Komuneko paperez egindako larrosa







Kaixo berriro!!


Zer moduz zabiltzate koarentena pasatzen?. Osasunez, behintzat, denak ahalik eta hoberen egotea espero det.

Aspertuak edo zer egin jakin gabe bazabiltzate, hementxe uzten dizuet, egun hauetan hain famatu egin den komuneko paperarekin egiteko esku lan erraz, erraza.
Umeek edo umeekin egiteko aproposa dela uste dugu


Aspaldi egiten ikasi nuen larrosa hau nola egin kontatuko dizuet gaur.



Hauek dira erabiliko ditugun material sorta:









Komuneko papera, noski. Larrosa bakoitzeko lau koadroko puska erabiliko dugu
Aldizkari edo periodiko papera. .
Errotulagailu berdeak
Kola, goraizak eta margolari zinta pixka bat.
Ah, eta txotxa bat.




Erabili behar ditugun materialak argi dauzkagula, goazen orain pausoz pausozkoarekin:









Lehenengo egingo duguna, lorearen zurtoina izango da. Horretarako aldizkari papera hartu eta zabalean jarriz erdibituko dugu iruditan ikusten den bezala.
Ondoren eta txotxaren laguntzaz, papera kiribilduko dugu makilatxo bat osatuz. Bukaerako puntan kola pixka bat emango diogu ondo itsatsia gera dadin.









Orain, errotulagailua hartu eta osorik koloreztatuko dugu, Guk berde ilunez egin dugu baina hau bakoitzaren gustuen araberakoa da.









Komuneko paperaren txanda orain. Lau koadroko tira bat erabiliko degu.
Tira hau lehenengo gountz erditik tolestuko degu.
Ondoren eta irudietan ikusten dugun bezala, erditik aurrera tolesten joango gara.








Hiruzpalau aldiz tolestu  dugunean goraizak hartu eta goiko partetik borobilduz moztuko dugu.
Eta behin moztu dugunean, kontu handiz tira guztia zabalduko dugu.









Orain, zurtoin ahartu eta tiraren hasieran jarriko dugu. Komuneko papera poliki poliki zurtoinaren inguruan bultzen joango gara lorea osatuz.
Bukaerara iristean margolari zintarekin ondo itsatsiko dugu.









Margolari zinta ere zurtoinaren kolore berdinarekin koloreztatuko degu.









Hosto bat jarriko diogu orain, horretarako aldizkari paperean marraztu, bi aldetatik koloreztatu eta moztu egingo dugu. Eta berriro ere margolari zintaz lagunduta itsatsiko dugu. Hau ere gainetik berdez margotuz.









Prest. Bukatu dugu. Badaukagu gure larrosa egina. Ikus dezakezuenez, guk bat baino gehio egin ditugu.
Oparitzeko edo gure etxeko txokoren bat apaintzeko erabiliko ditugu.


Ba hau izan da  guztia gaurkoz.

Asko zaindu zaitezte eta gogoratu: #etxeangerazaitez

Hurren arte!





Paketatze polita: mapak erabiliz







Kaixo berriro!

Gaurkoan, Patypeando blogeko #paketatzepolita erronkarako, hilabete honetako proposamena aurkeztera gatoz.

Dakizuten bezela erronka honetan, paketatze politak sortu egin behar dira hilabetero proposatzen diguten material, gai edo objektuak erabiliaz.

Hilabete honetan, paketatzea, mapak erabiliz egi behar ditugu, eta hementxe duzue guri bururatu zaigun mapa eta paketatzea.

Instagramen jarraitzen didazuenok , jakingo dezuten bezala, nik astean zehar eta eguerdietan jangela monitorea naiz, eta gure jangelan mahi mahi proiektuaren parte gera. Eta bertan partaideak (umeak eta langileak) pirata alai talde erraldoia gera. Eta honi helduta, pirata mapa bildua ematen duen paketatzea sortzea bururatu egin zait.


Lehenengo erabili egin ditugun materialak aurkezten dizuegu:










Kartoizko tutu bat. Gurea sukaldeko papera bukatzean gelditzen den horietako bat da.
Folio bat. Gure mapa egiteko .
Arkatza, margoak, eta errotulagailu bat.
Goraizak eta kola
Hari puska bat. Kordel edo zinta puskak ere balioko zaizkigu.



Goazen orain pausoz pausozkoarekin:











Lehenengo eta behin, folioa gure tutuaren tamainara egokituko dugu. Horretarako tutua folioaren gainean jarri eta arkatzen laguntzaz luzera markatu eta marketatik moztuko dugu. Ondoren tutaren inguruan bilduko dugu eta osorik estaltzeko behar dugun tamainara moztuko dugu.










Geratu zaigun horria hartu eta bertan, gure gustuko mapa marraztu eta koloreztatuko degu.

Pauso honetan irudimena astindu eta mapa bat asmatu edo gustuko duguna kopiatu egingo dugu. Bakoitzaren gustuen arabera.










Mapa prest dugunean, kolaren laguntzaz tutuaren gainean pegatuko degu kontu handiz. Paketea berez ia sortua dugu.









Orain aldeetako bat itxiko dugu puntak barrura tolestuz. Oparitu beharreko barruan sartzeko momentua da orain. Guk txokolatezko arrautzak sartu egin ditugu barruan.
Behin oparia sartu dugunean beste aldea itxiko dugu lehenengoa itxi egin dugun bezala.










Orain haria, kordela edo zinta , tutuaren inguran bildu eta korapilatu, gure mapa "bildu" dezan.









Prest!. Badugu bukatua gure mapa pirata erabiliaz sortu dugun #paketatzepolita.
Orain Patipeando-ra eramango dugu beste partaideekin batera.
Handik pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustuko baduzue gure alde bozkatzera.




Hurren arte!



Apirilak 2020-ko egutegia







Kaixo berriro!



Sartu irten azkar bat egitera noa gaur ere,  datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, hau ere, txuri beltzean egin dut, zuek nahi baduzue kolore pixkat eman edo dagoen bezala erabili egin dezazuen.

Hemen azpian ikus dezakezue nola geratu egin den:









 Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.








https://bit.ly/2UJjJpZ











  Mugikorrerako bertsioa nahiago baduzue, hementxe duzue ere, ikusi:











 
 Honekin ere berdin,  beheko deskarga botoian klikatu, besterik ez .




https://bit.ly/2vVgVh9



  Deskargatu, erabili eta nahi izanez gero parteka itzazue.

Besterik ez gaurkoz.


Hurren arte:





Betiko jolasak: mikadoa







Kaixo berriro!



Gaurkoan ere, betiko jolas baten gure bertsioa zuekin partekatzera gatoz. Etxean erraz edukiko ditugun materialekin egin duguna.

Arratsalde pasa polit bat izango dugu jolasa prestatzen eta gero berarekin jolasean ere momentu dibertigarri eta atsegin asko gozatu ditzazkegu.


Hauek dira gure bertsio hau egiteko behar ditugun material sorta:










Errotulagailuak
Egurrezko brotxeta makiltxoak. 21beharko ditugu.



Ikus dezagun orain, benetan erraza den  pausoz pausozkoa:










Irudian ikus dezakezuen bezala, gure 21 makiltxoak era honetan banatuko ditugu:
50 puntuko balioa izango duen makiltxo bat.
20 puntuko 2 makiltxo
10 puntuko 3 makiltxo
5 puntuko 5 makiltxo
puntu bakarreko balioa izango duten  10 makiltxo.









Orain gure gustuen araberako errotulagailu koloredunak aukeratu, eta balio desberdineko makilatxo talde bakoitza era eta kolore batez koloreztatuko degu.
Pazientzi pixkat beharko dugu makilatxoak banan bana koloreztatzeko, baina emaitza oso polita izango da., ikusiko dezue.









Prest, badegu gure mikadoa bukatua eta jolaserako prest.
Badakizue: esku batez makilatxo guztiak eutsi eta mahai (edo alfonbra, lurra..) gainean bota eta banan bana, aukeratutakoa ez direnak mugitu gabe, ateratzen joango gera makilatxoak txandaka, eta bukatzerakoan, makilatxo bakoitzaren puntuak zenbatu eta puntu gehien lortu duena irabaziko du.


Ikusi duzue oso lan erraza dela, animatu zaitezte orain, zuena egitea!


Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte




Betiko jolasak: bolatxoa harrapatu.







Kaixo berriro!


Gaur betiko jolas bat berreskuratzen dugu , eta birziklatuz egin dugun gure bertsioa zuekin partekatzera gatoz.


Etxean sartuta pasa behar ditugun egun hauetan, gure etxeko txikiekin egiteko ideia erraza da , eta garai bateko jolasak nolakoak ziren erakusteko balioko diguna.


Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:












Jogurt poto huts bat.
Tapoi bat.
Washi tapea
Lokari puska bat 50/60 zmtrokoa.
Laban bat. Edo punzoi bat, zulatzeko balio duen edozein gauza.




Ikus dezagun orain nola egin degun:












Hasteko, jogurt poto garbia , washi tapeak erabiliaz apainduko dugu. Guk washia erabili dugu baina folio batekin ,  gure gustuko estanpatu bat duen paperarekin edo nahi dugun bezala apaindu daiteke jogurta.









Orain kontu handiz (pauso hau heldu batek egin beharrekoa da), tapoia zulatuko dugu, eta egin dugun zulotik lokarriaren punta bat pasako dugu eta korapilo bat eginez lotuko dugu.
Washiaren laguntzaz tapoia ere apainduko dugu kanpoko korapiloa estaliz.





 




Jogurtarekin gauza bera egingo dugu. Kontu handiz ipurdia zulatu, lokarria pasa eta barrutik lokarriari korapiloa egingo dugu. Washiarekin ere korapiloa estaliko dugu.












Prest. Gure jokoa bukatua dago. Orain bolatxoa potoaren barruan sartzen saiatu beharko gara, ea nork lortzen duen saiakera gutxiago eginaz.


Hau da dena gaurkoz.

Animo koarentenarekin !! 


Aitaren eguneko kupoiak






Kaixo berriro!!


Gaurko honetan aitaren egunerako esku lan eta inprimagarri pare bat zuekin partekatzera gatoz.

Azkar batean egiten den opari erraz hau, etxeko txikiekin egiteko aproposa dela uste dugu

Aitaren egunean gure aitei oparitzeko kupoi talonari txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Opari hau bi era desberdinean egin dezakezue. Alde batetik guk beherago deskargatzeko prest utziko ditugun kupoiak deskargatu eta inprimatuz, edo bestela, zuek. zuen kasa paper ta errotulagailu edo arkatzez edo margoz egindako kupoiekin.


Ikus dezagun ze material beharko ditugun opari hau prestatzeko:











Kartulina beltza
Erregela
Arkatza eta goraizak
Grapagailu bat (grapak eta guzti, noski)
Kupoiak. Gureak gustuko badituzue beherago deskarga botoi bat utziko degu deskarga ditzazuen.


Pausoz-pausozkoa orain:









Lehenengo kupoiak prestatuko ditugu. Beraietan aitarekin egiteko edo aitaren ordez egiteko ideak edo lanak jarriko ditugu.
Guri aitarekin aktibitate desberdinak egiteko kupoiak sortzea bururatu zaigu. Elkarrekin film bat ikusi, jolasen bat elkarrekin jolastu eta abar...
Hemen bakoitzak nahi duena oparitu dezake. Guk pentsatu dugu elkarrekin denbora pasatzeko aukerak oparitzea aukera politta zela.











Kupoiak prest ditugunean, Portadarako bat txuriz utziko dugu eta hau erabiliko dugu kartulinaren gainean jarri eta talonaria bilduko duen basea neurtzeko .Horretarako kupoiaren neurria gehi bi zentimetro markatuko ditugu kartulinan eta goraizez lagunduta moztuko dugu.









Kupoi guztiak bilduko ditugu orain, portada izango dena goialdean uzteaz gogoratuz, eta moztu degun kartulinaren gainean jarriko ditugu, bi zentimetroko sobera hori ezkerreko aldean utziz.
Sobera hori kupoien gainean tolestu eta grapagailuarekin josiko dugu.
Horrela talonaria osatuta geratuko zaigu.










Orain portadaren gainean, eskuz gure aitaren izena edo gure kasuan bezala aitaxo hitza jarriaz gure oparia prest izango dugu.

Pauso hau eskuz egitea nahiago izan dugu gure toke pertsonalagoa ematen diolako.

Hau da ba, aurten aitaren egunean prestatzeko buratu egin zaigun  oparia.

Hemen azpian oraintxe uzten dizkizuet  guk egindako kupoiak zuen gustukoa baldin badira lasai askoan deskarga ditzazuen.




Hauek , guri bururatu zaizkigun ideiak idatziak dakartzatenak:







http://bit.ly/39QprwL






Eta hauek txuriz zuei bururatzen zaizkizuen ideiak jartzeko prest daudenak:








http://bit.ly/2xEqZf9





Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurren arte!



Paketatze Polita botoiak erabiliaz







Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, beste #paketatzepolita erronkarako proposamen berri bat uztera.

 Patypeando-k antolatzen duen erronkan, hilabete honetarako erabili beharreko materila botoiak ziren,  eta handi bat erabiliaz hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Snail mail edo posta mantxoa delakoa bialtzea atsegin degu, eta gure posta-lagun batentzat prestatzen ari garen paketetxoan bidaltzeko erabiliko degu paketatze hau.

Aproposa iruditu egin zaigu botoi handi hau erabiliaz barraskilo bat egitea, posta mota honen ingelesako izenarekin jokatuz.

Ea zer iruditzen zaizuen.

Hauek erabili egin ditugun materialak:











Poxpolo kutxa bat.
Gure gustuko marrazkidun paperak
Kola, goraizak eta errotulagailua
Botoi handi bat
Orratza eta haria.




Goazen orain pausoz pausozkoa ikustera:










Lehenengo egingo deguna, pospolo kutxa ireki eta kanpoko partea aukeratutako paperarekin forratzea izango da.










Barruko aldearekin gauza bera egingo degu. Kasu honetan, barruko aldea eta kanpokoa paper desberdinekin forratu egin ditugu, baina hori bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke.
Guk posta tematiko bat prestatzen ari garenez aukeratu egin degun gaiarekin bat egiten zuen papera erabili degu.










Botoiaren txanda iritxi da, botoia hartu eta orratza eta hariaren laguntzarekin eta kontu handiz kutxaren gaineko aldean josi egingo degu.









Botoia, barraskiloaren oskola izango denez, errotulagailuarekin barraskiloari gorputza eta antenatxoak egingo dizkiogu.
Prest, badegu gure paketatzea egina. Orain barruan gure oparia sartu besterik ez da geratzen.








Ba hau da gure proposamena, hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako.
Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa badezue, gure alde bozkatzera.

Hurren arte!