Paketatze Polita: bilgarria brodatzen
Kaixo berriro!
Kurtso berriarekin batera #paketatzepolita erronka ere bueltatu egin da, eta hemen gaude gu, parte hartzeko prest.
Oraingo kurtso honetarako Patypeando-ko Patrik paketatzeko era proposatuko du eta parte hartzaileak gure bertsioa aurkeztu egin beharko degu.
Hilabete honetan, bilgarriak brodatzera gonbidatu gaitu, eta hau da guri bururatu egin zaiguna.
Porexpaneko ontzi bat etxetik zebilen bueltaka bertan janaria ekarri egin genuenetik, beste erabilpen bat edukitzeko zai, eta hauxe aukeratu degu gure proposamena prestatzeko.
Hauek dira erabili ditugun materialak:
Esan dizuegun porexpaneko ontzi erabilia.
Koadrodun paper bat
Boligrafoa eta goraizeak
Artilea eta orratza.
Ikusi orain zer eta nola egin degun:
Hasteko brodatua non egin behar degun erabaki. Gure kasuan ontziaren goiko partea zapala genuen eta bertan brodatzea erabaki genuen.
Koadrodun papera hartu eta brodatua egin behar genuen tamainakoa markatu eta moztu egin degu.
Brodatu behar degun irudia koadro dun paperean markatuko degu koadro bakoitzean bordatu beharreko ixa bat idazten.
Pauso hau gure kasa egin dezakegu edo interneten bila dezakegu irudia brodatzeko prest.
Guk, opari kutxa bat gure kasa marraztu degu.
Papera marrazkiarekin bere tokian zelo apur batekin eutsi eta orratzaren laguntzaz, ixa guztien lau puntu guztiak zulatuko ditugu ontziaren gainean. Irudian argiago ikus dezakezue.
Orain artilea eta orratza hartu eta zulotxoen laguntzarekin ixak brodatzen hasiko gera bata bestearen atzetik.
Pixkanaka gurutzeak josiz gure irudia agerian geratzen da.
Gurutze puntua deitzen zaio brodatzeko teknika honi, eta material honetan egiteko erreza zela iruditu egin zaigu.
Kartoian eta paperean egiteko ere aproposa dela pentsatzen degu.
Ba kitto, lana bukatua. Orain barruan gure oparia sartzea besterik ez da geratzen.
Oparia sartu (kasu honetan guk egindako kandela bat ), tapa itxi eta paketea prest degu!!
Orain paketea hartu eta #paketatzepolita erronkara goaz Patypeandoren etxera. Handik pasa zaitezte brodatutako bilgarri proposamen desberdinak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera!
Hurren arte!
Urrirako egutegia
Kaixo berriro!
Nahiko iraila gogorra izaten ari naiz lanez gainezka, eta horregatik ezin izan det nahi bezala publikatu, baino agintzen dizuet, datorren hilabetetik aurrera, asteroko maiztasuna mantentzen saiatu eta eskulan berriekin etorriko naizela.
Bitartean hemen duzue sartzear dagoen hilabeterako egutegia.
Udazken koloreekin jantzita dator oraingoan, eta zuen gustukoa izatea espero det.
Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.
Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue :
Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin, beheko deskarga botoi honetan klikatu...
Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue eta lasai erabili.
Ba besterik ez gaurkoz.
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurren arte!
Iraileko egutegia
Kaixo berriro!!
Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.
Irailerako egutegiak, arkatz eta karpetaz jantzi ditut, eskolarako buelta oroituz.
Ea hau ere zuen gustukoa den:
Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.
Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue :
Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin, beheko deskarga botoi honetan klikatu...
Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue eta lasai erabili.
Ba besterik ez gaurkoz.
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurren arte!
Led lanpara apaingarria
Kaixo berriro!!
Beste esku lan errez batekin gatoz oraingo honetan. Gehienetan bezala txikiekin egiteko aproposa, gainera.
Oraingo honetan handik eta hemendik ikusten diren lanpara apaingarrien bertsio, propio, merke eta etxean egindakoa ekartzen degu.
Arratsalde euritsu bateko aktibitate moduan planteatu daitekeena, edo opari polit bat prestatzeko edo etxeko txikien geletan, gaueko-argi propioa beraiek egin dezaten.
Erraz eta azkar egiten den lana da. Eta material gutxirekin.
Ikus ditzagun:
Egurrezko makilatxoak. Hoberena, izozkietan etortzen direnak berrerabiltzea litzateke, baina oraingo honetan gabe geunden eta eskulanetarako saltzen dituztenak erosi ditugu. 50ale dituen paketetxo batekin moldatu gera.
Laberako papera. Erabilpen anitzeko materiala izan daitekeela deskubritu degu.
Kola. Oraingoan kola gardena erabili degu, baina kola txuria edo kola beroa ere erabili daiteke.
Led argiak. Guk hauek bazar batean erosi ditugu, pila pare batekin funtzionatzen dute.
Arkatza eta Goraizak.
Goazen orain pausoz-pausozkoarekin:
Makilatxoak hartu eta hiruki bat osatuko degu kolarekin hiru makilatxo erabiliaz, irudietan ikus dezakezuen moduan.
Hau oinarria izango da.
Horrelako beste bat egin eta geroago erabiltzeko gordeko degu.
Orain, eta beti ordena bera jarraituz, oinarriaren gainean makilatxoak pegatuko ditugu guk nahi degun altuerako hirukia lortu arte.
Estruktura hau gure lanpara izango da. Eta bertan led argiak sartzeko tamaina izan beharko du
Gure gustuko altuera lortu egin degunean, alde batean lehortzen utziko degu .
Gure lanpararen estruktura lehortzen den bitartean, bigarrengo hirukia hartu eta labe paperarekin pantaila egingo degu.
Horretarako labe paperaren gainean hirukia jarri, inguruan arkatzez markatu eta lortzen degun irudia moztuko degu.
Papera egurrezko hirukiaren gainean kolaren laguntzaz pegatu eta lehortzen utziko degu.
Estruktura eta pantaila lehortu direnean, bata bestearekin pegatuko ditugu, eta berriro ere lehortu arte itxoingo degu.
Lanpara ia bukatu egin degu.
Orain, led argiak barruan sartzea besterik ez da behar. Gureak koloredunetakoak dira, baina txuriak edo kolore bakarrekoak ere saltzen dituzte. Hau, bakoitzaren gustuen arabera.
Eta, prest. Badugu gure led lanpara bukatua.
Erraza, ezta??.
Ba orain anima zaitezte zuren bertsioa egitera!
Hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!
Asteko menu antolatzailea
Kaixo berriro!!
Gaurko honetan, menu antolatzaile bererabilgarri bat nola egin kontatuko dizugu.
Zihur nago gutako gehienak, ahalik eta paper gutxien erabiltzearen alde gaudela.
Gu behintzat ,ala gaude, eta hori kontuan hartuta, gure menu antolatzailea bererabilgarria nola bihurtu pentsatzen ibili eta gero ideia hau izan degu.
Oso era errazean egin degu, eta orain, astero paper berri bat ibili beharrean, bakarra erabiliko degu.
Ikus itzazue erabili egin ditugun materialak:
Plastifikatzeko plastikozko funda bat. Guk auzoko liburu dendan erosi degu.
Lisa- burdina.
Laberako papera.
Kola
Imanak.
Gure gustuko antolatzailea. Gurea gustukoa baduzue azpian utziko dizuegu deskarga botoia , lasai askoan deskarga dezazuen.
Goazen orain pausoz-pausozkoarekin:
Oso pausoz- pausozko erraza da hau. Lehenengo gure antolatzailea plastiko fundaren barruan ondo sartuko degu.
Ondo zentratua dagoenean , fundaren gainetik laberako papera jarriko degu dena ondo estaliz.
Lisa burdina berotu eta baporerik gabe lisatzen hasiko gera, labeko paperaren gainetik kontu handiz.
Bi aldetatik lisatuko degu, horrela plastikoa ondo itsatsi dadin.
Hoztu egin denean, atzeko aldetik eta kola piskat erabiliaz, imanak jarriko dizkiogu gure antolatzaileari. Horrela gure hozkailuko atean jartzeko prest izango degu.
Besterik ez, badugu gure antolatzailea behin eta berriz erabiltzeko prest. Horretarako pizarra txurietan erabiltzen diren errotulagailu bat erabili beharko degu gure menua idazteko, eta astea bukatu egin denean, zapi eze batekin borratu eta hurrengo asteko menua idazteko prest egongo da!.
Erraza ezta?.
Gure antolatzailea gustukoa baduzue hemen azpian deskarga botoian klikatuz lortu ahal duzue.
Gainera oraingo honetan eta estatu osoko publikoa degunez, hiru hizkuntzetan deskargatzeko prest dago.
Hurren arte!
Makramezko giltzaria
Kaixo berriro!!
Gaurko honetan, beste lan errez eta modako bat ekartzen degu
Azken aldi honetan, berriro ere makramezko lanak ikusten dira edonon. soka, lokarri edo eta ariekin egiten den teknika polita da.
Korapiloak egitean datza asuntoa, eta badaude korapilo erraz eta konplikatuak teknika honetan.
Gu oraingoan, oso korapilo basiko eta errazak erabili ditugu giltzari hau sortzeko.
Txikiek makramearekin animatzeko aproposa dela iruditu egin zait.
hauek dira erabili ditugun materialak:
Lokarriak, edozein kordel mota erabili daiteke, baina gu txikiak geratu zaizkigun zapatila batzuen lokarriak erabili egin ditugu.
Zirrindola. bertan giltzak jartzeko
Goraizak, soberan daukagun lokarria mozteko.
Denak erraz lortu edo eduki ditzakegunak.
Goazen orain pausoz pausozkoarekin:
Lehenengo, lokarri bat hartu eta erditik tolestuko degu. Behin tolestua dagoenean, zirrindolaren barrutik sartuko degu irudian ikusten den bezala. Ondoren, lokarriaren bi puntak zirrindolaren barruan sartu degun lokarriaren barrutik sartu eta tira eginez lotuko ditugu zirrindolan, Bigarren lokarriarekin gauza bera egingo degu.
Azalpena piskat korapilatsua gelditu den arren, irudietan argi ikus dezakezue nola egiten dan,
Lau soka mutur dauzkagu orain zirrindolatik zintzilik. Kanpo aldeko biekin erdiko bien inguruan egingo degu lan.
Esan bezala kanpoko eskuineko soka muturra hartuko degu eta irudietan ikusten den bezala erdiko bi lokarrien gainetik tolestuko degu arku bat lortuz.
Orain ezker aldeko soka muturra hartu eta erdiko bi lokarrien azpitik pasako degu eta eskubiko lokarriaren arkuaren barrutik pasa.
Kontu handiz bi lokarrietatik tira eginez lehengo korapiloa egina izango degu.
Orain gauza bera egingo degu, baina ezkerreko soka muturrarekin hasiko gera.
Txandaka alde batetik eta bestetik, eskuin-ezker, korapiloak egiten joango gera, nahi degun luzerako lana lortu arte.
Nahi degun luzera lortu degunean, lokarriak binaka banatu eta alde bakoitzean korapilo arrunt bat egingo degu, eta soberan dauzkagun lokarri muturrak moztu egingo ditugu kontu handiz.
Nahi izan ezkero orain gelditzen diren puntak txiskero batekin erre egin daitezke ondo itsatsiak gera daitezen. Guk kasu honetan ez degu egin.
Prest. giltzaria bukatu egin degu. Orain dotore eraman nahi ditugun giltzak bertan sartu eta erabili besterik ez zaigu geratzen.
Ba hau izan da gure makramezko lehenengo lana. Atsegin izan baduzue anima zaitezte zuena egiten!
Hurren arte:








































