erraz edukiko ditugun materialekin egin duguna.

Arratsalde pasa polit bat izango dugu jolasa prestatzen eta gero berarekin jolasean ere momentu dibertigarri eta atsegin asko gozatu ditzazkegu.


Hauek dira gure bertsio hau egiteko behar ditugun material sorta:










Errotulagailuak
Egurrezko brotxeta makiltxoak. 21beharko ditugu.



Ikus dezagun orain, benetan erraza den  pausoz pausozkoa:










Irudian ikus dezakezuen bezala, gure 21 makiltxoak era honetan banatuko ditugu:
50 puntuko balioa izango duen makiltxo bat.
20 puntuko 2 makiltxo
10 puntuko 3 makiltxo
5 puntuko 5 makiltxo
puntu bakarreko balioa izango duten  10 makiltxo.









Orain gure gustuen araberako errotulagailu koloredunak aukeratu, eta balio desberdineko makilatxo talde bakoitza era eta kolore batez koloreztatuko degu.
Pazientzi pixkat beharko dugu makilatxoak banan bana koloreztatzeko, baina emaitza oso polita izango da., ikusiko dezue.









Prest, badegu gure mikadoa bukatua eta jolaserako prest.
Badakizue: esku batez makilatxo guztiak eutsi eta mahai (edo alfonbra, lurra..) gainean bota eta banan bana, aukeratutakoa ez direnak mugitu gabe, ateratzen joango gera makilatxoak txandaka, eta bukatzerakoan, makilatxo bakoitzaren puntuak zenbatu eta puntu gehien lortu duena irabaziko du.


Ikusi duzue oso lan erraza dela, animatu zaitezte orain, zuena egitea!


Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte




2 iruzkin:

  1. Seguraski ez didazu sinestuko baina ez dut inoiz horretan jolastu. Dena den, oso ondo gelditzen dira makilatxo horiek errotulagailuz margoztuta. Hasieran uste nuen baino askoz hobeto. Miresgarria da benetan zure irudimena.

    ErantzunEzabatu
  2. Un juego de lo más entretenido.
    Un abrazo!!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat