Aitaren eguneko kupoiak






Kaixo berriro!!


Gaurko honetan aitaren egunerako esku lan eta inprimagarri pare bat zuekin partekatzera gatoz.

Azkar batean egiten den opari erraz hau, etxeko txikiekin egiteko aproposa dela uste dugu

Aitaren egunean gure aitei oparitzeko kupoi talonari txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Opari hau bi era desberdinean egin dezakezue. Alde batetik guk beherago deskargatzeko prest utziko ditugun kupoiak deskargatu eta inprimatuz, edo bestela, zuek. zuen kasa paper ta errotulagailu edo arkatzez edo margoz egindako kupoiekin.


Ikus dezagun ze material beharko ditugun opari hau prestatzeko:











Kartulina beltza
Erregela
Arkatza eta goraizak
Grapagailu bat (grapak eta guzti, noski)
Kupoiak. Gureak gustuko badituzue beherago deskarga botoi bat utziko degu deskarga ditzazuen.


Pausoz-pausozkoa orain:









Lehenengo kupoiak prestatuko ditugu. Beraietan aitarekin egiteko edo aitaren ordez egiteko ideak edo lanak jarriko ditugu.
Guri aitarekin aktibitate desberdinak egiteko kupoiak sortzea bururatu zaigu. Elkarrekin film bat ikusi, jolasen bat elkarrekin jolastu eta abar...
Hemen bakoitzak nahi duena oparitu dezake. Guk pentsatu dugu elkarrekin denbora pasatzeko aukerak oparitzea aukera politta zela.











Kupoiak prest ditugunean, Portadarako bat txuriz utziko dugu eta hau erabiliko dugu kartulinaren gainean jarri eta talonaria bilduko duen basea neurtzeko .Horretarako kupoiaren neurria gehi bi zentimetro markatuko ditugu kartulinan eta goraizez lagunduta moztuko dugu.









Kupoi guztiak bilduko ditugu orain, portada izango dena goialdean uzteaz gogoratuz, eta moztu degun kartulinaren gainean jarriko ditugu, bi zentimetroko sobera hori ezkerreko aldean utziz.
Sobera hori kupoien gainean tolestu eta grapagailuarekin josiko dugu.
Horrela talonaria osatuta geratuko zaigu.










Orain portadaren gainean, eskuz gure aitaren izena edo gure kasuan bezala aitaxo hitza jarriaz gure oparia prest izango dugu.

Pauso hau eskuz egitea nahiago izan dugu gure toke pertsonalagoa ematen diolako.

Hau da ba, aurten aitaren egunean prestatzeko buratu egin zaigun  oparia.

Hemen azpian oraintxe uzten dizkizuet  guk egindako kupoiak zuen gustukoa baldin badira lasai askoan deskarga ditzazuen.




Hauek , guri bururatu zaizkigun ideiak idatziak dakartzatenak:







http://bit.ly/39QprwL






Eta hauek txuriz zuei bururatzen zaizkizuen ideiak jartzeko prest daudenak:








http://bit.ly/2xEqZf9





Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurren arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat