Pazko untxi apaingarriak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude, behingoz, bueltan.

Hilabete luze eta konplikatu batzuk pasa ondoren, normaltasun piskat bueltatu da gurera, eta lortu dugu denbora pixka bat edukitzea eskulanetan berriro ere ibiltzeko, eta zuekin gure lanak partekatzen jarraitzeko.

Gaurko honetan, ain  gertu dagoen pazko garairako apaingarri erraz bat ekartzen dizuegu. Untxi pare batez osaturiko  apaingarria.

Beti bezala, azkar eta etxetik dauzkagun gauzekin egin daitekeena, birziklapena lantzen.

Hasi gaitezen erabili ditugun materialak ikusten:

 

 


 


Arrautzen ontzi bat. Arrautzak etortzen diren aldea erabiliko dugu.

Kartoia. Guk kartoizko gutun azal bat erabili dugu oraingoan, baina etxetik daukazuen edozein kartoi balio dezake.

Liburu zahar baten orrialdeak.

Sukaldeko paper puska bat. Edo komuneko papera, daukazuena.
 
Kola, kasu honetan barrakoa.
 
Goraizak 
 
Errotulagailuak. Beltza eta Txuria.
 
Txantiloa. Guk erabili egin dugun hau nahi baduzue, HEMEN KLIKATU.



Behin material guztiak prest ditugunean, hasi gaitezen untxiak egiten.
 
 
 

 



Lehenengo egingo duguna, txantiloa deskargatu,inprimatu eta moztea izango da.
Aurrerago esan dizuegun bezala, guk erabili dugun txantiloa nahi izan ezkero, materialen zerrendan utzi dizuegu deskargatzeko esteka.





 
 Txantiloa kartoiaren gainean jarri eta ingurua marraztuko dugu. Guk bi aldiz egin dugu, bi untxi egin nahi genituelako, baina zuek nahi aina bider egin dezakezue.





Lehenengo kartoizko untxia hartu, eta errotulagailu txuriarekin inguru guztian marratxo txikiak egin dizkiogu. Harizko kostura bat izango balitz bezala.
Ondoren, zirkulu bat marraztu dugu liburu zaharraren orrialdeetako batean. Zirkulua moztu eta kolarekin untxiari pegatu diogu isatsa irudikatuz.






Bigarren untxia hartu, eta liburu zaharraren orrialde baten gainean pegatu eta moztuko dugu.
Horrela untxia letraz jantzita izan dezagun.
 
 
 

 


 Errotulagailu beltza hartu eta lehenengo untxiari egin diogun bezala inguru guztia puntada beltzez marraztuko dugu.
Kartoi puska batean zirkulua egin, moztu eta pegatuko diogu.






Untxiak prest dauzkagu eta alde batean deskantsatzen utziko ditugu, jarriko ditugun habia prestatzen dugun bitartean.






Habia egiteko, sukaldeko papera hartu eta tira finetan moztuko ditugu. Tira hauek arrautzen kartoizko kutxaren gainean jarri eta habia egina izango dugu
Orain gure untxiak barruan sartu besterik ez dugu behar.







Habia zertxobait gehiago apaintzeko, liburu zaharraren orrialde puska batean pazko arrautza batzuk marraztu ditugu. Hauek moztu eta habiari pegatu dizkiogu. 







Eta prest. Gure pazko untxi apaingarriak bukatu ditugu. Orain etxeko zein txokotan jarriko ditugun erabaki behar dugu.

Bitartean, Anna Llansak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkara eramango ditugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera, eta gurea zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzera.
 
Hau izan da ba dena gaurkoz.
 
Hurren arte!
 

 

5 iruzkin:

  1. Qué chulos quedan, y el material reutilizado súper bien aprovechado, me ha encantado!.
    Eskerrik asko Miren por unirte!
    Petons

    ErantzunEzabatu
  2. Ez dakizu zenbat gustatzen zaidan zure proposamena, Miren! Izugarria iruditzen zaizkit zure birziklapen ideia guztiak. Ez da batere erraza zu bezain irudimenezkoa izan.

    Besarkada handia benetan!

    P. D.: maite ditut arraultza horieK. ^^

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat