Maskarilla gordetzko zorroa, bakero zaharrak berziklatzen

 





Kaixo berriro!

 

Maskarillak, maskarak edo musukoak denbora luzean erabili beharko dugun garai arraro hauetarako, lan batekin nator oraingo honetan. 

Gaurkoan maskarilla gordetzeko zorro bat egingo dugu, bakero zahar batzuk birziklatuz.

Lan hau, etxeko txikiek laguntza gutxirekin egiteko moduko lana da. Gainera, birziklatzera animatuko dituena. 

Guk oinarrizko zorro sinple bat egin dugu, baina hemendik hasita, gero bakoitza bere gustura apaindu edo pertsonalizatu dezake.

 

Goazen ba, behar  ditugun materialak ikustera:

 

 

 

 





Bakero zahar batzuen puska luze bat.

Orratza eta haria.

Goraizak.

Arkatza.

Erregela.

Botoi bat. 



Materialak prest dauzkagunean, zorroa egiten hastera goaz:








Lehenengo egingo duguna, gur zorroaren neurriak zehaztu eta oihal puskaren gainean markatu eta moztu izango da. Guk 20zm-ko luzera eman diogu eta oihala hankaren puska bat denez, bere zabalera mantendu dugu .










Oihalari buelta eman eta barruko aldetik lan egingo degu orain. Azpia zein izango den erabaki eta hortik josiko dugu.










Berriro buelta emango diogu, honezkero zorroa bihurtu den oihalari, eta botoia josiko dugu, goiko aldetik gertu baina erdi aldean. 







Botoiari eustekoa egiteko garaia, Hau pausurik konplikatuena izan daiteke. Goialdea botoiaruntz eraman eta botoiaren parean marka txiki bat egingo diogu goialdeko goiko parteari.Haria hortxe josiko dugu arku forma duen hari puska utziz.

Azalpena konplikatua ematen du, baina irudietara begiratu ezkero ikusiko duzue ez daukala inongo misteriorik eta ez dela ain zaila pausu hau.

Haria erabili beharrean, beste aukera bat, gomatxo bat bertan josta izan daiteke. Errazagoa iruditzen zaizuena egin dezakezue.










Ba gur lana amitua dugu. Orain maskarilla bertan gordetzea besterik ez zaigu geratzen.  Poltsan edo motxilan erreserbako maskarilla eramateko, edo kendu behar dugunean edonon utzi beharrean txukun  edukitzeko balioko diguna.








Lan erraza eta sinplea, baino gure ustez praktikoa. Gainera birziklatzen sortzen ikasteko balio duena.

Horregatik Anna Llansak antolatzen duen #reciclaycreadiy esteka festara eramango dugu. Bertatik pasa oihalak birziklatzen sortutako lan gehiago ikustera.

 



Hau izan da ba, dena gaurkoz.

Hurren arte!



Kakahuete, olo eta kanabera-eztizko gailetak

 








Kaixo berriro!
 
 
Gaurko honetan, eta aspaldiko partez, errezeta erraz eta gozo bat zuekin partekatzera gatoz.
Denbora bat da gari irina ez duten errezeta desberdinen bila gabiltzala,eta internetetik errezeta desberdinak aurkitu ondoren, tictacyummy-ren gaileta batzuk atsegin izan genituen.
Hauek hurraz eginak zeuden eta egia esan ikaragarri goxoak zeuden, hurra gustu handiko gailetak atera zitzaizkigun.
Beraien errezetan beste fruitu lehorrekin egitera animatzen zuten eta guk kakahueteak asko atsegin ditugunez, gure gailetak fruitu lehor honekin egitera ausartu gera.
Gainera, errezeta originalean erleen eztiz goxatzen dituzte gailetak, baina gu , errezeta beganoa bihurtu nahi genuenez, kanabera eztiz gozatu egin ditugu.

Emaitza ezin hobea lortu egin dugunez, zuekin partekatzera animatu egin gera eta hemen duzue gure gaileten errezeta.
 
 
 
Hauek erabili ditugun osagaiak: 






120gr kakahuete txigortu.
40gr. kanabera eztia 
60gr olo-irin.
 
 
Pikadorea eta labea ere erabiliko ditugu, noski.
 
 
 
Goazen errezetaren pauso-pausozkoarekin:
 
 
 
 
 



Lehenengo, kakahueteak pikadorean sartu eta eragingo diogu kakahueteak krema bihurtu arte 







Orain kanabera-eztia kremaren gainean jarri eta ondo nahasiko dugu







Olo-irinaren txanda orain. Kolpe batez jarri eta kremarekin nahasten joango gera poliki, eskuekin lagunduta, ore konpaktu bat lortu arte.







Lortu dugun orearekin bolatxo txikiak egingo ditugu eta labeko erretiluaren gainean jarriko ditugu.
Ondoren kontu handiz sardexkarekin zapalduko ditugu.
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaileta guztiak erretiluan dauzkagunean, labean sartuko ditugu 10 minutu 170gradutan.
Hamar minutuak pasa direnean, labetik atera eta hozten utziko ditugu.
Behin hotzak daudenean jateko prest izango ditugu.









Kakahuete gustu handia daukaten gailetak dira, guri asko gustatu zaizkigu.
Orain zuen txanda, anima zaitezte.



Ba hau izan da dena gaurkoz.
 
Hurren arte!
 
 

Paketatze Polita: hizkiak erabiltzen






Kaixo berriro!

Gaurkoan Patypeando blogak antolatzen duen #paketatzepollita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera gatoz, hilabete hasiera guztietan bezalaxe.

Hilabete honetan hizkiak erabili egin behar genituen paketatzea asmatzeko eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

 

Ikus ditzagun erabili egin ditugun material sorta:





Gaztatxo kutxa bat

Folio txuriak

Periodiko zahar baten orri parea

Kola

Goraizak

Arkatza

Errotulagailu beltza 

Beti bezala etxean erraz eduki ditzazkegunak.



Goazen orain pausoz pausozkoarekin:





Lehengo pausua, gazta kutxari dakarren papera kentzea izango da.

Albokoetakoa nahi bezala kendu, baina tapan daukana, kontu handiarekin kenduko dugu bere forma mantendu dezan, geroxio txantillo moduan erabiliko dugulako. 






Orain Kutxaren eta taparen altuera folio txurian markatuko dugu, eta altuera hori duen paper tira pare bat moztuko ditugu. Bi kutxarentzat, eta beste bi taparentzat.






Orain, paper tira parea hartu, eta kutxaren inguran pegatuko ditugu barrako kola erabiliz. Taparen inguruan ere gauza bera egingo dugu.





Periodikoaren txanda iritsi da. Hasteko periodiko tira mehe batzuk moztuko ditugu, eta irudietan ikusten duzuen bezala, hauek ere kutxa eta taparen inguruan pegatuko ditugu.





Lehen gorde dugun txantillo borobila hartuko dugu orain, eta periodikoarekin tamaina bereko zirkulua egingo dugu.

Ondoren zirkulua moztu eta taparen gainean pegatuko dugu. 

 

 

 

 

Errotulagailu beltzarekin folio txuriaren gainean guk nahi dugun hizki edo iniziala idatzi eta margotuko dugu orain. 

Hizkia moztuko dugu kontu handiz eta periodikozko zirkuluaren erdian pegatuko dugu.

Guk M hizkia idatzi egin dugu, baina hau bakoitzaren behar edo nahien araberakoa da.






Taparen inguru guztia errotulagailu beltzez koloreztatu eta gure lana amaitutzat emango dugu.

Barruan gure oparia sartu eta oparitzeko prest izango dugu.




 

 

Hau izan da gure proposamena hilabete honetako  #paketatzepolita erronkarako. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkeztuko diren proposamen guztiak ikustera, eta gure zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzera.



Ba hau izan da guztia gaurkoz.


Hurren arte!



 

 

Abuztuak 2020-ko egutegia










Kaixo berriro!


Gaurkoan sartu irten azkar bat, sartzear dagoen hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, txuri beltzean egina dago. Inprimatzeko errazagoa izan dadin, eta nahi izan ezkero zuen gustura koloreztatu dezazuen.

Hemen azpiko argazkian ikus dezakezue nola geratzen den. Eta badakizue zuen gustukoa bada, argazkiaren azpian dagoen deskarga botoian klikatuz zuena izango da.










Beti bezala JEPG formatuan dago, zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.
Gogoratu: hemen azpiko deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik lasai askoan nahi aina bider deskarga dezakezue.










Hilabete honetan ere, mugikorrerako bertsioa  ekartzen dizuet. Inprimatzeko ere balio duena, bestea bezala argazki formatuan bai dago.










Honekin ere berdin, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.






Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Pasahitzen zerrenda inprimagarriak







Kaixo berriro!



Azken aldi honetan, ordenagailuz diseinatzeko programekin jolasean nabilela pare bat alditan kontatu egin dizuet, eta oraingo honetan pasahitzen zerrenda batzuk prestatzen  ibili naiz.

Nik webgune desberdinetan dauzkadan erabiltzaile eta pasahitzak gogoratzeko leku desberdinetan idazten nituen eta azkenean erotu egiten nitzan non idatzi eta gorde nituen gogoratzen. Eta horregatik, denak txukun eta elkarrekin gordeta edukitzeko zerrenda hauek prestatu ditut.

Instagrametik erakutsi eta galdetu ondoren, hemen zuekin partekatzera animatu egin naiz, denontzako praktikoak izan daitezkeelakoan.


Beti bezala JPG formatuan daude zuek nahi duzuen tamainan deskarga ditzazuen. Nik folio erdiko tamainakoak deskargatu eta agenda barruan jarri ditut, baina hau bakoitzaren behar edo gustuen arabera egin dezakezue.

Oraingoan, eta menuekin egin nuen bezala, hiru hizkuntzetan dauzkazue prest.



Euskaraz:








Hau zuen aukera bada, badakizuen hemen azpiko botoian klikatuz zuena izango da.





https://bit.ly/3eTxvOV






Katalanez:








Honekin ere berdin, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da



https://bit.ly/2WMgNLh





Gaztelaniaz:







Honekin ere berdin,  deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.



https://bit.ly/30H9DJj






Zuen gustukoak izango direla espero dut.
Azpiko iruzkinetan zuen iritzia uztea gonbidatzen zaituztet, eta nahi baduzue zuen sareetan inprimagarri hauen berri ematera ere, horrela jende gehiagorentzat iritsi daitezen.

Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurren arte!




Paketatze polita kristalezko ontziekin








Kaixo berriro!!

Gaurkoan, hilabete hasiera guztietan bezala, Patypeando blogak antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzera gatoz.

Hilabete honetan paketatzea kristalezko ontziak erabiliaz egin behar  da, eta buelta asko eman ondoren, hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Gure proposamen honetan, oparia ontziaren barruan dago, baina ontzia bera ere, oparia da.

Kasu honetan goxokiak oparitzeko erabili egin dugu, baina beste gauza asko ere sartu daiteke barruan oparitzeko. Errotulagailu batzuk adibidez, edo zapiren bat, galtzetin parea... zuek nahi duzuena.


Ikusi ditzagun erabili ditugun materialak:











Kristalezko ontzi bat. Guk, maionesa ontzi bat berrerabili egin dugu. Tamaina ertainekoa.
Tiradera zahar baten heldulekua. Kristalezko antza duena.
Margo akriliko arrosa.
Pintzelak
Margolari zinta.
Errotulagailu bat
Goraizak.
Kartulina txuria.





Materialak argi dauzkagunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:











Margoa hartu eta ontzi txiki batean jarriko dugu erosoago erabili  izateko. Hau ez da derrigorrezkoa, baino gure kasuan tutuan dator margoa eta horrela egitea zentzudunagoa iruditzen zaigu.

Ontziaren tapa margotuko dugu lehenengo. Hiru margo kapa eman dizkiogu. Kapa bakoitza lehortzen utzi egin dugu hurrena eman baino lehen.

 Guk esponjadun pintzela eta iledun pintzelak aukeratu egin ditugu lan honetarako, baina hau ere bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke.










Taparen lehengo margo kapa lehortzen dan bitartean ontzia hartu , eta noraino margotuko dugun erabaki ondoren, margolari zinta jarriko diogu, neurria margotzen dugun bitartean mantentzeko.











Orain ontzia margotuko dugu, taparekin egin dugun bezala, hiru margo kapa emanez.
Margo kapa guztiak ondo lehortu arte itxarongo dugu.










Margoa ondo lehortu egin denean, ontzitik margolari zinta kendu egingo dugu eta gure gustura geratu den konprobatuko dugu.










Orain tiraderaren heldulekua hartu eta kola beroarekin ontziaren taparen erdian pegatuko dugu.









Orain kartulina hartuko dugu eta bertan borobil bat markatu, barruan nahi dugun hitza idatzi eta ondoren moztuko dugu etiketa bat sortuz.
Etiketa hartu eta kola beroarekin ontziaren erdi aldean pegatuko degu.
Guk "sweets"  idatzi egin dugu(goxokiak ingelesez), Ingelesako irakasleari egiteko oparia zelako, baina etiketan nahi duguna jarri edo margotu daiteke.











Ontzia apaintzen bukatu egin dugu. Orain oparia barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Kontatu dizuegun bezala goxokiz bete dugu, oparia jaso behar duen pertsona oso goxokizalea delako.












Ba  bukatu dugu gure proposamena  hilabete honetarako #paketatzepolita erronkarako.
Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.


Hau izanda dena gaurkoz

Hurren arte!