Kaixo berriro!
Gaurkoan, aspaldi egiteko gogoa genuen eskulan super erraz bat ekartzen dizuegu. Gainera oso azkar egiten da eta udarako eskulan polita iruditu egin zaiguna.
Orangoan, erretilu bat egin dugu, etxetik bueltaka genuen marko zahar batekin. Ideia hau aspaldi pinterest-en ikusi eta gero noizbait egiteko gordeta genuen, eta marko handi honi bigarren bizitza emateko momentua iritsi zaionez, behingoz egiteko aprobetxatu dugu.
Ikusi itzazue, markoaz gain, erabili ditugun material guztiak:
Marko zaharra.
Paper polit bat.Gure gustukoa eta markoaren barruan sartzeko tamainako paper bat.Edo marrazki bat, edo ilustrazio bat, nahi duguna. Gure paper hau @diydetodounpoco-ko Annak bidalitakoa da.
Tiradera pare bat. Guk hauek sukaldeko armairuei tiraderak aldatzean sobratutakoak dira. Auzoko burdindegian erositakoak, merke askoak gainera.
Itsasgarri unibertsala.
Ikusi egin duzuen bezala, material gutxi eta etxetik ez badugu, erraz lortzeko modukoa.
Goazen orain erretilua egiten hastera.
Lehenengo egingo duguna, markoari atzeko partea kentzea izango da. eta horren gainean aukeratutako papera jartzea izango da.
Guk aukeratutako papera ez zan nahikoa espazio guztia okupatzeko, beraz argazkietan ikusi duzuen bezala, azpian paper txuri bat jarri diogu.
Papera ondo jarria dugunean, markoa berriro ere muntatuko dugu, kristala eta guzti. Eta ondo itxiko dugu.
Tiraderan txanda orain. Itsasgarri unibertsala hartuz, markoaren goiko aldean eta parekatuta itsatsiko ditugu.Ondo itsatsiak dauden arte itxarongo dugu. Eta prest, gure erretilua bukatua izango dugu.
Guk nahi dugun erabilpena emateko garaia orain. Apaingarri moduan gainean loreontzi bat jartzeko adibidez, edo gure bazkariko platerak jartzeko...
Berrerabilpen ideia erraz hau orain @Didetodounpoco-ko Annak antolatzen duen #birziklatuzsortzen erronkara eramango dugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkeztuko diren ideia guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!
Que buena idea Miren. Una forma de aprovechar los marcos que ya no nos gustan. Musus!
ErantzunEzabatuUn reciclaje estupendo.
ErantzunEzabatuBesitos
Queda súper delicada y bonita, Miren!. Ostras! como entro tan saco a ver los post en Instagram, no me dí cuenta que el papel es uno de los que te mandé, jajaja qué fatal estoy! Me alegra ver que queda tan fantástico en la bandeja, muchas eskerrik asko, por la mención y por querer sumarte con tan estupendo y bello reciclaje!.
ErantzunEzabatuUn petonàs!
Buenísima idea la de transformar el marco en bandeja,te ha quedado preciosa y el color muy acertado.
ErantzunEzabatuSaludos.