Iman katugarria




Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan erraza ekartzen det. Umeekin egiteko aproposa, eta opari polit bat izan daitekeena.
Gure kasua behintzat, ala izan da.
Lankide bati eskerrak emateko detailetxo baten bila nenbilela, Elisabet-en blogean iman bat egiteko ideia polit bat ikusi egin nuen, eta hori oinarritzat hartuta, nire bertsio hau egitea bururatu egin zitzaidan.
Nire lankideari katuak asko atsegin zaizkio, ta katu eder bat daukanez.....iman katugarri hau egin eta oparitu egin genion.
Hauek erabilitako materialak:



Zerrenda honetan washi tape txuri beltza falta da. Argazkiak igo eta gero konturatu naiz. Baina beno, orain kontatzen dizuet.
Orain pausoz pausozkoa, benetan erraza, ikusi:


Lehenengo egur puska margotu. Guk chalk painta erabili degu, deskubritu genuenetik ez degu besterik erabiltzen. Oso ondo kubritzen du eta ez du aurretik inolako prestakuntzarik behar. Zuzenean edozein materialen gainean ondo itsasten da.
Behin pintura lehortu denean, txantiloa hartu eta aukeratutako marrazkia kontu handiarekin markatu.


Behin markatuta, rotua hartu eta ondo errepasatu gainetik. Guk rotu permanentea erabili degu,baino marrazten abila izanez gero pintzelarekin ere egin daiteke.



Orain washitapearekin izkinetan marko bat egin genuen. Eta nahiago izan genuen gure katua barrutik ere beltzez ondo margotu, silueta politagoa geratzeko.
Minimalista eta zuri beltza. Baino oso elegantea!. Oso koadro polita lortu degu.




 Orain iman pare bat pegatu dizkiogu kontu handiz, kontaktuzko pegamentua erabilita. Horrela nahi genuena lortuz. Hozkailuan jartzeko iman katugarri pinpirina!


 

Erraza, eh?.
Hauxe ba, dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Orri-markagailuak




Kaixo berriro!
Gaurkoan, umeekin egiteko eskulan errez eta polit bat ekartzen degu.
Guri liburuak oparitzea asko gustatzen zaigu, eta zein da liburu on baten lagunik onena.....ba orri-markagailu polit bat. Gainera eskuz eta maitasun handiarekin egina baldin badago... hobeto!
Gure markagailu hauek egiteko, scrap papera erabili degu lehenengoz, eta oso emaitza polita eman digula uste dugu.
Ea ba, hemen erabili ditugun material guztiak:



Errazak, beti bezala. Guk scrap papera euro bateko denda horietako batean erosi degu, baina edozein paper denda edo eskulan dendatan ere aurkitu daiteke.
Orain pausoz pausozkoa,ikusi:



Lehenengo, kartulina hartu eta gure markagailua izango duen neurria markatu eta moztu. Ondoren scrap papera nahi diogun formarekin moztu eta kartulinaren gainean pegatuko degu kola erabiliaz.
Ikusten dezutenez, umeak ere laguntza handirik gabe egin dezakete beraiek bakarrik.


Orri-markagailua, nahi izan ezkero horrela utzi daiteke, baina gu, gure izena kartulina puskatxo batean idatzi eta gainean pegatu degu. Horrela pertsonalizatuagoak gelditu zaizkigu.
Profesionalagoak nahi baditugu, plastiko itsaskorra erabiliaz plastifikatu daitezke. Guk, gureak, gabe utzi ditugu oraingoan.


Prest!. Erraz eta azkar batean egin ditugu. Hori bai..... ilusio eta maitasun askoz ;-)
Ze iruditzen zaizue? Animatuko zarete zuek ?

Hurrenarte!



Platano, oloa(avena) eta txokolate gailetak




Kaixo berriro!
Gaurkoan beste errezeta goxo eta erraz bat partekatuko det zuekin.
Oraingoan gailetak.
Azken aldi honetan, garirik gabeko errezetak probatzen hasia naiz, eta beste zerealekin eginiko errezetak bilatzen ari nintzala, oloarekin eginiko gaileta honi buruz hitzegin zidaten eta saiatu nintzen beraiekin.
Errezeta erraza da. hiru osagai besterik ez daramazki, eta gainera ondo egin ezkero gozoak dira,oso.
Ondo egin ezkero esaten det, nik lehengoan hanka ondoraino sartu nuelako.
Errezeta honek platanoak daramazki, eta ondo ateratzeko, oso helduak behar dute egon, horrek ematen dio eta gozotasuna. Baina nik, platano berdeak nituen etxean eta horiek erabili nituen......desastre ederra! ezinezkoa izan zan horiek jatea!. Denak zaborrera jun ziren.
Bigarrengoz egin nituen  platano helduekin, ia beltzak zeudela kanpotik, eta ordun bai, ordun ikaragarriak atera ziran.
Ea ba, abentura guzi honen ondotik, hemen dezute errezeta:



Gogoratu: Platanoa oso oso heldua, azala beltza duenean!
Txokolatea, nik tabletakoa puska txikietan egina erabiltzen det, baina zuek txispak edo fruitu lehorrak ere erabili ditzakezue.

Orain pausoz pausokoa, erraza eta sinplea benetan, ikusi:





Asteko, labea 180gradutan berotzen jarriko degu.
Lehenengo, platanoa tenedore batekin ondo zapaldu, purea egin arte. Ondoren oloa jarri eta ondo nahasi. Orain txokolate pusketatxoak bota eta berriro nahasi dena ondo integratua egon arte. Azkenik gailetei forma eman eskuekin eta laberako bandeja paper sulfurizatuz babestu eta gainean gailetak jarri.
Orain labera, 180 gradutan 25minutuz izango ditugu.Eginak daudenean hozten utzi eta prest! baditugu gure gaileta gozoak eginak


Orain errezeta hartu eta Patypeandora nijoa, zuk gozo ta nik gazi erronkan parte hartzera, Niña Bonita-rekin antolatzen duena. Pasa handik beste kideen errezetak ikustera.

Huirrenarte!


Lamina inprimagarria





Kaixo berriro!
Gaurko honetan, oparitxo batekin nator.
Nahiko saltseroa naizela, gehiagotan kontatu dizuet, eta gauza berriak egitea atsegin det. Azken aldian egutegiak diseinatu eta partekatzera ausartu naiz, eta oraingo honetan,berriz lamina inprimagarri bat diseinatzea bururatu zait.
Horretarako gure etxean asko erabiltzen den esaldia hartuz sortu egin det lamina.
Hizki motak, blogerako erabiltzen ditudanak erabili ditut, eskuz eta makinaz irudikatua sortzen dudan konbinazio hori asko atsegin dudalako.
Hemen , behin inprimatua, nola gelditu daiteken eredu pare bat dijoaz:


Mokup-ak erabili ditut ereduak erakusteko, ez uste!. Hona beste bat:






Nik sukaldean jartzeko intentzioa daukat, marko sinple bat jarriko diot eta kitto.
Espero det zuen gustukoa izatea, eta badakizue, lamina deskargatu nahi baduzue, egutegiekin bezela deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue deskarga orriarekin. Deskargatu eta nahi duzuen tamainan inprimatu eta nahi dezuten tokian jarri.

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwNEF6bWZRU0J4eWs


Irudia JPG. formatuan dago deskargarako prest. Disfrutatu.
Ba hau izan da dena gaurkoan.
Iruzkinetan komentatu nahi baduzue atsegin izan zaizuen edo, poz handiz hartuko ditut zuen hitzak.

Hiurrenarte!




Paketatze polita plaztikozko poltsekin



Kaixo berriro!
Gaurkoan berriro ere, Patypeando blogeko paketatze politan  parte hartzeko paketatzea ekartzen det.
Beste batzuetan kontatu dizuedan bezalaxe, Patryk hilero material desberdin bat proposatzen digu paketatze politak egiteko eta berriro ere, ausartzen naiz nire paketatzea aurkezten.
Hilabete honetan erabili beharreko materiala: plastikozko poltsak.
Nik, oraingo honetan, basura biltzeko erabiltzen dudan poltsa batekin prestatu det paketea., eta nahiko panpoxa gelditu dela iruditzen zait.
Hauek izan dira erabili ditudan material guztiak, begira:



Beti bezala erraz lortzekoak. Esan dizuedan bezala, poltsa, kasu honetan basura jartzeko horietakoa da.
eta kartulina puska, etiketa egiteko erabili det.

Orain, paketea egiteko jarraitu dudan pausoz pausokoa:



Lehenengo eta behin, poltsa behar degun tamainan ebaki eta biltzeko papera izango balitz bezala, oparia, kasu honetan liburua, bildu.



Orain washi tapea hartu eta paketea apaindu. Nik lotzeko lazoa balitz bezala jarri egin det.
Ondoren poltsa mozterakoan sobratu zaigun pusketatik, tira bat hartu egin det, eta apaingarritxo bat egin diot.


Plastikozko tira hartu eta bildu egin det lore bat osatuz, eta paketearen gainean pegatu egin det washi piskat erabiliaz.
Ia bukatu degu. Etiketa falta zaigu bakarrik.



Kartulina puska hartu eta etiketa forma eman diot. Paketea apaintzeko erabili dudan washi berdina hartu ta etiketa inguratu egin det. Bukatzeko bertan nahi degun mezua idatzi, paketean pegatu eta prest!.


Hauxe ba,nire proposamena. Erraza, sinplea eta elegantea ;)
Ze iruditzen zaizue zuei??
Patrypeandoko Paketatze Polita plastikozko poltsekin-era nijoa proposamena uztera.

Hurrenarte!


Azarorako egutegia



Kaixo berriro!
Hilabetearen  bukaera iritsi da, eta hemen nator ,datorren hilabeterako egin dudan egutegia zuekin partekatzera.
Beste batzuetan bezalaxe, txuri-beltzean eginiko diseinu sinplea da, inprimatzean tinta gutxi gastatu dezagun ;-).
Egunen azpian idazteko tokiarekin, eta oharrentzakok txoko batekin ere.
Zuen gustukoa izango delakoan nago.



Pdf.  formatuan dago deskargatzeko prest. Badakizue, nahi dituzuen kopia egin  behin deskargatuta dezutenean.
Horretarako, beti bezala deskarga botoian klik egin, eta beste orrialde bat irekiko zaizue deskarga egin ahal izateko.
Hementxe botoia:

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwbjZuaUpiVHMzY0U

Ba hauxe dena gaurkoz!
Gustatu bazaizue, edo beste moduko diseinuren bat  nahiago baduzue, esadazue iruzkinetan eta ikusiko degu zer egin dezakedan.
Milaesker.

Hurrenarte!



Artilezko armiarmak



Kaixo berriro!
Gaurkoan ere, halloweeneko apaingarriekin arituko gera.Oraingo honetan artilez egindako armiarmatxo batzuekin.
Beti bezala egiteko errazak, baina oraingo honetan, material piskat erosi beharko degu. Gutxi eta edonon lortzekoa, ez uste.
Hauek dira behar ditugun materialak:


Artilea, nahi degun koloretakoa, etxean erraz edukitzekoa. Pipa garbitzaileak eta pegatzeko begitxoak, edozein eskulan dendatan edo  euro bateko dendatan aurkitzen dira.
Orain armiarmak egitera. Egia esan, ez dauka konplikazio handirik, guk afal aurretik eta eskolako etxekolanak egin ondoren, tartetxo batean egin ditugu.


Kartoizkok bi zirkuluak hartu eta artilea inguruan jarri iruditan ikusten dan bezala. Ponpoi bat egin behar degu, berez.
Behin zirkulua artilez bete degunean, bi zirkuluen erditik moztuko degu artilea eta beste puskatxo bat hartu eta lotu egingo degu.


Ondo korapilatua degunean, kartoietatik atera eta badugu ponpoia. Kasu honetan, gure armiarmaren gorputza izango dena.
Orain ankatxuak:


Pipa garbitzaileak hartu, eta erditik moztu ditugu. Batzuk koloretako artilearekin bildu ditugu eta beste batzuk, beltzak utzi ditugu.
Orain ankatxuak eta begiak jartzera:


Ankak, gorputzaren ponpoia lotzeko erabili degun ari berdinarekin lotuko ditugu atzeko partetik.
Eta begitxoak adesibozkoak direnez, atzeko papertxoa kendu eta pegatu. Edo kola puntu bat eman .
Prest, baditugu armiarmatxoak eginda.

Guk, ordea, beste gauzatxo bat egin degu beraiekin.
Ankatxuak jarri eta gero, koleta hartzeko goma bat jarri diogu.....eta koletero polit hau atera zaigu, Ikusi:

Orain, nahi badezue, zuen txanda. Animatu eta egin. Erraza eta dibertigarria izan da.
Ze iruditu zaizue? koloretakoak edo beltza nahiago duzue?

Hauxe ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!