Paketatze Polita: diztiraz betea







Kaixo berriro:

Hemendik agertzen gera berriro ere, denbora asko pasa ondoren, Patypeando-k antolatzen duen urte honetako azken paketatze polita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera.

Oraingo honetan, paketea diztiraz bete egin behar genuen, eta hau izan da baldintza hori beteaz,  guri bururatu egin zaiguna.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:










Kartulina beltza. Din A 4 tamainakoa.
Erregela
Arkatza
Goraizak
Kola, guk barrakoa erabili degu
Elur maluta distiratsuak. Auzoko bazar batean erosi ditugu .
Zinta distiratsua. Etxean genuen baina edozein paper dendetan aurki dezakegu.


Goazen orain pausoz pausozkoarekin:







Lehenengo eta behin, erregelaz lagunduta kartulinaren lau aldetan arkatzarekin erregelaren tamainako lau marra egingo ditugu.










Orain kartulina azpitik artu eta goiko markaraino tolestuko degu eta ondoren beste aldetik gauza bera egingo degu.
Eskuin eta ezker aldeetan geratuko zaizkigun marketatik kontuz moztuko degu irudian ikusten den bezala









Lortu ditugun solapatxoak kolaz pegatuz, lehenengo behealdea eta ondoren tapa sortuz, kutxa bat osatuko degu.
 Kutxa nola egiten den argiago ikusi nahi baduzue hemen klikatu .

Honezkero opari bat sartzeko kutxa egitea lortu degu, orain diztira jarriko diogu paketeari.









Elur maluta distiratsuak artu eta kolarekin lagunduta banan bana kutxan pegatuko ditugu gure gustuko diseinua lortu arte..









Elur maluta guztiak pegatzen duen kola guztia lehortu denean, oparia (gure kasuan galtzetin batzuk) barruan sartu eta zinta distiratsuarekin bildu eta lazo polit bat egingo degu.









Eta hau da gure proposamena urte honetako azken  #paketatze polita erronkan parte hartzeko.
Orain gure pakete distiratsua hartu eta Patypeandora goaz, pasa zaitezte zuek ere beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izan da dena gaurkoz.
Laster itzuliko garelakoan
Hurren arte!



6 iruzkin:

  1. Lleva el aporte justo de brilli brilli para que quede festivo pero sin resultar estridente.
    Muy chulo.
    Besos

    ErantzunEzabatu
  2. Al verlo en insta ya me ha gustado este empaquetado por las estrellas brilli brilli, pero al ver que también habías hecho la cajita con cartulina ya he flipado!!. Me gusta mucho esta propuesta, porque como dicen las compis lleva el toque de brilli brili justo para que resulte muy pero que muy elegante ;-)

    Besotes y feliz semana

    ErantzunEzabatu
  3. Me encanta la cajita, los copos de nieve, y el lazo azul brilli... una combinación muy molona... saludines

    ErantzunEzabatu
  4. Ha quedado un envoltorio super chulo! me encantan esas estrellas o copitos de nieve!! y la caja ha quedado monísima
    Un beso

    ErantzunEzabatu
  5. Es precioso, los copos de nieve quedan genial y por cierto, qué paciencia has tenido al pegarlos 😅la combinación de papel, copos y lazo es perfecta.
    Un abrazo

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat