Izardun lanpasa
Kaixo berriro!!
Oraingo honetan beste eskulan erraz batekin nator. Teknika berriak probatzen ari naiz, gauza berriak egiteko eta gaurkoan stencil teknikarekin ausartu egin naiz.
Stencil teknika, plantillen bidez irudiak margotzea da, pintzelaren ordez esponja edo espraia erabiliz.
Teknika berri hau probatzen hasteko, lanpasa sinple eta basiko bat hartu eta pertsonalizatu egin det.
Hauek izan dira erabili egin ditudan materialak:
Lanpasa. Briko dendan erositako alfonbra sinple eta basikoa, beltza.
Margoa, nere kasuan urdin turkesa.
Esponja puskak. Hauekin pintura emateko.
Zeloa. Edo daukagun edozein zinta itsaskorra, plantilla bere tokitik ez mugitzeko.
Plantilla. Jarri behar degun irudiarekin. Kasu honetan izarrak. (irudi errez batekin hasi nahi nuelako).
Plantilla hau neronek etxean egindakoa da. Izarraren irudia inprimatu egin det eta ondoren plastikozko separadore zahar batean kopiatu eta kuterrarekin moztu egin det.
Hasi gaitezen orain, lanpasa pertsonalizatzeko pausoz pausozkoarekin.
Beti bezala prozesu erraza eta dibertigarria izan da. Aholkutxo bat. Nik eskularruak ez ditut normalean janzten margoekin ari naizela eta beti bukatzen det esku guztiak margoz beterik. Zuek erabili itzazue margoz josita ez badezute bukatu nahi.;-)
Lehenengo plantilla lanpasaren gainean pegatuko degu zeloa erabiliz. Irudia kokatu nahi degun tokian.
Pintura platertxo baten jarri edo nik bezala tapa erabili, horrela esponja bertan bustitzea errazago izango bai da.
Orain, esponja puska margoan bustita degunean kolpetxoak emanez jarriko degu, plantillaren barrutik dena ondo margoz beterik daukagun arte.Pixkanaka, poliki, presarik gabe.
Margoa lehortzen utziko degu, eta lehorra dagoenean, kontu handiz, plantilla altxako degu. Badugu irudia margotua!
Orain nahi degun aina aldiz egingo degu, alfonbra gainean nahi degun diseinua lortu arte.
Iruditan ikusten dezutenez, nik beste tamainako izar plantila bat ere erabili egin det. Eta tamaina desberdineko izarrak margotu ditut alfonbra gainean, izardun lanpasa ederra lortu arte.
Erraza, ezta?.
Teknika hau erabiltzen dudan lehenengo aldia izateko, nahiko pozik geratu naiz emaitzarekin. Uste det gehiagotan eta beste materialetan ere erabili egingo dudala. Zailtasun handirik gabe irudiak margotzeko era polita, praktikoa eta azkarra iruditu egin zait.
Lanpasa, kaleko atearen aurrean jarriko det, genuena nahiko zaharkitua dagoelako eta berri hau gehiago gustatzen zaidalako!.
Gainera, eskuz egina esteka festaren udaberriko bildumara ere eramango det. Pasa handik euskaraz eskuz egindako lan gehiago ikustera.
Me encanta la idea de hacer tu propia plantilla para estarcir.
ErantzunEzabatuHa quedado fenomenal.
Besos
Gracias Isabel, Me he animado a hacermelela para empezar a practicar con algo sencillo. Me alegra que te guste!
EzabatuBesos
Pues una monada y haciendote tu la plantilla Genial Un beso
ErantzunEzabatuGracias Merche!. Un beso guapa
EzabatuOso polita!
ErantzunEzabatuMila esker gurekin partekatzeagatik!
EskuzEgina.eus
Mila esker. Plazer bat esteka festan parte hartzea!
EzabatuMe encanta la idea de transformar una alfombra o felpudo básico en algo origina y único hecho por uno mismo... Tengo una parecida en el trastero, a lo mejor le doy un nuevo aire yo también. Musus!!
ErantzunEzabatuMila esker, Elisabet.
EzabatuPues animate, que se hace super fácil y más exclusiva no puede ser! ;-)
Muxu pottolo
Oso ideia ona iruditzen zait. Polit polita geratuko da zure atean.
ErantzunEzabatuMusu handi bat! Helena
Mila esker Helena.
EzabatuOndo polita geratzen da, bai, ate aurrean!
Muxuak
Que bonita y buena idea para darle un toque alegre al tapete de la puerta!
ErantzunEzabatuBs!
Gracias, Diana. Me alegra que te guste.
EzabatuBs
empiezo a ponerme al día ;-) y como ya te comente por instagram, me ha gustado mucho la idea y es genial eso de personalizar la entrada a nuestra casa ;-). Nosotros también lo tenemos tuneado y nos divierte retunearlo además ;-)
ErantzunEzabatuBesazos y feliz semana